Dantzatu,
jolastu, jauzi
maitasuna adierazi,
penak baztertu eta
zoriontsu bizi!
Denok dakigu edonork duela,
egun bat triste eta goibela,
ta sarri laguna da ez dakiguna
zergatik sentitzen garen horrela.
Ikusten duguna kanpo aldera
agertzen bazaigu triste antzera.
Bizitzan barrena dugun tristeena
ez al da begiratzeko era?
Dantzatu, jolastu, jauzi
maitasuna adierazi,
penak baztertu eta
zoriontsu bizi!
Askok diru-nahia dauka nagusi,
hori da ez duelako ikasi,
pozten gaituena ta inportanteena
ezin daitekela diruz erosi!
Tristura etortzean bihotz erdira
balantza ez ahaztea komeni da.
Pozak, zorionak eta gauza onak
beti txarrak baino gehiago dira!
Dantzatu, jolastu, jauzi
maitasuna adierazi,
penak baztertu eta
zoriontsu bizi!
2022/05/16
BERASTEGI KANTUAN - Bizitzaz Goxatu
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina