2021/12/09

BERASTEGI KANTUAN - ORAIN BAT GARA (IBIL BEDI)

 

Behatzak hotz, leihoa bero.
Gaur inoiz ez da gero.
Bi gara: zutabe bat, bi erro.
Lau begi, lau esku, bi lepo.

Bihar kantatu ezin,
gaur kantuan nauzu: zara, naiz, gara.
Gainetik soilik izarak.
Gaur kantuan nauzu: orain bat gara.(bis)

 

Giltzapean bildu duzu ahotsa.
Inork ez gaitu ezagutzen.
Negua da eta ez du hotzik egiten.
Leiho ireki bat zalantza guztiak argitzen.

Bihar kantatu ezin,
gaur kantuan nauzu: zara, naiz, gara.
Gainetik soilik izarak.
Gaur kantuan nauzu: orain bat gara.(bis)

iruzkinik ez: