2022/06/21

UDA BADATOR!!!!

Gaur gure azkenengo eguna da eskolan. LH 3. maila bukatu dugu eta hurrengo ikasturtean 4. mailan egongo gara!!! Hori ospatzeko, jaialdia egingo dugu eta hau da, dantzatuko dugun abestia, 3zpa4ko "UDA". Goian daukazue bideoa. Ondo pasa udako oporrak!!!

2022/05/23

BERASTEGI KANTUAN - FESTA GIRO - Epelde eta Larrañaga

Uda garaian egutegiko

deialdiak ikusita,

zenbat auzo ta herri polit

egin diegun bixita.

Bertsotan edo soinu kantuan

udaberrian hasita,

Festa giroan joaten gara

Euskadin alde guzita.

 

Festa giro, festa giro,

zuekin gaude berriro,

egin festa, egin festa,

aupa mutil aupa neska.

 

Gipuzkoatik, Bizkai, Araba

edo Naparro partean,

Iparraldeko herrixkaren bat

tokatzen zaigu tartean.

Orduak aisa pasatzen dira

festazaleen artean,

nahiz eta gauzak asko aldatu

joan den hogei bat urtean.

 

Festa giro, festa giro,

zuekin gaude berriro,

egin festa, egin festa,

aupa mutil aupa neska.

 

Orain txosnetan dabil jendea

ta plazak berriz arindu,

gure garaira itzul ditezen

ezingo zaie agindu.

Bakoitzak daki bere gorputza

zer konpasetan astindu,

entzuten jarrai diezagutela

edo gureak egin du.

 

Festa giro, festa giro,

zuekin gaude berriro,

egin festa, egin festa,

aupa mutil aupa neska.

 

Giza bizitzak garai denetan

izango zitun mudantzak,

lehen eta orain denetik daude

larrosak eta arantzak.

Neska-mutilak elkartutzeko

lehen balio zuen dantzak,

orain ez dute erakarpenik

fandangoak eta baltsak.


2022/05/19

KONTU KONTARI

Maiatzaren 12an, Urko gure gelara etorri zen, bere lanean zer egiten duen kontatzera. Tresna bat, ferula izenekoa, ekarri zigun guri erakusteko. 


Eta guk probatzen ibili ginen. Ekarritako tresna hori helduentzat zen, beraz, oso handia geratzen zitzaigun baina nahikoa izan zen jakiteko nola erabiltzen den.

Igeltsuaren ordez erabiltzen da, askoz arinagoa da, plastikoz eginda dago eta nahiko berria da. 
Urkok ere esan zigun bere lantegian modelo hontako eta neurri desberdinetako ferula gehiago egiten dituztela (20 neurri desberdina daude). Beraiek gris argia den pieza egiten dute, ondoren beste lantegi batera eramaten dituzte ferulak osatzeko.
Europako lantegi bakarra da, ASPACEkoei lanean laguntzen diena.

Eskerrik asko etortzeagatik, Urko!!!

2022/05/16

KONTU KONTARI



Maiatzaren 5ean, Maite gure gelara etorri zen "Agurraren garrantziaz" hitz egitera. Hasieran, guri galdetu zigun nola agurtzen genituen gure lagunak, gure gurasoak, aiton-amonak,... Ondoren, beste tokietako agurrak nolakoak ziren ere erakutsi zizkigun: Errusiarrenak, Inuitenenak, Japonenenak, Zelanda Berrikoenenak eta gero, guk ere egin genituen. 

Eta txartel batzuk egin genituen, agurren errimekin, gure gelako atean jartzeko.

Bukaeran, konturatu ginen ze garrantzitsua den agurtzea eta hortik aurrera gehiago erabiltzen saiatzen ari gara.


Eskerrik asko Maite, guregana etortzeagatik!!!

BERASTEGI KANTUAN - Bizitzaz Goxatu


Dantzatu, jolastu, jauzi
maitasuna adierazi,
penak baztertu eta
zoriontsu bizi!

Denok dakigu edonork duela,
egun bat triste eta goibela,
ta sarri laguna da ez dakiguna
zergatik sentitzen garen horrela.

Ikusten duguna kanpo aldera
agertzen bazaigu triste antzera.
Bizitzan barrena dugun tristeena
ez al da begiratzeko era?

Dantzatu, jolastu, jauzi
maitasuna adierazi,
penak baztertu eta
zoriontsu bizi!

Askok diru-nahia dauka nagusi,
hori da ez duelako ikasi,
pozten gaituena ta inportanteena
ezin daitekela diruz erosi!

Tristura etortzean bihotz erdira
balantza ez ahaztea komeni da.
Pozak, zorionak eta gauza onak
beti txarrak baino gehiago dira!

Dantzatu, jolastu, jauzi
maitasuna adierazi,
penak baztertu eta
zoriontsu bizi!

2022/05/09

BERASTEGI KANTUAN - Pizten ari dira - BULEGO

Ze

Ez dago ezer
Behar dudanik zuek hemen bazaudete
Berriro dantza egin nahi dut
Dean-eko bankura igo ta gozatu
Zuekin
Bakero zulatu batzuk
Plazaberri sutan eta ahaztu ez ditugun
Zenbait abesti
Pizten ari da
Gaua
Pizten ari da
Sua
Pizten ari da
Hamaika aukera berri gure begien aurrean
Pizten ari da
Gaua
Pizten ari da
Sua
Pizten ari da
Hamaika aukera berri gure begien aurrean
Ze
Ez dago ezer
Behar dudanik zuek hemen bazaudete
Ze
Eez dago ezer
Aldatzekorik zuek hemen bazaudete
Berriro dantza egin nahi dut
Flasharen argitan zure ezpainak aurkitu
Biok bat egin
Ta ze inporta du
Erlojuak bostak ematen baditu
Giro honekin
Pizten ari da
Gaua
Pizten ari da
Sua
Pizten ari da
Hamaika aukera berri gure begien aurrean
Pizten ari da
Gaua
Pizten ari da
Sua
Pizten ari da
Hamaika aukera berri gure begien aurrean
Ze
Ez dago ezer
Behar dudanik zuek hemen bazaudete
Ze
Ez dago ezer
Aldatzekorik zuek hemen bazaudete
Betikoak gara ta hau da
Gure gaua
Gure momentua
Betirako diren uneak
Sortzera etorri gara
Betikoak gara ta hau da
Gure gaua
Gure momentua
Betirako diren uneak
Sortzera etorri gara
Ze
Ez dago ezer
Behar dudanik zuek hemen bazaudete
Ze
Ez dago ezer
Aldatzekorik zuek hemen bazaudete
Ze
Ez dago ezer
Behar dudanik zuek hemen bazaudete
Ze
Ez dago ezer
Aldatzekorik zuek hemen bazaudete

2022/05/02

BERASTEGI KANTUAN - A ze iskanbila! Potx eta Lotx

Zuk ikusi al duzu?
Ez, ez, ez, nik ez aizu!
Utzitako lekuan begira ezazu,
utzitako lekuan begira ezazu!
Bila, bila, bila
a ze iskanbila.
Bila, bila, bila
agertu dadila.
Bila, bila, bila   
a ze iskanbila.
Bila, bila, bila
agertu dadila.
Ta non utzi zenuen?
Esan dizut ba, hemen!
Uste dut ez zarela gogoratzen,
uste dut ez zarela gogoratzen.
Bila, bila, bila
a ze iskanbila.
Bila, bila, bila
agertu dadila.
Bila, bila, bila
a ze iskanbila.
Bila, bila, bila
agertu dadila.
Hemen utzi nuen nik,
norbaitek hartu al dit?
Orain non begiratu ere ez dakit,
orain non begiratu ere ez dakit.
Bila, bila, bila
a ze iskanbila.
Bila, bila, bila
agertu dadila.
Bila, bila, bila
a ze iskanbila.
Bila, bila, bila
agertu dadila.
Utzi bere lekuan
komeni den modura,
eta baietz aurkitu hurrenguan,
eta baietz aurkitu hurrenguan.
Bila, bila, bila
a ze iskanbila.
Bila, bila, bila
agertu dadila.
Bila, bila, bila
a ze iskanbila.
Bila, bila, bila
agertu dadila.
Bila, bila, bila
a ze iskanbila.
Bila, bila, bila
agertu dadila.
Bila, bila, bila
a ze iskanbila.
Bila, bila, bila
agertu dadila.


2022/04/26

BERASTEGIN KANTUAN - Mila galdera - Alaitz eta Maider

 


Hutsa ez al dago betea?
Zuzena ote oker joatea?
"ona" eta "txarra"ren tartea
Non dago nere maitea...?
Mina denontzat al da mina...?
Negarra, denontzat berdina...?
Ez al da gaitz bat maitemina...?
Latza eta sendaezina...?
Ai, ai,... mila galdera...
Ai, ai,... baina bat bera
Ai, ai,... mila galdera...
Erantzuna non ote da...?
Zer magia da sinesmena...?
Zer, lur bati lotzen nauena...?
Nork sortu zuen "muga" izena...
... eta hesiz josi dena...?
Taktuak, formak, koloreak
Bizi al ditu nork bereak...?
Non du kabia ahuldadeak...?
Almazen mugagabeak...?
Ai, ai,... mila galdera...
Ai, ai,... baina bat bera
Ai, ai,... mila galdera...
Erantzuna non ote da...?


2022/04/04

BERASTEGI KANTUAN - HITZEKIN - 22 KORRIKA


Hitzekin, hitzekin, hitzekin...
Oinetakoak lotu
(e)ta utzi oinei libre,
belarretan ortozik
bilakatzen bide.
Mapetatik harago, mundu asko dago.
Sentitutakoa...
Sentitu (e)ta hitzekin.

(e)Ta berriro egin
Korrika zurekin,
arantzak erauzteko elkarren ederrez.
(e)Ta berriro egin
mundua zurekin...

Euripean kantari
ibiltzen ikasi;
ez egon atertu zain
(e)ta korrika hasi.
Berdin da non hasten den, orain beti
da hemen.
Pentsatutakoa...
Pentsatu (e)ta hitzekin.

(e)Ta berriro egin
Korrika zurekin
arantzak erauzteko elkarren ederrez.
(e)Ta berriro egin
mundua zurekin
beti baitago norbait hitz ekiteko
prest.

Hitzekin, hitzekin, hitzekin....

Neguko eguzkitan
erantzi azala;
beti ziur dago(e)nak
duda sor dezala.
Bizitza jendea da (e)ta jendea gara.
Sentitu, pentsatu...
Sentitu, pentsatu, hitzekin.

Hitzekin, hitzekin, hitzekin...
Zurekin....Hitzekin, zurekin....


2022/03/30

LIBURUEN ALTXORRA

 


Gaur eskolara, Imanol "Liburuen Altxorrekoa" etorri da. Kutxako liburu batzuk erakutsi eta irakurtzeko gomendatu dizkigu. Irakurtzen hasteko irrikaz gaude!!! Badakizue zuhaitzek nondik egiten duten kaka? Guk ere oraindik ez, baino laster Imanolek gomendutako liburua irakurriko dugu eta esango dizuegu.

2022/03/28

BERASTEGI KANTUAN - EZ GAUDE SALGAI - PIRRITX ETA PORROTX

 

Etorri ziren kotxe handi batean,

harrapatu gintuzten ez ezustean,

estu-estuak gorbatak paparrean,

zuri-zuria irria ahoan.

 

Gure lurraren jabe egin nahi zuten,

etxetik bota lau sosen trukean,

guztion hobe beharraren izenean,

haiek hartu nahi gintuzten mendean.

 

Diru-zorro distiratsu gizenak,

koloretako kreditu txartelak,

alferri dira ez baitute balio

ezin da ta erosi

salgai ez dagoena/ guztiona dena. (x2)

 

Ez guri eskaini bost izardun hotelik,

baditugu ta milaka zeruan.

Ez guri eskaini urrezko kaiolarik,

hobe da bizi habia xumean.

 

Hegaldi askean argi ikusten dugu

gure herriak zer itxura duen.

Euskal Herriak zerutik begiratuta

bihotz handi bat nola dirudien.

 

 Diru-zorro distiratsu gizenak,

koloretako kreditu txartelak,

alferri dira ez baitute balio

ezin da ta erosi

salgai ez dagoena/ guztiona dena. (x2)


2022/03/07

BERASTEGI KANTUAN - EMAKUME JAIO NINTZEN - MAIXA ETA IXIAR

 

Emakume jaio nintzen lehen,

karrera bat estudiatu nahi nuen.

Estudiatu? hobe duzu ahaztu,

senarra hartu eta ondo zaindu.

 

Denbora pasa ta neska bat izanda

ikastea du zale.

Larogeian jaio naiz eta

kirolaz bizi nahi dut aita.

Lan hau da gizonentzat alaba

aukera ezazu neskaren lana.

 

Denborak aurrera ta eskubideak

ez dira berdin aurreratzen.

Zenbat aldiz entzun dugu hemen

gure eskubideak aurrez etengabe,

hala ere zapalduta gaude,

honekin bukatu behar da lehenbailehen.


2022/03/03

BERASTEGI KANTUAN - UR - ZORATZEN

Zoratzen ari naiz

zure olatuen artean,

laino artean tarte bat ikusten

noraezean nago

argi baten azpian.

 

Goizeko 8ak dira,

eskileretatik behera,

banoa bere gauzak hartuta

azkar presaka.

 

Bidea hastera doa,

ateak eta itxita.

Berriro ere gora noa burua ahaztuta.

 

Zoratzen ari naiz

zure olatuen artean,

laino artean tarte bat ikusten

noraezean nago

argi baten azpian.

 

Eguna iluntzen doa,

sartu nahi dut uretan,

buruhausteak bertan utzita,

barrura noa.

 

Zoratzen ari naiz

zure olatuen artean,

laino artean tarte bat ikusten

noraezean nago

argi baten azpian.

2022/02/16

OINEZ BERASTEGI


Atzo "Oinez Berastegin" parte hartu genuen. Marixol, Inma eta Kontxi, gurekin bueltatxo bat ematera animatu ziren. Plazatik abiatu ginen eta Kale Nagusian esan ziguten garai batean, hantxe, nesken eskola bat zegoela, irakasleak monjak ziren. Eta mutilenena, Udaletxean zegoela. Monjak, Berastegitik joan zirenean, eskola itxi zuten eta beraiek ere, Udaletxera  ikastera joan ziren. Gaur egun, ezagutzen dugun eskola, askozaz urte beranduago eraiki zuten.

Hortik piska bat aurrerago, jostuna bizi zen eta han, eskolako mantalak egiten zituen eta lehen hezkuntza osorako balio zitzaien mantal hori!!!

Ondoren, eskolako baratza ikustera joan ginen. Oraindik prestatzen ari dira. Ea laster hor lan egiteko aukera daukagun!!!

Handik, Elizaldeko bidea hartu genuen eta txakur bat bere jabearekin topatu ginen. Txakurra oso txintxoa zen. Begira ze argazkia polita!!!


Gero, bidearekin segitu genuen Elizeraino, handik Ioritzen aitarengana kaso egitera joan ginen eta berriz ere, eskolara etorri ginen baina lehen, errekaren ondoan elkarrekin argazki bat atera genuen.
Eskerrik asko Marixol, Inma eta Kontxi gurekin etorri eta zuen istorioak kontatzeagatik!!!

2022/02/11

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna


Otsailaren 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da. Nazio Batuen Batzar Nagusiak egun hori aukeratu zuen, 2016an, emakumeek eta neskek zientzian sarbide eta parte-hartze erabatekoa eta berdintasunezkoa izatea lortzeko. 


2022/02/09

SAHARAKO POSTALAK


Gaur 1. mailako ikasleak etorri dira Sahararentzat bildutako janari, pixoihal, konpresa eta eskolarako materialaren berri ematera. Hala ere, eskolako sarreretan, dendetan, harategian eta baita udaletxean ere, informazio hori jarriko dute. 

Honetaz aparte, beraiek ere, bakoitzarentzat, postal bat ekarri digute. Azaroan, Tolosaldea Sahararekin elkarteko kideek “Hodeiek ez dute mugarik” ekimena martxan jarri zuten. Eskolan, hodeiak mezu batez osatuta, egin genituen. Saharar errefuxiatu kanpamentuak bisitatu eta Tolosaldeako herritarren mezuak eraman zituzten. Gaur, beraien postalak jaso ditugu "Hurria" izeneko ume batek idatzi digu eta asko gustatu zaigu.





2022/01/25

EGIPTO

Txanelan, Egipto gaiarekin hasi gara. 
Lehenengo ariketan, Egipto hitza irakurtzean burura etortzen zitzaizkigun hitzak idatzi behar izan ditugu. 


Ondoren, "Afrikan Egipto" kanta abestu dugu. Kanta honen idazlea, Joxan Ormazabal da eta musika, Imanol Urbitarena da. Guri asko gustatu zaigu eta berehala ikasi dugu.

afrikan egipto from blogi bloga on Vimeo.

Hurrengo ariketan, Egiptoren kokalekua ariketa egin dugu. Ardatz kronologikoa behatu ondoren, irudi bakoitzari zegokion garaia azpian idatzi dugu.


Egiptoko mapa aztertu dugu eta bertan, hiriburua eta hiri garrantzitsuenak idatzi ditugu.


Ba al zenekiten Nilo ibaia Afrikako luzeena dela eta 6.670 kilometro dituela? Guk ez genekien eta harrituta geratu gara. Ene, ze luzea!!!



Nilok bi adar ditu: 

Nilo Zuria (Nahr-el-Abiad) eta Nilo Urdina (Nahr-el-Azrak). Lehenbizikoak Victoria aintziran (UgandaKenyaTanzania) du sorburua, eta bigarrenak Tana aintziran (Etiopia). Bi adarrak Khartumen (Sudan) elkartzen dira. Ibaia Mediterraneora isurtzen da Egipton, eta delta handia eratzen du bokalean. Bi adarrak kontuan harturik, Ruanda, Uganda, Tanzania, Etiopia, Hego SudanSudan eta Egipto zeharkatzen ditu, eta arroak Kongoko Errepublika Demokratikoa, Kenya eta Eritreako lurrak ere hartzen ditu. 

Nilo ibaiaren bilakaera

Nilo ibaiaren bilakaera

Urtero uda partean, mendietako elurra urtzen zen eta euriteak egoten ziren Afrikako hainbat lurraldeetan. Horren ondorioz, Nilo ibaiak abuztuan eta irailean gainezka egiten zuen. Uholde horiek onuragarriak ziren. Lurrak lupetz izeneko lokatzez betetzen ziren eta nekazaritzarako onak ziren. Urak bustitzen ez zituen gainerako lurrak, basamortuak ziren.


Egiptoarrek ehiza, arrantza, jokoak, musika, dantza, ipuinak kontatzea,... atsegin zuten.

Eskolara joaten ziren ikasle asko eskriba izaten ziren handitan. Horretarako, ondo
eta azkar irakurtzen eta idazten jakin behar zuten. Eskribek faraoiarentzat lan
egiten zuten, haren kontuak eta idatziak egiten. Lanbide ona zen, eta horretan
aritzen zirenek bizimodu erosoa izaten zuten.

Egiptoko idazkera zaharrena hieroglifikoa zen, hau da, irudi eta sinboloen bidez
idazten zituzten gauzak. Rosetta harriari esker lortu zuten idazkera hura
deszifratzea.


Hemen daukazue Egiptoko hieroglifikoen alfabetoa. Zuen izenak nola idazten ziren jakin nahi baduzue, sakatu beheko argazkian.   


Idazteko era hori ez zen oso arina; horregatik, poliki-poliki, idazkera hieroglifikoa alde batera utzi eta beste idazkera bat asmatu zuten: idazkera hieratikoa.


Antzinako Egiptoko ahozko hizkuntza egiptoera zen, baina, munduko beste hainbat hizkuntza bezala, desagertu egin zen. Gaur egun arabieraz hitz egiten dute egiptoarrek.

Antzinako egiptoarrek gizartea oso zorrotz antolatuta zuten. Faraoia zen inperio guztiko gizakirik garrantzitsuena eta ahaltsuena, jainkotzat zuten.
Haren atzetik, beste egiptoar guztiak zeuden, jaiotzen zirenetik bertatik hainbat gizarte-mailatan sailkatuta. Esklaboak maila horietatik kanpo zeuden; gerra-presoak izaten ziren esklabo, eta lan gogorrenak egitera behartzen zituzten.


Bideo honetan daukazue "Antzinako Egiptori buruz" informazioa laburtuta. Guri asko gustatu zaigu eta zuekin partekatu nahi dugu.

 

Egiptoarrek jainko-jainkosa askotan sinisten zituzten. Jainkoei opariak egiten zizkieten. Hauek dira jainko-jainkosa batzuk:


Eta hauek dira guk ikasi ditugunak:
RA: Eguzkiaren jainkoa da.
ISIS: Familia babesten zuen jainkosa.
ANUBIS: Hilobien zaindaria eta hildakoen jainkoa da.
OSIRIS: Arrazoiaren jainkoa da.
HORUS: Heriotzaren jainkoa.

Egiptoarrak ingeniari apartak ziren. Harriz egindako lehengo arkitektura erraldoia da. Arkitektura erlijiosoa heriotzarekin, eta beraz hil ondorengo bizitzarekin loturik dagoenez, betikotasunaren ideiari atxikirik dago. Hona hemen adibide batzuk:

PIRAMIDEAK

Faraoien hilobiak ziren. Egiptoarrek hil ondorengo bizitzan sinesten zutenez, gorpuarekin batera, janaria, altzariak, musika tresnak, bitxiak eta abar sartzen zituzten hilobietan.

TENPLUAK

Karnak,Luxor, Abu Simbel, Hatshepsut (lehen emakume faraoia bertan lurperatuta dago).

ESFINGEAK

Piramideak zaintzen zituen. Lehoi baten gorputza eta gizakiaren burua ditu.

OBELISKOAK

Tenpluen aurrean kokatzen ziren jainko onak erakartzeko eta txarrak uxatzeko. Puntan piramide forma dute. Faraoien ezaugarri onak irudikatzen zituzten.

IKURRAK ETA BERE ESANAHIA


EGIPTOAR GOZOKIA ere dastatu dugu. Zuek ere, jatera animatuko zarete? Errezeta hemen daukazue.


Osagaiak:
● 200 g datil (katilu bat bete)
● Koilarakadatxo bat kanela
● Katilu erdi intxaur (azala kenduta)
● Ezti bero pixka bat
● Almendra xehatua (katilu bat)
● Sesamoa

Nola egin:
1. Xehatu datilak uretan, orea egin arte (irabiagailuarekin egin daiteke).
2. Nahastu oreari sesamoa, kanela eta intxaur zatiak.
3. Egin bolatxoak orearekin, eta sartu eztitan.
4. Azkenik, pasatu bolatxoak almendra xehatutan.

ON EGIN!!!


Jakin nahi duzue nolakoak ziren Egiptoko faraoiak eta pertsonai garrantzitsuak? Hurrengo bideoan ikusi ahal izango dituzue. Ea gustatzen zaizuen!!!

2022/01/24

BERASTEGI KANTUAN - Demode Quartet AITORMENA "Gaztea"(bertsioa)

 

Ez dira betiko garai onenak,
azken finean gizaki hutsak gara,
barearen ostean dator ekaitza
udaberri berririk ez guretzat.
Denborak aurrera etengabian
ta orain ezin eutsi izan ginana,
Rutinaren morroiak bihurtu gara
maitia lehen baino lehen aska gaitezan.

Bai, zin dagizut, ez dizudala inoiz gezurrilk esan eta
zaude ziur ezin izango zaitudala ahaztu inoiz,
aitortzen dut izan zarela ene bizitzaren onena,
baina orain maitia lehen baino lehen baino lehen aska gaitezan.

2022/01/17

BERASTEGI KANTUAN - Lisboa - Anne Lukin, Gorka Urbizu

 

Itsasoak ahaztua du zure izena,
gurea zen hondartza hartan
olatuak ezabatuz zure irria,
orain ni naiz marea ta

Gorantz noa,
gorantz noa.

Gomendatu zenizkidan filme horietan
zu zinen protagonista,
baina ni naiz gidoilari obra honetan,
antzezlana bukatu da.

Gorantz noa,
gorantz noa,
gorantz noa,
gorantz noa.

Eta orain libre naiz haizea bezala,
libre noa.
Ikusten al dituzu nire hegalak
urrunean?

Lisboako karriketan
eguzki printzak,
ederra dago hiria.
Laino batek estalia ikusten nuen zeru guztia
galdu egin nintzen baina

Ni gorantz noa,
gorantz noa,
gorantz noa,
gorantz noa.

Ta orain libre naiz haizea bezala,
libre noa.
Ikusten al dituzu nire hegalak
urrunean?

Berdin dute nire malkoek,
berdin dute zure arrazoiek.
Galaxiaren erdigune zara,
zulo beltz erraldoia,
eta ni kometak bezala ihesi noa.

Ta orain libre naiz haizea bezala,
libre noa.
Ikusten al dituzu nire hegalak
urrunean?

Itsasoak ahaztua du zure izena
gurea zen hondartza hortan.


2022/01/12

Berastegiko komeria, putzua ta euria!

 


Aste honetan BLOK-TACarekin lanean hasi gara. Gure gaia Lindozulori buruzkoa da eta gure herriko txokoak ezagutzeko, aztertzeko, esperimentatzeko eta disfrutatzeko tartea eskaini digu.

1. Jardueran: Asmakizunak erantzun eta urtaroa asmatu behar izan dugu.



Urtaro honen ezaugarriak aztertzera kanpora atera ginen eta taula bat osatu behar izan genuen. Bertan, euria, haizea eta 12ºC egiten zituela apuntatu genuen. Eta paisaiaren deskribapena ere idatzi genuen: zelaiak putzuz beteta zeuden, zuhaitz gehienak hostorik gabe zeudela, animalirik ez genuen ikusi eta herriko jendea beraien etxeetan goxo-goxo suaren ondoan edo kalefazioan zeudela.



 
2. Jardueran: PLISTI PLASTA PLISTI PLAUST abestia abestu eta galderak erantzun ditugu.


3. Jardueran: Herriko putzuen inguruko informazioa bildu eta gehiago jakiteko alkatearentzat galderak prestatu ditugu.



Labur-labur alkateari elkarrizketa egiteko, eskari gutun bat idatzi diogu eta Udaletxera eskura eraman dugu eskutitza.






4. Jardueran: Herriko alkateari elkarrizketa burutu eta informazioa, orri batean jaso dugu.






5. Jardueran: Berastegiko mapa interpretatu, Lindozulo kokatu eta herritik bertara dagoen distantzia kalkulatu dugu. ESKALA erabiliz kalkulatu dugu ze distantzia egon daiteken jakiteko. Maparen gainean markatu dugu eta 2,5km edo 2500m daudela jakin dugu.







6. Jardueran: 
Lindozulorako oinezko bidea mapa erabiliz eta paisaian ditugun elementu ezberdinak marrazkiz adierazi ditugu. Maketa egiteko baliagarriak diren naturako elementuak biltzen joan gara.


7. Jardueran: Lindozuloko putzuaren zergatiak maketa batean adierazi ditugu.



Lindozulon gertatzen den fenomenoa, maketa barruan egiten saiatu gara. Amaitzeko ura bota diogu eta ikusi ahal izan dugu Lindozulon gertatzen dena.