2021/12/22

“Hodeiek ez dute mugarik”

 
Azaroan, Tolosaldea Sahararekin elkarteko kideek “Hodeiek ez dute mugarik” ekimena martxan jarri zuten. Eskolan, hodeiak mezu batez osatuta, egin genituen. Saharar errefuxiatu kanpamentuak bisitatu eta Tolosaldeako herritarren mezuak eraman zituzten. Eta bidali diguten argazkian gure eskolako hodeiak ikus ditzakezue. Hori poza!!!

2021/12/20

BERASTEGI KANTUAN - URTARO ZURIKO EMAKUMEA - Ene kantak

 

Urtaro zuriko emakumea

eskarmentuko artzain andrea.

 Euskaldun guztiok dugu begiko

maiteko dugu beti-betiko!

 maiteko dugu beti-betiko! 

 

Mari Mari Domingi goxoena,

Mari Mari Domingi ausartena,

Mari Mari Domingi eztiena,

 Mari Mari Domingi azkarrena.

 

Beldur uxalari gau ilunetan

 ondoan dela dirudi benetan.

Urtaro berde, urdin ta marroian

 Mari Domingi nahi dut ondoan!

 Mari Domingi badut ondoan!

 

Mari Mari Domingi goxoena ,

Mari Mari Domingi ausartena,

Mari Mari Domingi eztiena,

 Mari Mari Domingi azkarrena.

 

 Urtaro zuriko emakumea

 eskarmentuko artzain andrea.

Euskaldun guztiok dugu begiko

 maiteko dugu beti-betiko!

 maiteko dugu beti-betiko!

2021/12/13

BERASTEGI KANTUAN - Bihotzetik Garunera, Garunetik Bihotzera - ENE KANTAK

 Hementxe dugu burua,

 bere barruan garuna

pentsatzeko, barre egiteko,

erabakitzeko balio duena.

Pentsatzean, barre egitean,

edo ikastean…


Hementxe dugu burua,

bere barruan garuna

pentsatzeko, barre egiteko,

erabakitzeko balio duena.

Pentsatzean, barre egitean,

edo ikasteaaaaaaan... laguntzen duena.

 

Hemen ditugu saihetsak,

bere barruan bihotza

pentsatzeko, barre egiteko,

imajinatzeko balio duena.

Pentsatzean, barre egitean,

edo maitatzeaaaaan… laguntzen duena.

Garuna eta bihotza,

aspaldiko lagunak

ongi zaindu, eta entzun, bestela… ai ai ai

ongi zaindu, eta entzun, bestelaaaaa….

 

Hementxe dugu garuna,

hementxe dugu bihotza,

elkarrekin lan eginez gero

garden agertuko zara ispiluan,

elkarrekin lan eginez gero

garden agertukooooo... zara ispiluan.

2021/12/09

EUSKARAREN EGUNA


 
Abenduaren 3an, ostirala, Euskararen Eguna ospatu genuen. Haur Hezkuntzan, talde guztiak batera dantzatu zuten eta Lehen Hezkuntzan, 1. mailatik 5. mailara talde bakoitzak dantza bat prestatu zuen eta 6. mailakoak bertsoak asmatu zituzten. 

Oso egun polita izan zen, ederki pasa genuen Euskararen Egunean!!!

BERASTEGI KANTUAN - ORAIN BAT GARA (IBIL BEDI)

 

Behatzak hotz, leihoa bero.
Gaur inoiz ez da gero.
Bi gara: zutabe bat, bi erro.
Lau begi, lau esku, bi lepo.

Bihar kantatu ezin,
gaur kantuan nauzu: zara, naiz, gara.
Gainetik soilik izarak.
Gaur kantuan nauzu: orain bat gara.(bis)

 

Giltzapean bildu duzu ahotsa.
Inork ez gaitu ezagutzen.
Negua da eta ez du hotzik egiten.
Leiho ireki bat zalantza guztiak argitzen.

Bihar kantatu ezin,
gaur kantuan nauzu: zara, naiz, gara.
Gainetik soilik izarak.
Gaur kantuan nauzu: orain bat gara.(bis)

2021/11/29

BERASTEGI KANTUAN - TRIKIDANTZ - Euskaraz bizi

Mende askotan zehar

gure arbasoen mintzabide,

betiko hizkuntza bakarra izan da

euskaldunon lurrean.

 

Hizkuntza aberatsa

mila forma hartzen dituena.

Etxetik etxera aldatzen da eta

denak dira ederrak.

 

Baina batzutan

ez gara daukagunaz konturatzen,

ta erderaz gara mintzatzen.

 

Arbasoen ahotik jaso izan

dugu hainbat kontu,

euskaraz mitologi, istori, ipuin,

dantza eta kantu.

Gazteok solastuta

gazte mantentzen dugu hizkuntza,

guri nortasuna ematen diguna

zaindu behar duguna.

 

Baina batzutan

ez gara daukagunaz konturatzen,

ta erderaz gara mintzatzen.

 

 

Ez zaitez lotsatu hitz egin euskaraz,

kantatu, maitatu, gozatu, euskaraz,

indartze grina bizirik mantendu

hizkuntza zahar hau

gurea baita.

 

Ez zaitez….

 

Ez zaitez..

2021/11/26

AZAROAK 25: EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA izan arren, guk gelan erabaki dugu pertsonenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna deituko diogula. Honen inguruan, bideoak ikusi, hitzegin, ausnarketa egin, abestu,... egin dugu. 

Hau da Berastegin sortu zen bideoa: "Erasoen aurrean denok elkarrekin!"


Hemen daukazue bideo bat: "Mutilen munduan, neskeei ez zaie jotzen". 


Tratu onen dekalogoa sortu dugu:



Baloreak - Ezberdin Izatean (Berdintasuna) abestia, aste osoan zehar kantatu dugu.


2021/11/24

WUKROri buruz hitzaldia


Azoka egunean bildutako dirua Etiopiako Wukro herrira bideratu dugu Etiopia-Utopia Elkartearen bitartez. Atzo, azaroaren 23an, Elkarteko bi kide, David eta Garazi eskolan izan genituen. Alde batetik, bertako bizi-baldintzak hobetzeko dituzten proiektuen berri eman eta gure galderak erantzuteko eta bestetik, urtero Berastegitik  jasotzen duten diru-laguntza eskertzeko etorri ziren. Gustora hartu genuen bisita!! 

2021/11/22

BERASTEGI KANTUAN - Baloreak - Ezberdin Izatean (Berdintasuna)

 

Hey!, Hey!, Hey!,
Hey! Hey!, Hey!, Hey!, Hey!

Ez! Hegalik ez!
Geure bihotzeko basurdeak.
Ez! Lotsarik ez!
Basoan baita bizi-bizia.

Ez! Ezkatarik ez!
Geure gailurretako arranoak.
Ez! Beldurrik ez!
Hegaka trebetan trebeenak.

Denok ditugu gabeziak,
gabezi bezainbat haur ditu munduak
ta aldi berean bertuteak,
bertute beste kolore ortzadarrak, ortzadarrak.

Lagun batek esana zidan
denok berdinak gara
ezberdin izatean.
Eta ikasi nuen orduan,
denok dugula zerbait
ezberdintzen ta berdintzen gaituena.

Hey!, Hey!, Hey!, Hey!
Hey!, Hey!, Hey!, Hey!

Ez! Atzaparrik ez!
Geure ibaietako amuarrainak.
Ez! Lotsarik ez!
Uretan baita bizkorragoa.

Denok ditugu gabeziak,
gabezi bezainbat haur ditu munduak.
Ta aldi berean bertuteak,
bertute beste kolore ortzadarrak, ortzadarrak.

Lagun batek esana zidan
denok berdinak gara
ezberdin izatean.
Eta ikasi nuen orduan
denok dugula zerbait
ezberdintzen ta berdintzen gaituena.

Hey!, Hey!, Hey!, Hey!
Hey!, Hey!, Hey!, Hey!

2021/11/19

BIDERKETA TAULAK LANTZEKO ARIKETAK



Hemen dauzkazue biderketa taulak errepasatzeko hainbat ariketa. Irudiaren gainean sakatu.

BERASTEGI KANTUAN - ALLAKUIDAOS - Txirri, Mirri eta Txiribiton


Gustura aritzen gara goxokiak jaten,
komeriak ditugu hortzatxoak zaintzen,
denak galduta ere ez gara kezkatzen.
Zein da gure leloa?
Allakuidaos!


Asteburua amaitu ta eskolara buelta,
gure kalbarioak azkenik ez du ta,
baina ezin egon ba beti ozpinduta.
Zein da gure leloa?
Allakuidaos!


Dutxatu behar dugu ia egunero,
xaboia begietara sartzen zaigu gero,
baina gure negarrik ez inork espero.
Zein da gure leloa?
Allakuidaos!


