2021/11/22

BERASTEGI KANTUAN - Baloreak - Ezberdin Izatean (Berdintasuna)

 

Hey!, Hey!, Hey!,
Hey! Hey!, Hey!, Hey!, Hey!

Ez! Hegalik ez!
Geure bihotzeko basurdeak.
Ez! Lotsarik ez!
Basoan baita bizi-bizia.

Ez! Ezkatarik ez!
Geure gailurretako arranoak.
Ez! Beldurrik ez!
Hegaka trebetan trebeenak.

Denok ditugu gabeziak,
gabezi bezainbat haur ditu munduak
ta aldi berean bertuteak,
bertute beste kolore ortzadarrak, ortzadarrak.

Lagun batek esana zidan
denok berdinak gara
ezberdin izatean.
Eta ikasi nuen orduan,
denok dugula zerbait
ezberdintzen ta berdintzen gaituena.

Hey!, Hey!, Hey!, Hey!
Hey!, Hey!, Hey!, Hey!

Ez! Atzaparrik ez!
Geure ibaietako amuarrainak.
Ez! Lotsarik ez!
Uretan baita bizkorragoa.

Denok ditugu gabeziak,
gabezi bezainbat haur ditu munduak.
Ta aldi berean bertuteak,
bertute beste kolore ortzadarrak, ortzadarrak.

Lagun batek esana zidan
denok berdinak gara
ezberdin izatean.
Eta ikasi nuen orduan
denok dugula zerbait
ezberdintzen ta berdintzen gaituena.

Hey!, Hey!, Hey!, Hey!
Hey!, Hey!, Hey!, Hey!

iruzkinik ez: