2015/10/31

TELARRAK

Aurten TELARRAK eta GANTXILLOA ikasten hasi gara. Piskanaka, piskanaka, pazientzia handiarekin, gauza politak egiten ari gara.













ORDENAGAILU GELA

Ezagutzen al duzue gure ordenagailu gela? Astean pare bat aldiz joaten gara bertara Word-en idaztera, matematikako lanak egitera "Urdintxo eta Pox"rekin, eta....beste hainbat gauza.








CLASES DE CASTELLANO RICAS RICAS

Kaixo, denori: Oraingoan, gaztelerako klaseetan egindako lana erakutsi nahi dizuegu.
Lehenengo "pastas de mantequilla" errezeta ordenagailuz egin genuen. Gero, taldeka, osagaiak ekarri, eta azkenik, ostiral batean, gelako ikasle baten gurasoen laguntzarekin....MILA ESKER!!!! gurinazko pastak egin genituen.











Horrelaxe etorri eta joan ziren, umoretsu, alai eta karga-karga eginda.
MILA ESKER BIKOTE!!

2015/10/10

DENDATAN JOLASTEN

HORRELAKOA DA JOKU HAU:

Pertsona bat dago jokuaren hasieran. Horrek munduko herri bateko kideen txartela ematen dizu eta zuk mapan aurkitu behar duzu herri hori. Zein kontinenteetan dagoen esaten diozunean, bankurako bidea zabalduko dizu.


Bankuan, txartelaren atzean dagoen diru kopurua emango dizue. Ondo begiratu behar duzu ea ez diren konfunditu, eta diru gutxiago eman....


Gero dendara joan, eta diru guztia gastatzen saiatuko gara. Diru guztia gastatutakoan, berriro jokuaren hasierara joango gara.

GUSTATU AL ZAIZUE JOKUA? ETXEAN ERE JOLASTU DAITEKE




BORDA ERAIKITZEN

Kaixo, lagunak!

Txanelako gaiarekin lotuta, Berastegin borda asko daudela eta, guk ere borda batzuk eraikitzea erabaki dugu. Taldeka ari gara. Talde bakoitza borda bat eraikitzen ari gara. Momentuz hasieran gaude. Bukatzen dutugunean erakutsiko dizkizuegu.









GURE TXOKO KUTTUNA

Gai honetan egin ditugun lanak aurkeztuko dizkizuegu.

Hasteko Euskal-Herriko mapa egin dugu.



Ondoren Berastegi herriari buruz aritu gara.



Gero herritik ibili gara, eta zerbitzuak aztertu ditugu. Argazkiak atera dizkiegu eta hormairudia egin dugu.


Baita Guraso Eskolak eskeintzen dituen ekintzak begiratu ditugu, eta gelakoak parte hartzen dugun ekintzekin grafiko bat egin dugu.



Eta azkenik,  herrian bizitzeko arauak behar ditugun bezala, gelan ere behar ditugula, eta gelako arauak egin ditugu.


GUSTATU AL ZAIZUE?