Mende askotan zehar
gure arbasoen mintzabide,
betiko hizkuntza bakarra izan da
euskaldunon lurrean.
Hizkuntza aberatsa
mila forma hartzen dituena.
Etxetik etxera aldatzen da eta
denak dira ederrak.
Baina batzutan
ez gara daukagunaz konturatzen,
ta erderaz gara mintzatzen.
Arbasoen ahotik jaso izan
dugu hainbat kontu,
euskaraz mitologi, istori, ipuin,
dantza eta kantu.
Gazteok solastuta
gazte mantentzen dugu hizkuntza,
guri nortasuna ematen diguna
zaindu behar duguna.
Baina batzutan
ez gara daukagunaz konturatzen,
ta erderaz gara mintzatzen.
Ez zaitez lotsatu hitz egin euskaraz,
kantatu, maitatu, gozatu, euskaraz,
indartze grina bizirik mantendu
hizkuntza zahar hau
gurea baita.
Ez zaitez….
Ez zaitez..
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina