Gustura
aritzen gara goxokiak jaten,
komeriak ditugu hortzatxoak zaintzen,
denak galduta ere ez gara kezkatzen.
Zein da gure leloa?
Allakuidaos!
Asteburua
amaitu ta eskolara buelta,
gure kalbarioak azkenik ez du ta,
baina ezin egon ba beti ozpinduta.
Zein da gure leloa?
Allakuidaos!
Dutxatu behar
dugu ia egunero,
xaboia begietara sartzen zaigu gero,
baina gure negarrik ez inork espero.
Zein da gure leloa?
Allakuidaos!
Athleticek
galduak azken partiduak,
Errealak juxtuan merezimenduak,
Osasunak jeisteko a ze merituak.
Zein da gure leloa?
Allakuidaos!
Katarroa
harrapatu muki eta guzti,
doministikua egin ta aurrekoa busti,
edukazio oneko gauza ez dirudi.
Zein da gure leloa?
Allakuidaos!
Espaloitik
edota parkean barrena,
bizikletaz hor nabil ahal den azkarrena,
eta norbait balego haserretzen dena.
Zein da gure leloa?
Allakuidaos!
2021/11/19
BERASTEGI KANTUAN - ALLAKUIDAOS - Txirri, Mirri eta Txiribiton
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina