Bideoa
ikusi aurretik irudi geometriko bat aukeratu eta marraztu egin dugu.
Bakoitzak nahi izan duen bezala marrazku du.
Ondoren,
“Lau izkin ziztrinengatik“ bideoa ikusi dugu eta gure irudi
geometrikoa margotzeaz bukatu dugu.
Bideoa
asko gustatu zaigu, ideia ezberdinen inguruan pentsarazi digulako.
Guk marraztutako irudi geometrikoek, karratutxoren antzera,
zailtasunak izango lituzkete atetxotik pasatzeko.
Horregatik,
iruditzen zaigu bakoitza den bezala onartu behar dela, denok
ezberdinak gara eta honek bereziak egiten gaitu. Bideoan atearekin
zer gertatzen den ikusita iruditzen zaigu batzuetan ez direla
pertsonak aldatu behar, gauzak baizik.
Beste alde batetik, arazo
bat dugunean konponbidea bilatzen saiatzea
garrantzitsua dela ikusi dugu. Hala ere, konponbidea
bilatzen saiatu arren, batzuetan ez dugula
aurkitzen iruditzen zaigu, ziurrenik espero
ez genuen konponbidea delako, baina esperientzia hauek arazoei aurre
egiteko baliabide berriak ematen dizkigu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina