EGIPTO etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
EGIPTO etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2022/01/25

EGIPTO

Txanelan, Egipto gaiarekin hasi gara. 
Lehenengo ariketan, Egipto hitza irakurtzean burura etortzen zitzaizkigun hitzak idatzi behar izan ditugu. 


Ondoren, "Afrikan Egipto" kanta abestu dugu. Kanta honen idazlea, Joxan Ormazabal da eta musika, Imanol Urbitarena da. Guri asko gustatu zaigu eta berehala ikasi dugu.

afrikan egipto from blogi bloga on Vimeo.

Hurrengo ariketan, Egiptoren kokalekua ariketa egin dugu. Ardatz kronologikoa behatu ondoren, irudi bakoitzari zegokion garaia azpian idatzi dugu.


Egiptoko mapa aztertu dugu eta bertan, hiriburua eta hiri garrantzitsuenak idatzi ditugu.


Ba al zenekiten Nilo ibaia Afrikako luzeena dela eta 6.670 kilometro dituela? Guk ez genekien eta harrituta geratu gara. Ene, ze luzea!!!



Nilok bi adar ditu: 

Nilo Zuria (Nahr-el-Abiad) eta Nilo Urdina (Nahr-el-Azrak). Lehenbizikoak Victoria aintziran (UgandaKenyaTanzania) du sorburua, eta bigarrenak Tana aintziran (Etiopia). Bi adarrak Khartumen (Sudan) elkartzen dira. Ibaia Mediterraneora isurtzen da Egipton, eta delta handia eratzen du bokalean. Bi adarrak kontuan harturik, Ruanda, Uganda, Tanzania, Etiopia, Hego SudanSudan eta Egipto zeharkatzen ditu, eta arroak Kongoko Errepublika Demokratikoa, Kenya eta Eritreako lurrak ere hartzen ditu. 

Nilo ibaiaren bilakaera

Nilo ibaiaren bilakaera

Urtero uda partean, mendietako elurra urtzen zen eta euriteak egoten ziren Afrikako hainbat lurraldeetan. Horren ondorioz, Nilo ibaiak abuztuan eta irailean gainezka egiten zuen. Uholde horiek onuragarriak ziren. Lurrak lupetz izeneko lokatzez betetzen ziren eta nekazaritzarako onak ziren. Urak bustitzen ez zituen gainerako lurrak, basamortuak ziren.


Egiptoarrek ehiza, arrantza, jokoak, musika, dantza, ipuinak kontatzea,... atsegin zuten.

Eskolara joaten ziren ikasle asko eskriba izaten ziren handitan. Horretarako, ondo
eta azkar irakurtzen eta idazten jakin behar zuten. Eskribek faraoiarentzat lan
egiten zuten, haren kontuak eta idatziak egiten. Lanbide ona zen, eta horretan
aritzen zirenek bizimodu erosoa izaten zuten.

Egiptoko idazkera zaharrena hieroglifikoa zen, hau da, irudi eta sinboloen bidez
idazten zituzten gauzak. Rosetta harriari esker lortu zuten idazkera hura
deszifratzea.


Hemen daukazue Egiptoko hieroglifikoen alfabetoa. Zuen izenak nola idazten ziren jakin nahi baduzue, sakatu beheko argazkian.   


Idazteko era hori ez zen oso arina; horregatik, poliki-poliki, idazkera hieroglifikoa alde batera utzi eta beste idazkera bat asmatu zuten: idazkera hieratikoa.


Antzinako Egiptoko ahozko hizkuntza egiptoera zen, baina, munduko beste hainbat hizkuntza bezala, desagertu egin zen. Gaur egun arabieraz hitz egiten dute egiptoarrek.

Antzinako egiptoarrek gizartea oso zorrotz antolatuta zuten. Faraoia zen inperio guztiko gizakirik garrantzitsuena eta ahaltsuena, jainkotzat zuten.
Haren atzetik, beste egiptoar guztiak zeuden, jaiotzen zirenetik bertatik hainbat gizarte-mailatan sailkatuta. Esklaboak maila horietatik kanpo zeuden; gerra-presoak izaten ziren esklabo, eta lan gogorrenak egitera behartzen zituzten.


Bideo honetan daukazue "Antzinako Egiptori buruz" informazioa laburtuta. Guri asko gustatu zaigu eta zuekin partekatu nahi dugu.

 

Egiptoarrek jainko-jainkosa askotan sinisten zituzten. Jainkoei opariak egiten zizkieten. Hauek dira jainko-jainkosa batzuk:


Eta hauek dira guk ikasi ditugunak:
RA: Eguzkiaren jainkoa da.
ISIS: Familia babesten zuen jainkosa.
ANUBIS: Hilobien zaindaria eta hildakoen jainkoa da.
OSIRIS: Arrazoiaren jainkoa da.
HORUS: Heriotzaren jainkoa.

Egiptoarrak ingeniari apartak ziren. Harriz egindako lehengo arkitektura erraldoia da. Arkitektura erlijiosoa heriotzarekin, eta beraz hil ondorengo bizitzarekin loturik dagoenez, betikotasunaren ideiari atxikirik dago. Hona hemen adibide batzuk:

PIRAMIDEAK

Faraoien hilobiak ziren. Egiptoarrek hil ondorengo bizitzan sinesten zutenez, gorpuarekin batera, janaria, altzariak, musika tresnak, bitxiak eta abar sartzen zituzten hilobietan.

TENPLUAK

Karnak,Luxor, Abu Simbel, Hatshepsut (lehen emakume faraoia bertan lurperatuta dago).

ESFINGEAK

Piramideak zaintzen zituen. Lehoi baten gorputza eta gizakiaren burua ditu.

OBELISKOAK

Tenpluen aurrean kokatzen ziren jainko onak erakartzeko eta txarrak uxatzeko. Puntan piramide forma dute. Faraoien ezaugarri onak irudikatzen zituzten.

IKURRAK ETA BERE ESANAHIA


EGIPTOAR GOZOKIA ere dastatu dugu. Zuek ere, jatera animatuko zarete? Errezeta hemen daukazue.


Osagaiak:
● 200 g datil (katilu bat bete)
● Koilarakadatxo bat kanela
● Katilu erdi intxaur (azala kenduta)
● Ezti bero pixka bat
● Almendra xehatua (katilu bat)
● Sesamoa

Nola egin:
1. Xehatu datilak uretan, orea egin arte (irabiagailuarekin egin daiteke).
2. Nahastu oreari sesamoa, kanela eta intxaur zatiak.
3. Egin bolatxoak orearekin, eta sartu eztitan.
4. Azkenik, pasatu bolatxoak almendra xehatutan.

ON EGIN!!!


Jakin nahi duzue nolakoak ziren Egiptoko faraoiak eta pertsonai garrantzitsuak? Hurrengo bideoan ikusi ahal izango dituzue. Ea gustatzen zaizuen!!!

2015/12/09

EGIPTO

KOKAPENA

EGUNEROKO BIZIMODUA


NOLA BIZI ZIREN


NOLA DIBERTITZEN ZIREN


EGIPTOKO GIZARTEA



PIRAMIDEAK


JAINKOAK



ERAIKINAK



EGIPTOKO GOZOAK

Eskerrik asko, Berik, eta familia!

PIRAMIDEA BARRUTIK

Mila esker, Naroa, eskolara ekartzeagatik, eta berarekin jolasten uzteagatik!










2015/11/15

EGIPTOKO GOXOAK

Berik, eta bere familiari esker, Egiptoko pasteltxo goxo-goxoak probatu genituen ostiralean. Mila esker!!!!

2015/01/18

EGIPTOKO ERAIKUNTZA GARRANTZITSUENAK


PIRAMIDEA → Piramidea Egiptoko faraoien hilobi gisa erabiltzen zen eraikin handia zen, oinarria karratua eta lau aurpegiak triangeluak zituena. 70 piramide inguru daude eta ezagunenak Keops, Kefren eta Mikerinos dira.






ESFINGEA → Esfingea orohar, gizakiaren burua eta lehoi baten gorputza
irudikatzen duen animali mitologiko bat da. Esfingeak, antzinako egiptoarrek asmatu zituzten. Esfingeak, erregetzaren ikur ziren, lehoiaren boterea eta indarra irudikatzen baitzuten, baita heriotzaren ondoko bizitza ere, honen ondorioz, hilobi askotan agertzen dira. Hilobien zaindariak dira.





TENPLUA → Antzinako Egiptoan, jainkoen omenez eraikitako eraikin eta leku   sakratuak dira, jainkoak etxeetan bizi zirela sinesten baitzuten. Hauetan hainbat errito burutzen dira: elizkizunak, jainkoei ofrendak …  Karnak  eta Luxorrekoa ezagunenak dira, oso aberatsak dira, igarobide eta areto ugariz osatuak.




OBELISKOA 
 Zutabe erako monumentu bat da, oinarri karratua eta gehienetan altuera handikoa, goiko muturrean piramidioi

izeneko pirámide bat duna. Obelisko zaharrenak Antzinako Egiptokoak dira eta esanahi erlijiosoa zuten. Tenpluen aurrean
bina obelisko eraikitzen zituzten, arima txarrak uxatzeko eta arima onak erakartzeko.







EGIPTOKO JAINKOAK


Faraoia Antzinako Egiptoko agintari gorena zen. Jainko edota errege ere kontsideratzen zuten. Lehena Menes izan zen, K.a. 3100 inguruan agindu zuena eta azkena Kleopatra VII, K.a. 49 eta 31 artean agindu zuena.


Antzinako Egiptoko faraoi eta jainko ezagunenak honako hauek dira:

RA → Eguzkiaren jainkoa
ANUBIS →  Hildakoen hiriaren jauna eta jainkoa
ISIS → Amatasun eta jaiotzaren jainkosa
OSIRIS → Berpizkundearen eta nekazaritzaren jainkoa
JNUM  → Uraren jainkoa
HORUS → Zerutar jainkoa
AKHENATON → Eguzki diskoaren zerbitzaria

Baita Tutankhamon, Keops, Kefren, Mizerinos, Kleopatra, Ator, Nefertiti, Ramses … ere.

FARAOIA ETA EGIPTOKO GIZARTEA



NON ETA NOLA BIZI ZIREN EGIPTOARRAK ?


Egiptoarrak  mendi  muinoetan  eraikitzen zituzten  etxeak, Nilo ibairen  ur maila igotzen  zenean  beraien  etxeak  ez puskatzeko.






Terrazetan haize goxoa hartzea gustatzen zitzaien. Neskak dantzan eta mutalak  pelotan,  xakean eta ipuinak kontatzen zituzten. Lana egiteaz gain ondo pasatzen ere bazekiten.

EGIPTOARREN BIZIMODUA



Egiptoar asko eta asko nekazariak  ziren.









Lurra lantzeko animaliak eta tresnak erabiltzen zituzten.









Soroak ureztatzeko ubideak eta Xaduf izeneko tresna erabiltzen zituzten.








Garia, garagarra, sesamoa, lekak eta barazkiak lantzen  zituzten gehienbat.

        


Inguruan  janari  asko  eta  asko biltzen zuten eta Nilori esker arrain asko harrapatzen zituzten eta ehizara joan eta usoak, patoak … harrapatzen zituzten.

NILO IBAIA

Egipton uda partean euriteak egoten ziren. Horren  ondorioz,  uholdeak  egoten  ziren. Uholde horiek onuragarriak  ziren, ur maia jeistean lurra  lokatz  beltz  batez  estaltzen  baitzen eta ondorioz,  lur horiek ongarrituta gelditzen ziren. Lokatz  beltz hori nekazarientzako oso ona omen zen. Urak  bustitzen  ez zituen  lurrak basamortuak ziren. 


EGIPTOREN KOKAPENA

Egipto, Afrikako  iparekialdean kokatzen da, Mediterraneo itsasoa eta Itsaso Gorriaren artean. Bere mugak hurrengoak dira: Mendebaldean Libia mugatzen du,  hegoaldean Sudanekin eta ekialdean Israel eta itsaso Gorriarekin .