Lehenengo ariketan, Egipto hitza irakurtzean burura etortzen zitzaizkigun hitzak idatzi behar izan ditugu.
Ondoren, "Afrikan Egipto" kanta abestu dugu. Kanta honen idazlea, Joxan Ormazabal da eta musika, Imanol Urbitarena da. Guri asko gustatu zaigu eta berehala ikasi dugu.
Hurrengo ariketan, Egiptoren kokalekua ariketa egin dugu. Ardatz kronologikoa behatu ondoren, irudi bakoitzari zegokion garaia azpian idatzi dugu.
Egiptoko mapa aztertu dugu eta bertan, hiriburua eta hiri garrantzitsuenak idatzi ditugu.
Ba al zenekiten Nilo ibaia Afrikako luzeena dela eta 6.670 kilometro dituela? Guk ez genekien eta harrituta geratu gara. Ene, ze luzea!!!
Nilok bi adar ditu:
Nilo Zuria (Nahr-el-Abiad) eta Nilo Urdina (Nahr-el-Azrak). Lehenbizikoak Victoria
aintziran (Uganda, Kenya, Tanzania) du sorburua, eta bigarrenak Tana
aintziran (Etiopia). Bi adarrak Khartumen (Sudan)
elkartzen dira. Ibaia Mediterraneora isurtzen
da Egipton, eta delta handia eratzen du bokalean. Bi adarrak kontuan
harturik, Ruanda, Uganda,
Tanzania, Etiopia, Hego Sudan, Sudan eta Egipto zeharkatzen ditu, eta arroak Kongoko
Errepublika Demokratikoa, Kenya eta Eritreako lurrak ere hartzen ditu.
Nilo ibaiaren bilakaera
Urtero uda partean, mendietako elurra urtzen zen eta euriteak egoten ziren Afrikako hainbat lurraldeetan. Horren ondorioz, Nilo ibaiak abuztuan eta irailean gainezka egiten zuen. Uholde horiek onuragarriak ziren. Lurrak lupetz izeneko lokatzez betetzen ziren eta nekazaritzarako onak ziren. Urak bustitzen ez zituen gainerako lurrak, basamortuak ziren.
Egiptoarrek ehiza, arrantza, jokoak, musika, dantza, ipuinak kontatzea,... atsegin zuten.
Eskolara joaten ziren ikasle asko eskriba izaten ziren handitan. Horretarako, ondo
eta azkar irakurtzen eta idazten jakin behar zuten. Eskribek faraoiarentzat lan
egiten zuten, haren kontuak eta idatziak egiten. Lanbide ona zen, eta horretan
aritzen zirenek bizimodu erosoa izaten zuten.
Egiptoko idazkera zaharrena hieroglifikoa zen, hau da, irudi eta sinboloen bidez
idazten zituzten gauzak. Rosetta harriari esker lortu zuten idazkera hura
deszifratzea.
Hemen daukazue Egiptoko hieroglifikoen alfabetoa. Zuen izenak nola idazten ziren jakin nahi baduzue, sakatu beheko argazkian.
Idazteko era hori ez zen oso arina; horregatik, poliki-poliki, idazkera hieroglifikoa alde batera utzi eta beste idazkera bat asmatu zuten: idazkera hieratikoa.
Antzinako Egiptoko ahozko hizkuntza egiptoera zen, baina, munduko beste hainbat hizkuntza bezala, desagertu egin zen. Gaur egun arabieraz hitz egiten dute egiptoarrek.
Antzinako egiptoarrek gizartea oso zorrotz antolatuta zuten. Faraoia zen inperio guztiko gizakirik garrantzitsuena eta ahaltsuena, jainkotzat zuten.
Haren atzetik, beste egiptoar guztiak zeuden, jaiotzen zirenetik bertatik hainbat gizarte-mailatan sailkatuta. Esklaboak maila horietatik kanpo zeuden; gerra-presoak izaten ziren esklabo, eta lan gogorrenak egitera behartzen zituzten.
Bideo honetan daukazue "Antzinako Egiptori buruz" informazioa laburtuta. Guri asko gustatu zaigu eta zuekin partekatu nahi dugu.
Egiptoarrek jainko-jainkosa askotan sinisten zituzten. Jainkoei opariak egiten zizkieten. Hauek dira jainko-jainkosa batzuk:
Eta hauek dira guk ikasi ditugunak:
RA: Eguzkiaren jainkoa da.
ISIS: Familia babesten zuen jainkosa.
ANUBIS: Hilobien zaindaria eta hildakoen jainkoa da.
OSIRIS: Arrazoiaren jainkoa da.
HORUS: Heriotzaren jainkoa.
Egiptoarrak ingeniari apartak ziren.Harriz egindako lehengo arkitektura erraldoia da. Arkitektura erlijiosoa heriotzarekin, eta beraz hil ondorengo bizitzarekin loturik dagoenez, betikotasunaren ideiari atxikirik dago. Hona hemen adibide batzuk:
PIRAMIDEAK
Faraoien hilobiak ziren. Egiptoarrek hil ondorengo bizitzan sinesten zutenez, gorpuarekin batera, janaria, altzariak, musika tresnak, bitxiak eta abar sartzen zituzten hilobietan.
TENPLUAK
Karnak,Luxor, Abu Simbel, Hatshepsut (lehen emakume faraoia bertan lurperatuta dago).
ESFINGEAK
Piramideak zaintzen zituen. Lehoi baten gorputza eta gizakiaren burua ditu.
OBELISKOAK
Tenpluen aurrean kokatzen ziren jainko onak erakartzeko eta txarrak uxatzeko. Puntan piramide forma dute. Faraoien ezaugarri onak irudikatzen zituzten.
IKURRAK ETA BERE ESANAHIA
EGIPTOAR GOZOKIA ere dastatu dugu. Zuek ere, jatera animatuko zarete? Errezeta hemen daukazue.
Osagaiak:
● 200 g datil (katilu bat bete)
● Koilarakadatxo bat kanela
● Katilu erdi intxaur (azala kenduta)
● Ezti bero pixka bat
● Almendra xehatua (katilu bat)
● Sesamoa
Nola egin:
1. Xehatu datilak uretan, orea egin arte (irabiagailuarekin egin daiteke).
2. Nahastu oreari sesamoa, kanela eta intxaur zatiak.
3. Egin bolatxoak orearekin, eta sartu eztitan.
4. Azkenik, pasatu bolatxoak almendra xehatutan.
ON EGIN!!!
Jakin nahi duzue nolakoak ziren Egiptoko faraoiak eta pertsonai garrantzitsuak? Hurrengo bideoan ikusi ahal izango dituzue. Ea gustatzen zaizuen!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina