2021/09/27

BERASTEGI KANTUAN - Aitona ujuka

Baserrian txakurra
hasi da zaunkaka,
zaldia irrintzika,
katua miauka,
astoa arrantzaka,
ta behia marruka,
denentzat janaririk
aitonak ez dauka.

 

Oiloa ta oilarra
biak kukurruka,
ahateak kuaka,
akerrak muturka,
txerritxoa kurrinka,
aitona ujuka,
lo kuluxka egiterik
amonak ez dauka.

2021/09/20

BERASTEGI KANTUAN - BERRI TXARRAK "IRAILA"

Agur, Udara!!! Kaixo, Udazkena!!!


Iraila izango zen
Hitzak urtaro batetik bestera.
Bidaltzen genituen
Izen gabeko txorien antzera.

Zerua ilun,
soineko beltz,
zu hain eder,

nik zerotik hasi nahi nuen!

Iraila izango zen,
munduaren nekea hostoetan.
Maite izan genituen
gauzek zentzua galdu zutenean.

Zerua ilun,
soineko beltz,
zu hain Eder

….
Hain Eder!

 

Zerua ilun, zorua orbel, zu hain eder...

Nola igarri orduan…
Iragan hau guztia,
betiko izango genuela aurretik.

 

2021/09/14

BERASTEGI KANTUAN - AMAK "Gona Gorria"

Aste honetan eskolara sartzeko, kanta hau jarri digute eta gero, gure gelan kantatzen eta lantzen dugu. Blogean txertatzea erabaki dugu, asko gustatu zaigulako. 

Udako ilunabarra,
lausorik gabeko gaua,
haizeak dantzaraziaz
soinean daukadan hura.

 

Udako ilunabarra
eta dantzarako grinaz,
aske sentiarazten nauen
oihal zati arinaz.

 

Gona gorri, gorri-gorria,
zazpi jostunek josia
gorri-gorri, gona gorria
sexu guztiek jantzia.

Inork iraindu gabe
jantzi nahi nuke
inor iraindu gabe
libre aske

Aske!

Gona gorri, gorri-gorria,
aurre iritzirik gabia,
gorri-gorri, gona gorria
sexu guztiek jantzia.

Inork iraindu gabe
jantzi nahi nuke
inor iraindu gabe
libre aske

Aske!

2021/09/13

2021-22 IKASTURTEKO 3. MAILAKO IKASLEAK


Kaixo!!! 3. mailako ikasleak gara. Aurten ere, ikasturte berria gogotsu hasi gara: krosa egin, txokolatezko bokadiloa jan eta hainbat jolasetan jolastu dugu. 
Hortaz aparte, ikasturte honetan asko ikastea espero dugu eta blog honen bitartez, egiten duguna erakutsiko dizuegu.