2017/03/10

EMAKUMEAREN EGUNA

Lan asko egin genuen emakumearen egunean. Goizean, emakumeen inguruan hitz egiteaz gain, irudietan dituzuen lantxoak eta mural handi bat egin genituen. Asko ikasteaz aparte, guztia oso dotore gelditu zitzaigun. Arratsaldean, eskola osoak elkarrekin "konplize ditut eta" (Mikel Markez-Aire ahizpak) abestia abestu genuen.