2019/03/28

ILEA MOZTU ZIOTEN ARDIA




Oso pozik bizi zen ardia, datza asko egiten zuen eta ingurukoak ere dantzan jartzen zituen. Gizon batzuk ilea mozteko eraman zuten. Bueltan, ilea moztuta, denek parra egiten zioten. Ardia oso gaizki sentitu zen.
Egun batean, untxi bat etorri zen eta ilerik ez izan arren, hankak, besoak eta burua bere lekuan zituela esan zion. Hori izanda, ondo biziko zela. Hanka altxatzeko esaten zion untxiak  horrela saltoka ibiliko zela eta denborarekin ilea ateratzen joango zitzaiola.
Bakoitza garen bezala onartu behar gaituzte. Ingurukoak zaintzea garrantzitsua da, ezberdinak direla iruditu arren. Ardia bakarrik eta lotsatuta sentitzen zen, untxiak itxuraz gain beste ezaugarri asko zituela ulertzen lagundu zion. Zoriontsu eta pozik bizitzeko oso garrantzitsuak diren beste ezaugarri asko.

2019/03/21

UDABERRIA ETA MUSIKA

 Johan Sebastian Bach-en omenez gaur bere konpositore bizitzan oso ezaguna izan zen pieza hau
entzun dugu:






Atzo zorionasunaren eguna izateaz gain Udaberrian sartu ginen. hau ospatzeko. Gelan udaberriaren abestia jarri eta jolas bat asmatu dugu.


Taldeko bati burua ikutzean dantzan hasi da eta gainontzekoak kopiatu egin dugu.

Oso ondo pasa dugu

2019/02/07

LAU IZKIN ZIZITRINENGATIK



 Bideoa ikusi aurretik irudi geometriko bat aukeratu eta marraztu egin dugu. Bakoitzak nahi izan duen bezala marrazku du.

Ondoren, “Lau izkin ziztrinengatik“ bideoa ikusi dugu eta gure irudi geometrikoa margotzeaz bukatu dugu.

Bideoa asko gustatu zaigu, ideia ezberdinen inguruan pentsarazi digulako. Guk marraztutako irudi geometrikoek, karratutxoren antzera, zailtasunak izango lituzkete atetxotik pasatzeko. 
Horregatik, iruditzen zaigu bakoitza den bezala onartu behar dela, denok ezberdinak gara eta honek bereziak egiten gaitu. Bideoan atearekin zer gertatzen den ikusita iruditzen zaigu batzuetan ez direla pertsonak aldatu behar, gauzak baizik. 
Beste alde batetik, arazo bat dugunean konponbidea bilatzen saiatzea garrantzitsua dela ikusi dugu. Hala ere, konponbidea bilatzen saiatu arren, batzuetan ez dugula aurkitzen iruditzen zaigu, ziurrenik espero ez genuen konponbidea delako, baina esperientzia hauek arazoei aurre egiteko baliabide berriak ematen dizkigu.

2019/01/22

BLOK TAK. "Berastegiko komeria, putzu ta euria!"


Gure BLOK-TAK-aren gaia “ Berastegiko komeria, putzu ta euria!“ izan da.  Lindozulori buruzko gauza asko ikasi ditugu.

Hasteko urtaroen inguruko asmakizunak egin genituen, taldeka-taldeka asmakizunak erantzun, eta asmakizun bat asmatu genuen.
Plisti-plasta, plisti-plaust abestia ere landu genuen.  Binaka jarri eta abestiari buruz galdera batzuk erantzun genituen. Neguan izaten dugun eguraldiari buruzko galderak izan ziren.

Amaia alkatearentzat galderak prestatu genituen. Lindozulori buruzko galdera ezberdinak izan ziren. Gutun bat prestatu eta udaletxera eraman genuen elkarrizketa eguna eta ordua zehaztuz.
Amaia alkatea eskolara etorri zen eta galdera batzuk egin genizkion. Galderei erantzuna eman, informazioa bildu eta paperean idatzi genuen.

Berastegiko mapa erabiliaz Lindozulo non zegoen kokatu genuen. Berastegiko erdigunetik Lindozulora zenbateko distantzia dagoen ere kalkulatu genuen. Erregela hartu eta eskala erabiliaz kalkulatu genuen.



Lindozulo beteta ez zegoenez, ez ginen bertara joan. Honen ordez, bi bideo ikusi genituen eta laborategian harri mota ezberdinak behatzeko aukera izan genuen. Ondoren, marrazki artistiko bat egin genuen. Marrazkian Lindozulo gainetik eta azpitik nolakoa den islatzen saiatu ginen.




Lindozuloko maketa egin genuen. Etxetik material ezberdinak ekarri genituen: hostoak, goroldioa, harriak, makilak, irina, belarra … eta poliki-poliki maketari forma ematen joan ginen. Hasieran taldetxotan jarri ginen eta talde bakoitzak maketaren zati bat egiteko ardura hartu genuen. Pixkanaka maketa denon artean osatu genuen.



 Bukatzeko, gelaz-gela maketa ikusi eta egindako lana kontatzera gonbidatu genituen.





Gustura aritu gara Lindozulori buruzko bitxikeriak ikasten.






2019/01/18

GABONETAKO JAIALDIA "ELURRAREN BILA"



Abenduaren 21ean Gabonetako jaialdia izan zen. Jaialdian Magia egin genuen: "Magia-potagia, magia-potagia estenatokian, ea magia trukoak badakizkizuen".



 Ura desagertarazi, elurra egin, ura ukondotik atera, liburuko marrazkiak berreskuratu, untxi beltza untxi zuria bilakatu, lore sorta atera, platanoa hiru zatitan zatitu... magia truko pila bat egin genituen. Ppixka bat urduri, baina oso gogotsu! Jendeak oso gustora ikusi zuen magia.


Geroago beste antzerki eta dantza politak ikusi ondoren hamaiketako goxo-goxoa jan genuen. Olentzero eta Mari Domingi etorri zirenean, aurretik entsaiatu genituen abestiak abestu genizkien.


Opariak banatu aurretik dantzatzen aritu ginen: euskaraldiaren abestia, olentzero rockero, ole olentzero.... Ondoren Olentzero eta Mari Domingik opariak banatu zizkiguten. Jarraian, beste gelakoen opari banaketa ikustera joan ginen.


ABRAKADABRA, ABRAKADABRA....
 AGERTU DAITEZELA GURE OPARIEN ARGAZKIAK...






Etxera joan aurretik Magia saioan sortutako elurra banatu genuen gelakoen artean. Hainbeste opari, poztasun eta emozio gainean genuela, batzuk gelara bueltatu behar izan genuen ahaztutako txamarraren bila.

POZ-POZIK JOAN GINEN OPORRETARA!!

2019/01/17

LIBURUEN MUNDU MAGIKOA.


Liburu pila bat irakurtzen zituen mutil bat zegoen. Haize bolada handi baten ondorioz, mundu berri batera iritsi zen. Bertan, kolore eta liburuetako hizki guztiak desagertu zirela konturatu zen.  Mundu berri honetan, liburuekin hegan zebilen neskato batekin topo egin zuen.  Mundu berrian liburuz betetako etxe bat aurkitu zuen. Zer gertatuko da bertan?



Asko gustatu zaigu laburmetraia. Gure ustez, irakurketa magikoa izan daiteke, beste mundu batera eraman gaitzakeelako. Abentura asko bizi ditzakegu liburuak irakurtzen. Liburuek ideia ezberdinak ematen dizkigute aspertuta gaudenean gauza ezberdinak egiteko. Irakurriaz oso ondo pasatzeko aukera izaten dugu.



2018/12/14

EUSKARAREN EGUNA



Abenduaren 3an euskararen eguna ospatu genuen.
Egun hau iritsi aurretik  Euskaraldiaren inguruan hainbat gauza ikusi eta ikasi genituen.


  • Eukaraldiaren bertsoa:
             "Ahoa bizi eta belarriak adi,
               egunero euskaraz nahi badugu ari
               zabaldu genitzake aukera ugari
               erronkatxo bat jarriz... ai ai ai aiiiii
              gure buruari!!"

Tolosako eta Euskal Herriko hamaikakoaren bideoan aurpegi ezagun batzuk ikusi genituen.

 Hau da euskaraldiaren astean dantzatu genuen abestia:

https://www.youtube.com/watch?v=ePwMcKoEU5w&start_radio=1&list=RDePwMcKoEU5w



Euskaraldia bertan da!!