Athleticek galduak azken partiduak,
Errealak juxtuan merezimenduak,
Osasunak jeisteko a ze merituak.
Zein da gure leloa?
Allakuidaos!


Katarroa harrapatu muki eta guzti,
doministikua egin ta aurrekoa busti,
edukazio oneko gauza ez dirudi.
Zein da gure leloa?
Allakuidaos!


Espaloitik edota parkean barrena,
bizikletaz hor nabil ahal den azkarrena,
eta norbait balego haserretzen dena.
Zein da gure leloa?
Allakuidaos!

2021/11/11

BERASTEGI KANTUAN - HUNTZA - HAIZEAK

Aste honetan, HUNTZA taldearen, "Haizeak" kanta lantzen ari gara. Kanta honen bideoa gogorarazi digu nola bizi izan genuen mundu guztia konfinatu zenean, hau da: etxetik ateratzerakoan musukoa jantzi, etxean kirola egin, komuneko papera dendetan bukatu, etxean sukaldatu, PCR-ak egin, balkoietatik txalo egin, bideodeiak egin, txakurra paseatu,... Hau ez da oraindik guztiz bukatu, baina orain, hobeto gaude.

 

Harrizko kaleak gure sustraietaraino
eustea zaila den ametsetaraino.
Izarak zintzilik, balkoietan itzalak
haizeak, haizeak, eraman ditzala…
eraman ditzala, eraman ditzala,
ditzala…

 
Aizu, badakizu ez dela bate(re) erreza ta
ondo maitatzeko.
Poliki-poliki itzuliko naiz zugana
berriz asmatzeko.

ooooh…

Hem caminat entre tempestes
però ara tornem seguint el vent.
Des d’una nit de primavera
Cremarem els mals moments, massa bé

(Ekaitzen artean ibili ginen

baina orain haizeari jarraitzen diogu.

Udaberriko gau batetik aurrera

momentu txarrak erre egingo ditugu, ondoegi).


Som les de sempre amb les de sempre,
som les històries que ens han forjat.
Som tot allò que ens queda per viure,
som cada crit de llibertat
 
 

(Ohikoak gara ohikoekin,

gu faltsutu gaituzten istorioak gara.

Bizitzeko geratzen zaizkigun guztiak gara,

askatasunaren aldeko oihu guztiak gara).

.

Betikoak gara lagun, betikoekin
ez dezagun inoiz ahaztu;
uztaileko eguzkiak beti bezala
kiskaliko digu azala .

 

2021/11/04

HERRI BUELTA

 Txanelan, "Berastegi, izena eta izana" lantzen ari gara eta asteartean, eguraldi ona aprobetxatuz, herri buelta egitera joan ginen. Oso ondo pasa genuen!! Hona hemen gure argazki batzuk:














2021/11/03

BERASTEGI KANTUAN - Kantu Kolore - Esna zaitez

 Zabaldu begiak,

begira gure mundua,

zabaldu begiak, o, o!

Altxa beso bat, gero bestea,

astindu indarrez, banatu airea.

Ama Lurra da gure ama,

zaindu gure lurra.

Dantza dezagun, mugitu zaitez.

Esne Bidetik oihartzuna…

entzun dezagun; altxatu zaitez:

salto, irri, dantza.

Zaindu dezagun, esnatu zaitez:

gure planetak behar gaitu;

jaso dezagun, mugitu zaitez,

bat, bi, hiru.

La, la, la, la, larala,

esna zaitez, lagundu,

la, la, la, la, larala,

o, o!

2021/10/25

BERASTEGI KANTUAN - KATU BI - BIZI DANTZA

 

Zuretzat itzaliko dut iluna.

Zuretzat eskuetan eguna.

Zuretzat hodeien gozo leuna.

Zuretzat bihotzeko laguna.

 

Zuretzat piztuko dut ilargia.

Zuretzat dir-dir ipurtargia.

Zuretzat gaueko itsasargia.

Zuretzat irribarre erdia.

 

Ni zurekin.

Zu nirekin.

Elkarrekin bi katu teilatuan.

Behin batean gau betean

dantzan eta kantuan.

 

2021/10/22

BERASTEGI KANTUAN - IZARO "NORA"

 

Inoiz kontatuko badute nire historia,
zenbat hondar aletan kabituko da nire memoria?
Inoiz kontatuko badute eman dudan guztia,

zenbat eman dudan kanpora?
zenbat dudan barrura?

Jakin nahi nuke ze usain duen itxasoak barrutik,
ilargi guztiak agertu arte zurekin dantzan egin.
Biluzik ispiluari keinu txiki bat egin,

zer ikusten dudan kanpotik?
zer ikusten dudan barrutik?

Ez dezatela esan maite ez nintzenik,
ez dezatela esan maite ez nintzenik,
ez dezatela esan maite ez nintzenik,
ez dezatela esan maite ez nintzenik,

ez dezatela esan maite ez nintzenik,
ez dezatela esan maite ez nintzenik,
ez dezatela esan maite ez nintzenik,
ez dezatela esan maite ez nintzenik.

Inoiz kontatuko badizut nire historia,
zenbat hondar aletan kabituko zait nire memoria?
Inoiz kontutako badizut izan naizen guztia,

jakingo al dut kontatzen zein den egia?
jakingo al dut kontatzen zein den egia?

2021/09/27

BERASTEGI KANTUAN - Aitona ujuka

Baserrian txakurra
hasi da zaunkaka,
zaldia irrintzika,
katua miauka,
astoa arrantzaka,
ta behia marruka,
denentzat janaririk
aitonak ez dauka.

 

Oiloa ta oilarra
biak kukurruka,
ahateak kuaka,
akerrak muturka,
txerritxoa kurrinka,
aitona ujuka,
lo kuluxka egiterik
amonak ez dauka.

2021/09/20

BERASTEGI KANTUAN - BERRI TXARRAK "IRAILA"

Agur, Udara!!! Kaixo, Udazkena!!!


Iraila izango zen
Hitzak urtaro batetik bestera.
Bidaltzen genituen
Izen gabeko txorien antzera.

Zerua ilun,
soineko beltz,
zu hain eder,

nik zerotik hasi nahi nuen!

Iraila izango zen,
munduaren nekea hostoetan.
Maite izan genituen
gauzek zentzua galdu zutenean.

Zerua ilun,
soineko beltz,
zu hain Eder

….
Hain Eder!

 

Zerua ilun, zorua orbel, zu hain eder...

Nola igarri orduan…
Iragan hau guztia,
betiko izango genuela aurretik.

 

2021/09/14

BERASTEGI KANTUAN - AMAK "Gona Gorria"

Aste honetan eskolara sartzeko, kanta hau jarri digute eta gero, gure gelan kantatzen eta lantzen dugu. Blogean txertatzea erabaki dugu, asko gustatu zaigulako. 

Udako ilunabarra,
lausorik gabeko gaua,
haizeak dantzaraziaz
soinean daukadan hura.

 

Udako ilunabarra
eta dantzarako grinaz,
aske sentiarazten nauen
oihal zati arinaz.

 

Gona gorri, gorri-gorria,
zazpi jostunek josia
gorri-gorri, gona gorria
sexu guztiek jantzia.

Inork iraindu gabe
jantzi nahi nuke
inor iraindu gabe
libre aske

Aske!

Gona gorri, gorri-gorria,
aurre iritzirik gabia,
gorri-gorri, gona gorria
sexu guztiek jantzia.

Inork iraindu gabe
jantzi nahi nuke
inor iraindu gabe
libre aske

Aske!

2021/09/13

2021-22 IKASTURTEKO 3. MAILAKO IKASLEAK


Kaixo!!! 3. mailako ikasleak gara. Aurten ere, ikasturte berria gogotsu hasi gara: krosa egin, txokolatezko bokadiloa jan eta hainbat jolasetan jolastu dugu. 
Hortaz aparte, ikasturte honetan asko ikastea espero dugu eta blog honen bitartez, egiten duguna erakutsiko dizuegu.



 

2021/06/22

URTORA irteera

 Pozik joan gara Urto aldera egun pasa. 



TXORIMALOA adostu dugu!

 Gelako azken talde lana izan dugu: periodista paperean sartu eta eskolako lan guztien informazioa jaso, idatzi eta erakusketarako baimenak eta gonbidapenak idatzi ditugu. Baita bidali, eta noski, erantzunak pozik jaso ere.

Azkenik, urtero bezala txorimaloa egin dugu. 



2021/06/07

Bostgarren Ipuin kontaketa

 Gaur astelehena, ekainak 7, "V. Eguzkirik gabeko eguna" ipuinaren azken irakurketa izan dugu.

Kattalinek, Elenek, Izarok eta Elenak eraman gaituzte beraien fantasiazko mundura. Lan polita egin 

duzue, ZORIONAK!