TXANELA PROIEKTUA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
TXANELA PROIEKTUA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018/11/16

3.1 GURE TXOKO KUTTUNA

Txanelako 1. gaian, gure herria landu dugu eta jarraian, egindako lan guztiak ikusiko dituzue.

1. Euskal Herriko mapa – Herrialdeak eta hiriburuak
Hasieran, eskolan, joku batzuen bidez ikasi genituen eta gero, etxean ere errepasatzeko aukera izan genuen. Ondoren, orri batean herrialdeak eta hiriburuak idatzi genituen eta bukatzeko, txanelako koadernoan pegatu genuen.

     2. Berastegiko kokapena



     Honen inguruan, Berastegiko Udaleko web orritik informazioa jaso genuen. Berastegi, Tolosa-Leitza errepideko azken herri gipuzkoarra da, Donostia-tik 37 km-tara. Mila biztanle inguru ditu, bere hirigunearen eta Eldua auzoaren artean banatuta. Urto mendateko zelaigunean kokatuta dago, San Lorentzo, Ipuliño eta Gaztelumendi mendiz inguratuta. Gu Euskal Herrian dagoen, Gipuzkoako probintzian, Berastegi izeneko herri txikian bizi gara, Tolosaldean hain zuzen ere. Euskal Herria Europako kontinentean dago.

    3. Berastegiko planoa
     Berastegiko auzoak ikusi genituen eta bakoitzaren etxea mapan kokatu genuen. Ikurrak ere ikusi genituen eta haien esanahia ulertu genuen. Planoan azaltzen ziren letrak eta zenbakiak zertarako erabiltzen diren ikasi genuen.

    4. Berastegiko auzoak 
     Berastegi hamabi auzoz osatuta dago: Aintzerga, Izotzalde, Aiztunalde, Amerialde, Eguzkialde, Hirigune, Eldua, Ipuliño, Elduainalde, Elizalde, Leitzalde eta Urdinarain.

    5. Eskolako ikasleen bizilekua
     Berastegiko auzoak zeintzuk ziren ikasi eta gero, bururatu zitzaigun gelaz-gela galdetzen joatea. Gelako talde bakoitza gela batera joan zen eta gero, guztien emaitzekin ondoko taula osatu genuen. 

                                         


     Matematikan barra diagramak egiten ikasi genuen eta goiko emaitzak hobeto ulertzeko, barra diagrama egin genuen eta ondoko argazkian ikusten duzuenez, margotu genuen eta ondoren, berriro gelaz-gela emaitzak kontatzera joan ginen.









6. Berastegiko zerbitzuak
     Berastegi nahiz eta herri txikia izan, konturatu gara zerbitzu asko dauzkala. Hemen daukazue osatu dugun zerrenda:
     


7. Txoko txuria
Gelan toki bat daukagu "Txoko Txuria" izena duena eta hor, etxetik ekarritako materiala jartzen dugu. Oraingo honetan, gure herria landu dugu eta argazkietan ikusten duzuen bezala gauza asko ekarri ditugu. Begira zer gauza politak dauzkagun!!!




8. LAPBOOK-a


Landu dugun gaia bukatzeko, bakoitzak LAPBOOK bat egin genuen. Kartulina batean gure gaiari buruz ikasitako guztia jarri genuen: sobreak, argazkiak, apaingarriak, sokak, gometsak,... erabiliz.

Hori gauza pila!! Ematen du ikasturte osoa lan egiten pasa dugula!!!
Espero dugu gustatu izana!!! 
Agur benur eta jan jogurrrr!!!  

2016/06/12

BELAR BILKETA ETA SAILKAPENA

Ohartu al zarete inoiz zenbat belar mota ditugun Berastegin? Lan horixe egiten aritu dira gelako neska-mutilak, eta 20 belar desberdin sailkatu dituzte. Eskolako sarreran duzue erakusketa.










2016/05/31

IBAIALDE

IBAIALDE proiektuaren barruan, Berastegiko Zelai erreka aztertu genuen. Eta hauek izan dira azterketaren emaitzak, taldez talde landuta.






Mural hauekin, gelaz gela joan ginen, egindako lanaren berri ematera.


2016/04/26

TXITAK JAIOKO DIRA


Eman behar diren pausoak:
  • Inkubagailua eta arrautz ernalduak gelara eraman.



  • Arrautzak inkubagailuan jarri.



  • Inkubagailuan ura jarri hezetasuna mantentzeko.



  • Elektrizitateari entzufatu beroa eman diezaion, tenperatura egokia mantzentzeko.



  • Egunero arrautzak mugitu, osatzen ari den txita arrautzaren azalera ez pegatzeko.



  • 21 egun itxaron txitak jaiotzen ikusteko.
INFORMAZIOA KARTELETAN JARRI DUGU.








 GELAZ GELA JOAN GARA EGIN DUGUNA AURKEZTEN, 
eta txitak jaiotakoan, ikustera gonbidatzen.






KARTELA


Prest dugu kaxa txitak jaiotzen direnerako.


Txitak jaio dira. Denera sei, eta batzuri lagundu egin genien jaiotzen. Izenak ere jarri genizkien.


Jaiotako lehenengo txita.


Hemen ia hiru txita.


Eta sei txitak.


Ostiralean Sebasek eta Laxek eraman zituzten txitak etxera, gelako hainbat ikasle lagun zituztela.
Eskerrik asko, Sebas eta Lax!!!!!



2016/04/20

ESPERIMENTUAK

Oraingoan IMANEKIN ibili gara. 
Lortuko al du klipa ur baso batetik ateratzea? 
eta, klipa aurkitzea hirinez tapatuta jarri ezkero plater batean?