2014/02/25

ANTTON KAZABON ESKOLAN


ANTTON KAZABON AMIGORENA


Oiartzunen jaio zen 1954an. Lanbidez irakaslea da. Oiartzungo bertso eskolaren sortzaile eta irakasle izandakoa da, baita Gipuzkoako Ikastolen Elkartean hiru urtez lanean aritua ere. Bertso paper edo bertso jarri askoren egile. Haur literaturako liburuak idazten ditu, batez ere. Horien artean: Momolo (2000, Elkar), Olatuak loretan (2008, Elkar) eta Parke bakartia (2013, Elkar).

Otsaileko arratsalde batean Antton Kazabon eskolara bisitan etorri zen eta 1., 2., eta 3. mailako neska-mutilak berarekin izan ginen.



Idazlea ezagutzeaz gain berak antolatutako jolasak egin genituen. Jolas guztiak ipuin eta literatura inguruan ziren:  asmakizunak, irakurketa laburrak, ahokorapiloak...



Eta ongi pasatzeaz aparte sariak ere jaso genituen.

Oso arratsalde dibertigarria pasa genuen berarekin eta gainera jarraian irakur dezakezuen galdetegia egin genion.


  1. Zenbat liburu idatzi dituzu orain arte?
          Orain  arte  84  liburu  egin  ditut.

  1. Noiz hasi zinen idazten?
         Gutxi  gorabehera  33 urterekin hasi nintzen.

  1. Zergatik idazten dituzu haurrentzako liburuak?
          Helduentzat  liburuak  idaztea  aspergarria  delako.

  1. Zergatik “Niko eta Zaldiko”, “Momolo” eta beste hainbat ipuinetan olerkiak idazten dituzu?
   kolore pixka bat emateko, hau da, irakurketa atseginagoa egiteko.

  1. Zure libururen artean zein da arrakasta handiena izan duena?
          Arrakastatsuena, irakurriena "Momolo" izan da.

  1. Zer da idazteaz gehien atsegin duzuna?
          Ipuinak,bertsoak eta poemak asmatzea.

  1. Zein da zure libururik gustukoena?
          "Tigreen hizkera"

  1. Zer da gehien gustatzen zaizu liburuak idazteaz aparte?
          Familiarelin egotea, pilota partiduak ikustea, sagardotegietara joatea... 

Bisita benetan atsegina, baietz lagunak?

2014/02/10

EL SECUESTRO DE LA BIBLIOTECARIA




El cuento que leímos el trimestre pasado se titula "El secuestro de la bibliotecaria". A turnos, cada semana, un alumno se llevaba el libro para ensayarlo y la semana siguiente leérselo a toda la 
clase.






Titulo: "El secuestro de la bibliotecaria"

Escritor: Margaret  Mahy

Ilustrador: Queentin  Blake

Editorial: Alfaguara










Unos bandidos secuestran a la bibliotecaria del pueblo.Pero cuando enferman de sarampión la bibliotecaria les ayuda a pasar el rato leyendoles historias.
Recomendamos su lectura porque es un libro muy divertido y emocionante. Además, es fácil de leer y su letra es grande. 
¿Os atreveis con él?

2014/02/05

ITSASOA ETXE BARRUAN


Lehenengo trimestrean irakurri genuen liburuak "Itsasoa etxe barruan" izena du. Astez aste ikasle batek etxera eramaten zuen entsaiatzeko, eta bueltan ikasle guztien aurrean irakurtzen zuen. 






Izenburua:Itsasoa etxe barruan

Idazlea:Arkaitz Canos

Ilustratzailea:Mikel Valverde

Argitaletxea:Elkar

Bilduma:Batela







Jorge izeneko mutiko bati itsasoa asko gustatzen zitzaion. Sukaldea urdiña zenez itsasoa zela uste zuen,eta horregatik, paretetan arrainak marrazten zituen.

Gomendatzen dugu,dibertigarria eta irakurtzeko erraza izan delako.