2022/05/23

BERASTEGI KANTUAN - FESTA GIRO - Epelde eta Larrañaga

Uda garaian egutegiko

deialdiak ikusita,

zenbat auzo ta herri polit

egin diegun bixita.

Bertsotan edo soinu kantuan

udaberrian hasita,

Festa giroan joaten gara

Euskadin alde guzita.

 

Festa giro, festa giro,

zuekin gaude berriro,

egin festa, egin festa,

aupa mutil aupa neska.

 

Gipuzkoatik, Bizkai, Araba

edo Naparro partean,

Iparraldeko herrixkaren bat

tokatzen zaigu tartean.

Orduak aisa pasatzen dira

festazaleen artean,

nahiz eta gauzak asko aldatu

joan den hogei bat urtean.

 

Festa giro, festa giro,

zuekin gaude berriro,

egin festa, egin festa,

aupa mutil aupa neska.

 

Orain txosnetan dabil jendea

ta plazak berriz arindu,

gure garaira itzul ditezen

ezingo zaie agindu.

Bakoitzak daki bere gorputza

zer konpasetan astindu,

entzuten jarrai diezagutela

edo gureak egin du.

 

Festa giro, festa giro,

zuekin gaude berriro,

egin festa, egin festa,

aupa mutil aupa neska.

 

Giza bizitzak garai denetan

izango zitun mudantzak,

lehen eta orain denetik daude

larrosak eta arantzak.

Neska-mutilak elkartutzeko

lehen balio zuen dantzak,

orain ez dute erakarpenik

fandangoak eta baltsak.


iruzkinik ez: