Gaur 1. mailako ikasleak etorri dira Sahararentzat bildutako janari, pixoihal, konpresa eta eskolarako materialaren berri ematera. Hala ere, eskolako sarreretan, dendetan, harategian eta baita udaletxean ere, informazio hori jarriko dute.
Honetaz aparte, beraiek ere, bakoitzarentzat, postal bat ekarri digute. Azaroan, Tolosaldea Sahararekin elkarteko kideek “Hodeiek ez dute mugarik” ekimena martxan jarri zuten. Eskolan, hodeiak mezu batez osatuta, egin genituen. Saharar errefuxiatu kanpamentuak bisitatu eta Tolosaldeako herritarren mezuak eraman zituzten. Gaur, beraien postalak jaso ditugu "Hurria" izeneko ume batek idatzi digu eta asko gustatu zaigu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina