OSPAKIZUNAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
OSPAKIZUNAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019/01/18

GABONETAKO JAIALDIA "ELURRAREN BILA"



Abenduaren 21ean Gabonetako jaialdia izan zen. Jaialdian Magia egin genuen: "Magia-potagia, magia-potagia estenatokian, ea magia trukoak badakizkizuen".



 Ura desagertarazi, elurra egin, ura ukondotik atera, liburuko marrazkiak berreskuratu, untxi beltza untxi zuria bilakatu, lore sorta atera, platanoa hiru zatitan zatitu... magia truko pila bat egin genituen. Ppixka bat urduri, baina oso gogotsu! Jendeak oso gustora ikusi zuen magia.


Geroago beste antzerki eta dantza politak ikusi ondoren hamaiketako goxo-goxoa jan genuen. Olentzero eta Mari Domingi etorri zirenean, aurretik entsaiatu genituen abestiak abestu genizkien.


Opariak banatu aurretik dantzatzen aritu ginen: euskaraldiaren abestia, olentzero rockero, ole olentzero.... Ondoren Olentzero eta Mari Domingik opariak banatu zizkiguten. Jarraian, beste gelakoen opari banaketa ikustera joan ginen.


ABRAKADABRA, ABRAKADABRA....
 AGERTU DAITEZELA GURE OPARIEN ARGAZKIAK...






Etxera joan aurretik Magia saioan sortutako elurra banatu genuen gelakoen artean. Hainbeste opari, poztasun eta emozio gainean genuela, batzuk gelara bueltatu behar izan genuen ahaztutako txamarraren bila.

POZ-POZIK JOAN GINEN OPORRETARA!!

2015/12/08

EUSKARAREN EGUNA

Kaixo, guztioi: Euskararen eguneko argazki batzu erakutsiko dizkizuet. Badakizue talde bakoitza Euskalerriko inauteri bateko pertsonaien modura mozorratu zela. Eskerrik asko gurasoei mozorroak egiten, eta jantziak aurkitzen egindako lanarengatik.

MUNDAKAKO ATORRAK


LESAKAKO ZAKU ZAHARRAK



ARIZKUNGO HARTZA



ABALTZISKETAKO TXANTXOAK



ITUREN ZUBIETAKO JOALDUNAK






2015/11/15

MIRARIRI AGURRA

Ostiralean Mirari agurtu genuen. Opariak eman genizkion, berak ere hainbat opari egin zizkigun, eta gutun hau idatzi zigun.




ONDO IZAN MIRARI! 

2015/11/08

MIRARIRI AGURRA

MIRARIRI AGURRA PRESTATZEN HASI BEHAR DUGU aste hau azkena duelako gurekin. Mirari unibertsitatera itzuli behar du ikasketekin jarraitzera. Oso pozik egon gara berarekin, eta eskerrik asko esan nahi diegu hemendik.


2015/04/23

BERASTEGIKO INAUTERIAK



Otsailak 6an , ostiralean, inauteriak ospatu genituen.
LH6 eta LH5 koak snow boarderez mozorrotu ziren.


LH4 eta gu eskalatzaiez mozorrotu ginen. LH2,LH1 eta HH5 ekoak eskaterrez mozorrotu ziren.



Eta HH4, HH3 eta HH2 urtekoak mendizalez mozorrotu ziren.

Primeran pasa genuen!!!





2014/10/14

LEHENENGO EGUNEKO FESTA


Irailak 8an  jolasak  egin genituen.
Lehenengo  krosa egin  genuen  eta
Martin izan zen irabazlea. Gero
bokadiloak  eman  zizkiguten
eta jokuak egin genituen.
Jokuak  honako  hauek  izan
ziren: erromako  zubia, sokatira,
zirkuitoa, txapel jaurtiketa,
uztaiaren   jokoa  eta  kanasta .
Oso ondo pasa genuen eta
dibertitu egin giñen.