IRTEERAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
IRTEERAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018/10/29

TOPIC.


Ostegunean, TOPIC.era joan ginen eta oso ondo pasa genuen.  LOOPS ikuskizuna ikusi genuen, gazteleraz izan zen. Protagonistak Zig eta Zag ziren, Zig-ek motxila handi bat zeraman, gauza pila batetaz beteta eta Zag-ek kutxa txikitxo bat zeraman buruan eta bertan, gustatzen zitzaizkion soinuak, esaldiak,... sartzen zituen. 



Antzerkia bukatu zenean, protagonistei galderak egin genizkien ikusitako ikuskizunari buruz. Beraiek Cataluniakoak ziren, esan ziguten ordurarte, emanaldi guztiak catalanez egin zituztela eta gurea, lehenengo aldia zen gazteleraz egiten zutela.
Ondoren, hamaiketakoa egin genuen eta bukatzerakoan, Museoa ikustera joan ginen eta Marionarekin hitz egin genuen!!!


Geroago, bazkaldu eta jolasteko denbora ere izan genuen. Hantxe, Andoaingo neska-mutilekin elkarrekin jolastu genuen.



Arratsaldean, itzal txotxongiloen tailerra egin genuen. Ederki pasa genuen!!!



2018/09/24

URTORA JOAN GARA!!!


Ostiralean, Urtora joan ginen. Anek bidean gindoazela, kondairak kontatu zizkigun: zerra nola sortu zen, erromatarrak pasa al ziren eta haritzaren istorioa. Bi ordu t´erdi behar izan genituen Urtora iristeko. Ondoren, parkean jolastu eta bazkaldu genuen. Gero, errekako ura aztertu genuen eta karramarroak aurkitu genituen!! Autobusean bueltatu ginen.







2016/01/16

TOPIC

Ostiralean, Tolosako Topic-era joan ginen, eta bertako programazioari jarraituz FABOO ikuskizuna ikusi genuen, ondoren MUSEOA bisitatu genuen, eta azkenik TXOTXONGILOA egin genuen. Egun ederra pasa genuen.














2014/10/14

LARRAITZEKO TIROLINAK





Irailak 26an Larraitzera joan ginen. Ilara batean jarri ginen eta arnesak ipini zizkiguten. Mosketoiak eta txirritak non jarri erakutsi zizkiguten. Bi talde egin genituen eta talde batek zirkuitoa egiten zuen bitartean, beste taldea tirolinatan ibiltzen zen eta horrela denak bai tirolinatan eta baita zirkuitoan ibili arte. Oso ondo ibili ginen. Ondoren bazkaldu, parkean jolastu,  autobusera igo eta Berastegira itzuli  ginen.

Primeran pasa genuen!