Aste honetan BLOK-TACarekin lanean hasi gara. Gure gaia Lindozulori buruzkoa da eta gure herriko txokoak ezagutzeko, aztertzeko, esperimentatzeko eta disfrutatzeko tartea eskaini digu.
1. Jardueran: Asmakizunak erantzun eta urtaroa asmatu behar izan dugu.
Urtaro honen ezaugarriak aztertzera kanpora atera ginen eta taula bat osatu behar izan genuen. Bertan, euria, haizea eta 12ºC egiten zituela apuntatu genuen. Eta paisaiaren deskribapena ere idatzi genuen: zelaiak putzuz beteta zeuden, zuhaitz gehienak hostorik gabe zeudela, animalirik ez genuen ikusi eta herriko jendea beraien etxeetan goxo-goxo suaren ondoan edo kalefazioan zeudela.
2. Jardueran:PLISTI PLASTA PLISTI PLAUST abestia abestu eta galderak erantzun ditugu.
3. Jardueran: Herriko putzuen inguruko informazioa bildu eta gehiago jakiteko alkatearentzat galderak prestatu ditugu.
Labur-labur alkateari elkarrizketa egiteko, eskari gutun bat idatzi diogu eta Udaletxera eskura eraman dugu eskutitza.
4. Jardueran: Herriko alkateari elkarrizketa burutu eta informazioa, orri batean jaso dugu.
5. Jardueran: Berastegiko mapa interpretatu, Lindozulo kokatu eta herritik bertara dagoen distantzia kalkulatu dugu. ESKALA erabiliz kalkulatu dugu ze distantzia egon daiteken jakiteko. Maparen gainean markatu dugu eta 2,5km edo 2500m daudela jakin dugu.
6. Jardueran:Lindozulorako oinezko bidea mapa erabiliz eta paisaian ditugun elementu ezberdinak marrazkiz adierazi ditugu. Maketa egiteko baliagarriak diren naturako elementuak biltzen joan gara.
7. Jardueran: Lindozuloko putzuaren zergatiak maketa batean adierazi ditugu.
Lindozulon gertatzen den fenomenoa, maketa barruan egiten saiatu gara. Amaitzeko ura bota diogu eta ikusi ahal izan dugu Lindozulon gertatzen dena.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina