Azoka egunean bildutako dirua Etiopiako Wukro herrira bideratu dugu Etiopia-Utopia
Elkartearen bitartez. Atzo, azaroaren 23an, Elkarteko bi kide, David eta Garazi eskolan izan genituen. Alde batetik, bertako
bizi-baldintzak hobetzeko dituzten proiektuen berri eman eta gure galderak
erantzuteko eta bestetik, urtero Berastegitik
jasotzen duten diru-laguntza eskertzeko etorri ziren. Gustora hartu genuen bisita!!
2021/11/24
WUKROri buruz hitzaldia
2021/11/22
BERASTEGI KANTUAN - Baloreak - Ezberdin Izatean (Berdintasuna)
Hey!, Hey!,
Hey!,
Hey! Hey!, Hey!, Hey!, Hey!
Ez! Hegalik ez!
Geure bihotzeko basurdeak.
Ez! Lotsarik ez!
Basoan baita bizi-bizia.
Ez! Ezkatarik ez!
Geure gailurretako arranoak.
Ez! Beldurrik ez!
Hegaka trebetan trebeenak.
Denok ditugu gabeziak,
gabezi bezainbat haur ditu munduak
ta aldi berean bertuteak,
bertute beste kolore ortzadarrak, ortzadarrak.
Lagun batek esana zidan
denok berdinak gara
ezberdin izatean.
Eta ikasi nuen orduan,
denok dugula zerbait
ezberdintzen ta berdintzen gaituena.
Hey!, Hey!, Hey!, Hey!
Hey!, Hey!, Hey!, Hey!
Ez! Atzaparrik ez!
Geure ibaietako amuarrainak.
Ez! Lotsarik ez!
Uretan baita bizkorragoa.
Denok ditugu gabeziak,
gabezi bezainbat haur ditu munduak.
Ta aldi berean bertuteak,
bertute beste kolore ortzadarrak, ortzadarrak.
Lagun batek esana zidan
denok berdinak gara
ezberdin izatean.
Eta ikasi nuen orduan
denok dugula zerbait
ezberdintzen ta berdintzen gaituena.
Hey!, Hey!, Hey!, Hey!
Hey!, Hey!, Hey!, Hey!
2021/11/19
BERASTEGI KANTUAN - ALLAKUIDAOS - Txirri, Mirri eta Txiribiton
Gustura
aritzen gara goxokiak jaten,
komeriak ditugu hortzatxoak zaintzen,
denak galduta ere ez gara kezkatzen.
Zein da gure leloa?
Allakuidaos!
Asteburua
amaitu ta eskolara buelta,
gure kalbarioak azkenik ez du ta,
baina ezin egon ba beti ozpinduta.
Zein da gure leloa?
Allakuidaos!
Dutxatu behar
dugu ia egunero,
xaboia begietara sartzen zaigu gero,
baina gure negarrik ez inork espero.
Zein da gure leloa?
Allakuidaos!
Athleticek
galduak azken partiduak,
Errealak juxtuan merezimenduak,
Osasunak jeisteko a ze merituak.
Zein da gure leloa?
Allakuidaos!
Katarroa
harrapatu muki eta guzti,
doministikua egin ta aurrekoa busti,
edukazio oneko gauza ez dirudi.
Zein da gure leloa?
Allakuidaos!
Espaloitik
edota parkean barrena,
bizikletaz hor nabil ahal den azkarrena,
eta norbait balego haserretzen dena.
Zein da gure leloa?
Allakuidaos!
2021/11/11
BERASTEGI KANTUAN - HUNTZA - HAIZEAK
Aste honetan, HUNTZA taldearen, "Haizeak" kanta lantzen ari gara. Kanta honen bideoa gogorarazi digu nola bizi izan genuen mundu guztia konfinatu zenean, hau da: etxetik ateratzerakoan musukoa jantzi, etxean kirola egin, komuneko papera dendetan bukatu, etxean sukaldatu, PCR-ak egin, balkoietatik txalo egin, bideodeiak egin, txakurra paseatu,... Hau ez da oraindik guztiz bukatu, baina orain, hobeto gaude.
Harrizko kaleak gure sustraietaraino
eustea zaila den ametsetaraino.
Izarak zintzilik, balkoietan itzalak
haizeak, haizeak, eraman ditzala…
eraman ditzala, eraman ditzala,
ditzala…
Aizu, badakizu ez dela bate(re) erreza ta
ondo maitatzeko.
Poliki-poliki itzuliko naiz zugana
berriz asmatzeko.
ooooh…
Hem caminat entre tempestes
però ara tornem seguint el vent.
Des d’una nit de primavera
Cremarem els mals moments, massa bé
(Ekaitzen artean ibili ginen
baina orain haizeari jarraitzen diogu.
Udaberriko gau batetik aurrera
momentu txarrak erre egingo ditugu, ondoegi).
Som les de sempre amb les de sempre,
som les històries que ens han forjat.
Som tot allò que ens queda per viure,
som cada crit de llibertat
(Ohikoak gara ohikoekin,
gu faltsutu gaituzten istorioak gara.
Bizitzeko geratzen zaizkigun guztiak gara,
askatasunaren aldeko oihu guztiak gara).
.
Betikoak gara lagun, betikoekin
ez dezagun inoiz ahaztu;
uztaileko eguzkiak beti bezala
kiskaliko digu azala .
2021/11/04
HERRI BUELTA
Txanelan, "Berastegi, izena eta izana" lantzen ari gara eta asteartean, eguraldi ona aprobetxatuz, herri buelta egitera joan ginen. Oso ondo pasa genuen!! Hona hemen gure argazki batzuk:
2021/11/03
BERASTEGI KANTUAN - Kantu Kolore - Esna zaitez
Zabaldu begiak,
begira gure mundua,
zabaldu begiak, o, o!
Altxa beso bat, gero bestea,
astindu indarrez, banatu airea.
Ama Lurra da gure ama,
zaindu gure lurra.
Dantza dezagun, mugitu zaitez.
Esne Bidetik oihartzuna…
entzun dezagun; altxatu zaitez:
salto, irri, dantza.
Zaindu dezagun, esnatu zaitez:
gure planetak behar gaitu;
jaso dezagun, mugitu zaitez,
bat, bi, hiru.
La, la, la, la, larala,
la, la, la, la, larala,
o, o!




