Agur, Udara!!! Kaixo, Udazkena!!!
Iraila izango zen
Hitzak urtaro batetik bestera.
Bidaltzen genituen
Izen gabeko txorien antzera.
Zerua ilun,
soineko beltz,
zu hain eder,
nik zerotik hasi nahi nuen!
Iraila izango zen,
munduaren nekea hostoetan.
Maite izan genituen
gauzek zentzua galdu zutenean.
Zerua ilun,
soineko beltz,
zu hain Eder
….
Hain Eder!
Zerua ilun, zorua orbel, zu hain eder...
Nola igarri orduan…
Iragan hau guztia,
betiko izango genuela aurretik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina