2019/01/22

BLOK TAK. "Berastegiko komeria, putzu ta euria!"


Gure BLOK-TAK-aren gaia “ Berastegiko komeria, putzu ta euria!“ izan da.  Lindozulori buruzko gauza asko ikasi ditugu.

Hasteko urtaroen inguruko asmakizunak egin genituen, taldeka-taldeka asmakizunak erantzun, eta asmakizun bat asmatu genuen.
Plisti-plasta, plisti-plaust abestia ere landu genuen.  Binaka jarri eta abestiari buruz galdera batzuk erantzun genituen. Neguan izaten dugun eguraldiari buruzko galderak izan ziren.

Amaia alkatearentzat galderak prestatu genituen. Lindozulori buruzko galdera ezberdinak izan ziren. Gutun bat prestatu eta udaletxera eraman genuen elkarrizketa eguna eta ordua zehaztuz.
Amaia alkatea eskolara etorri zen eta galdera batzuk egin genizkion. Galderei erantzuna eman, informazioa bildu eta paperean idatzi genuen.

Berastegiko mapa erabiliaz Lindozulo non zegoen kokatu genuen. Berastegiko erdigunetik Lindozulora zenbateko distantzia dagoen ere kalkulatu genuen. Erregela hartu eta eskala erabiliaz kalkulatu genuen.



Lindozulo beteta ez zegoenez, ez ginen bertara joan. Honen ordez, bi bideo ikusi genituen eta laborategian harri mota ezberdinak behatzeko aukera izan genuen. Ondoren, marrazki artistiko bat egin genuen. Marrazkian Lindozulo gainetik eta azpitik nolakoa den islatzen saiatu ginen.




Lindozuloko maketa egin genuen. Etxetik material ezberdinak ekarri genituen: hostoak, goroldioa, harriak, makilak, irina, belarra … eta poliki-poliki maketari forma ematen joan ginen. Hasieran taldetxotan jarri ginen eta talde bakoitzak maketaren zati bat egiteko ardura hartu genuen. Pixkanaka maketa denon artean osatu genuen.



 Bukatzeko, gelaz-gela maketa ikusi eta egindako lana kontatzera gonbidatu genituen.





Gustura aritu gara Lindozulori buruzko bitxikeriak ikasten.






2 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo,
Ze lan polita egin duzuen denon artean. Gaur afaldu ondoren familian ikusi dugu eta izugarri gustatu zaigu Loreak egindako aurkezpena. Zorionak denoi, jarraitu horrela!!

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo,
Ze lan polita egin duzuen denon artean. Gaur afaldu ondoren familian ikusi dugu eta izugarri gustatu zaigu Loreak egindako aurkezpena. Zorionak denoi, jarraitu horrela!!