2022/01/25

EGIPTO

Txanelan, Egipto gaiarekin hasi gara. 
Lehenengo ariketan, Egipto hitza irakurtzean burura etortzen zitzaizkigun hitzak idatzi behar izan ditugu. 


Ondoren, "Afrikan Egipto" kanta abestu dugu. Kanta honen idazlea, Joxan Ormazabal da eta musika, Imanol Urbitarena da. Guri asko gustatu zaigu eta berehala ikasi dugu.

afrikan egipto from blogi bloga on Vimeo.

Hurrengo ariketan, Egiptoren kokalekua ariketa egin dugu. Ardatz kronologikoa behatu ondoren, irudi bakoitzari zegokion garaia azpian idatzi dugu.


Egiptoko mapa aztertu dugu eta bertan, hiriburua eta hiri garrantzitsuenak idatzi ditugu.


Ba al zenekiten Nilo ibaia Afrikako luzeena dela eta 6.670 kilometro dituela? Guk ez genekien eta harrituta geratu gara. Ene, ze luzea!!!



Nilok bi adar ditu: 

Nilo Zuria (Nahr-el-Abiad) eta Nilo Urdina (Nahr-el-Azrak). Lehenbizikoak Victoria aintziran (UgandaKenyaTanzania) du sorburua, eta bigarrenak Tana aintziran (Etiopia). Bi adarrak Khartumen (Sudan) elkartzen dira. Ibaia Mediterraneora isurtzen da Egipton, eta delta handia eratzen du bokalean. Bi adarrak kontuan harturik, Ruanda, Uganda, Tanzania, Etiopia, Hego SudanSudan eta Egipto zeharkatzen ditu, eta arroak Kongoko Errepublika Demokratikoa, Kenya eta Eritreako lurrak ere hartzen ditu. 

Nilo ibaiaren bilakaera

Nilo ibaiaren bilakaera

Urtero uda partean, mendietako elurra urtzen zen eta euriteak egoten ziren Afrikako hainbat lurraldeetan. Horren ondorioz, Nilo ibaiak abuztuan eta irailean gainezka egiten zuen. Uholde horiek onuragarriak ziren. Lurrak lupetz izeneko lokatzez betetzen ziren eta nekazaritzarako onak ziren. Urak bustitzen ez zituen gainerako lurrak, basamortuak ziren.


Egiptoarrek ehiza, arrantza, jokoak, musika, dantza, ipuinak kontatzea,... atsegin zuten.

Eskolara joaten ziren ikasle asko eskriba izaten ziren handitan. Horretarako, ondo
eta azkar irakurtzen eta idazten jakin behar zuten. Eskribek faraoiarentzat lan
egiten zuten, haren kontuak eta idatziak egiten. Lanbide ona zen, eta horretan
aritzen zirenek bizimodu erosoa izaten zuten.

Egiptoko idazkera zaharrena hieroglifikoa zen, hau da, irudi eta sinboloen bidez
idazten zituzten gauzak. Rosetta harriari esker lortu zuten idazkera hura
deszifratzea.


Hemen daukazue Egiptoko hieroglifikoen alfabetoa. Zuen izenak nola idazten ziren jakin nahi baduzue, sakatu beheko argazkian.   


Idazteko era hori ez zen oso arina; horregatik, poliki-poliki, idazkera hieroglifikoa alde batera utzi eta beste idazkera bat asmatu zuten: idazkera hieratikoa.


Antzinako Egiptoko ahozko hizkuntza egiptoera zen, baina, munduko beste hainbat hizkuntza bezala, desagertu egin zen. Gaur egun arabieraz hitz egiten dute egiptoarrek.

Antzinako egiptoarrek gizartea oso zorrotz antolatuta zuten. Faraoia zen inperio guztiko gizakirik garrantzitsuena eta ahaltsuena, jainkotzat zuten.
Haren atzetik, beste egiptoar guztiak zeuden, jaiotzen zirenetik bertatik hainbat gizarte-mailatan sailkatuta. Esklaboak maila horietatik kanpo zeuden; gerra-presoak izaten ziren esklabo, eta lan gogorrenak egitera behartzen zituzten.


Bideo honetan daukazue "Antzinako Egiptori buruz" informazioa laburtuta. Guri asko gustatu zaigu eta zuekin partekatu nahi dugu.

 

Egiptoarrek jainko-jainkosa askotan sinisten zituzten. Jainkoei opariak egiten zizkieten. Hauek dira jainko-jainkosa batzuk:


Eta hauek dira guk ikasi ditugunak:
RA: Eguzkiaren jainkoa da.
ISIS: Familia babesten zuen jainkosa.
ANUBIS: Hilobien zaindaria eta hildakoen jainkoa da.
OSIRIS: Arrazoiaren jainkoa da.
HORUS: Heriotzaren jainkoa.

Egiptoarrak ingeniari apartak ziren. Harriz egindako lehengo arkitektura erraldoia da. Arkitektura erlijiosoa heriotzarekin, eta beraz hil ondorengo bizitzarekin loturik dagoenez, betikotasunaren ideiari atxikirik dago. Hona hemen adibide batzuk:

PIRAMIDEAK

Faraoien hilobiak ziren. Egiptoarrek hil ondorengo bizitzan sinesten zutenez, gorpuarekin batera, janaria, altzariak, musika tresnak, bitxiak eta abar sartzen zituzten hilobietan.

TENPLUAK

Karnak,Luxor, Abu Simbel, Hatshepsut (lehen emakume faraoia bertan lurperatuta dago).

ESFINGEAK

Piramideak zaintzen zituen. Lehoi baten gorputza eta gizakiaren burua ditu.

OBELISKOAK

Tenpluen aurrean kokatzen ziren jainko onak erakartzeko eta txarrak uxatzeko. Puntan piramide forma dute. Faraoien ezaugarri onak irudikatzen zituzten.

IKURRAK ETA BERE ESANAHIA


EGIPTOAR GOZOKIA ere dastatu dugu. Zuek ere, jatera animatuko zarete? Errezeta hemen daukazue.


Osagaiak:
● 200 g datil (katilu bat bete)
● Koilarakadatxo bat kanela
● Katilu erdi intxaur (azala kenduta)
● Ezti bero pixka bat
● Almendra xehatua (katilu bat)
● Sesamoa

Nola egin:
1. Xehatu datilak uretan, orea egin arte (irabiagailuarekin egin daiteke).
2. Nahastu oreari sesamoa, kanela eta intxaur zatiak.
3. Egin bolatxoak orearekin, eta sartu eztitan.
4. Azkenik, pasatu bolatxoak almendra xehatutan.

ON EGIN!!!


Jakin nahi duzue nolakoak ziren Egiptoko faraoiak eta pertsonai garrantzitsuak? Hurrengo bideoan ikusi ahal izango dituzue. Ea gustatzen zaizuen!!!

2022/01/24

BERASTEGI KANTUAN - Demode Quartet AITORMENA "Gaztea"(bertsioa)

 

Ez dira betiko garai onenak,
azken finean gizaki hutsak gara,
barearen ostean dator ekaitza
udaberri berririk ez guretzat.
Denborak aurrera etengabian
ta orain ezin eutsi izan ginana,
Rutinaren morroiak bihurtu gara
maitia lehen baino lehen aska gaitezan.

Bai, zin dagizut, ez dizudala inoiz gezurrilk esan eta
zaude ziur ezin izango zaitudala ahaztu inoiz,
aitortzen dut izan zarela ene bizitzaren onena,
baina orain maitia lehen baino lehen baino lehen aska gaitezan.

2022/01/17

BERASTEGI KANTUAN - Lisboa - Anne Lukin, Gorka Urbizu

 

Itsasoak ahaztua du zure izena,
gurea zen hondartza hartan
olatuak ezabatuz zure irria,
orain ni naiz marea ta

Gorantz noa,
gorantz noa.

Gomendatu zenizkidan filme horietan
zu zinen protagonista,
baina ni naiz gidoilari obra honetan,
antzezlana bukatu da.

Gorantz noa,
gorantz noa,
gorantz noa,
gorantz noa.

Eta orain libre naiz haizea bezala,
libre noa.
Ikusten al dituzu nire hegalak
urrunean?

Lisboako karriketan
eguzki printzak,
ederra dago hiria.
Laino batek estalia ikusten nuen zeru guztia
galdu egin nintzen baina

Ni gorantz noa,
gorantz noa,
gorantz noa,
gorantz noa.

Ta orain libre naiz haizea bezala,
libre noa.
Ikusten al dituzu nire hegalak
urrunean?

Berdin dute nire malkoek,
berdin dute zure arrazoiek.
Galaxiaren erdigune zara,
zulo beltz erraldoia,
eta ni kometak bezala ihesi noa.

Ta orain libre naiz haizea bezala,
libre noa.
Ikusten al dituzu nire hegalak
urrunean?

Itsasoak ahaztua du zure izena
gurea zen hondartza hortan.


2022/01/12

Berastegiko komeria, putzua ta euria!

 


Aste honetan BLOK-TACarekin lanean hasi gara. Gure gaia Lindozulori buruzkoa da eta gure herriko txokoak ezagutzeko, aztertzeko, esperimentatzeko eta disfrutatzeko tartea eskaini digu.

1. Jardueran: Asmakizunak erantzun eta urtaroa asmatu behar izan dugu.



Urtaro honen ezaugarriak aztertzera kanpora atera ginen eta taula bat osatu behar izan genuen. Bertan, euria, haizea eta 12ºC egiten zituela apuntatu genuen. Eta paisaiaren deskribapena ere idatzi genuen: zelaiak putzuz beteta zeuden, zuhaitz gehienak hostorik gabe zeudela, animalirik ez genuen ikusi eta herriko jendea beraien etxeetan goxo-goxo suaren ondoan edo kalefazioan zeudela.



 
2. Jardueran: PLISTI PLASTA PLISTI PLAUST abestia abestu eta galderak erantzun ditugu.


3. Jardueran: Herriko putzuen inguruko informazioa bildu eta gehiago jakiteko alkatearentzat galderak prestatu ditugu.



Labur-labur alkateari elkarrizketa egiteko, eskari gutun bat idatzi diogu eta Udaletxera eskura eraman dugu eskutitza.






4. Jardueran: Herriko alkateari elkarrizketa burutu eta informazioa, orri batean jaso dugu.






5. Jardueran: Berastegiko mapa interpretatu, Lindozulo kokatu eta herritik bertara dagoen distantzia kalkulatu dugu. ESKALA erabiliz kalkulatu dugu ze distantzia egon daiteken jakiteko. Maparen gainean markatu dugu eta 2,5km edo 2500m daudela jakin dugu.







6. Jardueran: 
Lindozulorako oinezko bidea mapa erabiliz eta paisaian ditugun elementu ezberdinak marrazkiz adierazi ditugu. Maketa egiteko baliagarriak diren naturako elementuak biltzen joan gara.


7. Jardueran: Lindozuloko putzuaren zergatiak maketa batean adierazi ditugu.



Lindozulon gertatzen den fenomenoa, maketa barruan egiten saiatu gara. Amaitzeko ura bota diogu eta ikusi ahal izan dugu Lindozulon gertatzen dena.



2022/01/10

BERASTEGI KANTUAN - Lagunak (Betagarri-Pirritx, Porrotx eta Mari Motots)

 Zenbat momentu zailetan aurkitu gara?

Zenbat ezinezko lortu ditugu?

Nola heldu gara beti izarretara?

Nola egin dugu ezin bada lortu?

 

Bat gehi bat mila gara,

zuk laguntzean,

bultzada bat putzu sakona uzteko.

Horma garaiak igotzean,

heltzen nauen soka tentea,

une latzetan irrifar bat lortzeko.

Lortzeko.

 

Laino artean bidea, galdu baduzu,

arazoen aurrean, ez larritu,

zure laguna nauzu,

etzazu ahaztu, laguna nauzu.

Etzazu ahaztu,…

 

 

Zenbatetan bueltatuko gara izarretara?

Zenbat ezinezko lortuko ditugu?

Behar duzunean hementxe nago,

niretzat anaia zarelako,

lagun on bat baino askoz gehiago,

gehiago, gehiago.

 

Laino artean bidea, galdu baduzu,

arazoen aurrean, ez larritu, zure laguna nauzu,

etzazu ahaztu, laguna nauzu.

Etzazu ahaztu,…        

 

Laino artean bidea, galdu baduzu,

arazoen aurrean, ez larritu, zure laguna nauzu,

etzazu ahaztu, laguna nauzu.

Etzazu ahaztu,…        

 

 

Laguna nauzu.

2022/01/07

BERASTEGI KANTUAN - IGELAREN BANDA - UR BERRI, URTE BERRI - HELA, HELA!

Heila, Heila! Nor da nor da?
Ni naiz, urteberri
zer dakartzu berri?

Damatxo gazte konponitua
hoiek kolore gorriak.
Zure mateilak iduritzentzaz
klabelinaren orriak.

Heila, Heila! Nor da nor da?
Ni naiz, urteberri
zer dakartzu berri?

Sentitzen zaitut sentitzen,
sala berrian altxatzen,
zure oin txiki politen hotsa
hemendixen dut aditzen.

Heila, Heila! Nor da nor da?
Ni naiz, urteberri
zer dakartzu berri?

Hemendixen aditzen ta,
eskaileretan jeitxitzen.
Urdai azpia buruan eta
lukainka parea eskuen.

Heila, Heila! Nor da nor da?
Ni naiz, urteberri
zer dakartzu berri?

Hor goien goien iturri
ura da txorrotik etorri,
etxe honetako zaldun gazteak
hamalau urre zintzarri.

Heila, Heila! Nor da nor da?
Ni naiz, urteberri
zer dakartzu berri?

Hamalau urre zintzarrirekin
zazpi damaren eguzki,
hoiek danak hala izanik
gehiago ditu merezi.

Heila, Heila! Nor da nor da?
Ni naiz, urteberri
zer dakartzu berri?

Heila, Heila!

Heila, Heila! Nor da nor da?
Ni naiz, urteberri
zer dakartzu berri?

Heila, Heila!