2022/01/17

BERASTEGI KANTUAN - Lisboa - Anne Lukin, Gorka Urbizu

 

Itsasoak ahaztua du zure izena,
gurea zen hondartza hartan
olatuak ezabatuz zure irria,
orain ni naiz marea ta

Gorantz noa,
gorantz noa.

Gomendatu zenizkidan filme horietan
zu zinen protagonista,
baina ni naiz gidoilari obra honetan,
antzezlana bukatu da.

Gorantz noa,
gorantz noa,
gorantz noa,
gorantz noa.

Eta orain libre naiz haizea bezala,
libre noa.
Ikusten al dituzu nire hegalak
urrunean?

Lisboako karriketan
eguzki printzak,
ederra dago hiria.
Laino batek estalia ikusten nuen zeru guztia
galdu egin nintzen baina

Ni gorantz noa,
gorantz noa,
gorantz noa,
gorantz noa.

Ta orain libre naiz haizea bezala,
libre noa.
Ikusten al dituzu nire hegalak
urrunean?

Berdin dute nire malkoek,
berdin dute zure arrazoiek.
Galaxiaren erdigune zara,
zulo beltz erraldoia,
eta ni kometak bezala ihesi noa.

Ta orain libre naiz haizea bezala,
libre noa.
Ikusten al dituzu nire hegalak
urrunean?

Itsasoak ahaztua du zure izena
gurea zen hondartza hortan.


iruzkinik ez: