Abenduaren
21ean Gabonetako jaialdia izan zen. Jaialdian Magia egin genuen: "Magia-potagia,
magia-potagia estenatokian, ea magia trukoak badakizkizuen".
Ura desagertarazi, elurra egin, ura ukondotik atera, liburuko marrazkiak berreskuratu, untxi beltza untxi zuria bilakatu, lore sorta atera, platanoa hiru zatitan zatitu... magia truko pila bat egin genituen. Ppixka bat urduri, baina oso gogotsu! Jendeak oso gustora ikusi zuen magia.

Geroago beste
antzerki eta dantza politak ikusi ondoren hamaiketako goxo-goxoa jan genuen. Olentzero
eta Mari Domingi etorri zirenean, aurretik entsaiatu genituen abestiak abestu
genizkien.
Opariak banatu
aurretik dantzatzen aritu ginen: euskaraldiaren abestia, olentzero rockero, ole
olentzero.... Ondoren Olentzero eta Mari Domingik opariak banatu zizkiguten. Jarraian,
beste gelakoen opari banaketa ikustera joan ginen.
ABRAKADABRA, ABRAKADABRA....
AGERTU DAITEZELA GURE OPARIEN ARGAZKIAK...
Etxera joan
aurretik Magia saioan sortutako elurra banatu genuen gelakoen artean. Hainbeste
opari, poztasun eta emozio gainean genuela, batzuk gelara bueltatu behar izan
genuen ahaztutako txamarraren bila.
POZ-POZIK JOAN GINEN OPORRETARA!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina