Iñauteri jantzia osatzeko, kapela edo txanoa egiteko, konoa egin behar genuen, frogak egin ondoren konturatu gara zirkuloaren laurdena dela, edo, "crepes" baten laurdena. Ikusi
https://photos.app.goo.gl/L7GKoVuOufN6ni1k1
2018/01/19
2018/01/11
Berastegi herrian gauza berezia gertatzen da euri asko egiten duenean batbatean. Lurrak eta azpian dauden harriek ezin dute hainbeste ur xurgatu, beraz
euri eta elur ura gainean geratzen da.
Ikasleak marrazki bidez azaldu dute ikusi dutena.
euri eta elur ura gainean geratzen da.
Ikasleak marrazki bidez azaldu dute ikusi dutena.
- Berastegiko putzuak, nere etxea, baserria marraztu ditut.
- Elizalde auzoko putzuak marraztu ditut.
- Berastegi putzuekin, mendiz inguratuta eta bertako etxeak maldan margotu ditut.
- Hilerria, belazeak, espaloiak, karretera eta putzuak marraztu ditut.
- Putzuak mendiz inguraturik eta etxeak marraztu ditut.
- Berastegiko mendiak, Elizaldean putzuak daude.
- Eguzkialde auzoan dauden etxeak eta mendiak marraztu ditut, baita ere erdiko soroetan putzuak.
2017/11/24
2017/11/07
GAZTELUko mendi irteera
Kaixo lagunok!! Aste honetan, aurreko Irailean egindako mendi irteeraren inguruko
idatzi batzuk dituzue hemen.
GAZTELU
Gaztelura joan ginen, bidean astoaren arrastoak ikusi genituen. Bidean
hamaiketakoa egin genuen hamaiketakoa eta gero ontto klase batzuk bilatu
genituen.
Gaztelu herria txikia zen eta
autobusean buelta egin genuen.
Antton.
GAZTELUN
Irailaren 29an Gaztelura joan
ginen eguna pasatzera Berastegitik oinez joan ginen. Bidean gaztainak, onddoak
eta udazkeneko beste hainbat fruitu, bidean harriaren jolasa egiten joan ginen
batzuk. Gero Gaztelura iritsitakoan jolastu egin genuen gero bazkaldu egin
genuen eta berriro jolastu ginen frontoian, parkean, soka-saltoan, beisbolean
eta beste hainbat jokoetan. Gero kantinplorak bete komunera joan eta autobusa
etorri bitartean hitz egiten egon ginen jendearekin. Autobusa etorri zenean
Naroarekin autobusean sartu, gerrikoa jantzi eta goazen Berastegira... eta ezin
naiz ahaztu Tolosako kruzean (stop) ikurra marrazten ari ziren eta
galtzontziloak ikusi genizkion eta gero Berastegira bueltatu ginen eta
arratsaldean (esgintzea) egin genuen.
EDERKI PASA ZENUEN!!!

Maialen
GAZTELU
Irailaren
29an joan ginen Gaztelura. Oinez paseo bat eginez, eta bidean onttoak eta
perretxikuak bildu genituen. Aldapa gora nekatu nintzen, baina aldapa bukatu
eta hamaiketakoa egin genuen. Gaztelura iritsita pelotan eta futbolean ibili
ginen, gero bazkaldu, eta berriz pelotan eta futbolean ibili ginen. Ondoren,
autobusa hartu eta Berastegira bueltatu ginen. Iritsi ginenean, parkera joan
nintzen, gero, futbol partidua egin genuen. Geroago etxera joan nintzen.
Aitor
GAZTELUN
Lehenengo
eskolatik atera ginen eta nere izeba ikusi nuen bidean.
Kiwiaren
arbola ikusi genuen, bizkar guztia bustita nuen hamaiketakoa egin
genuenean, gose nintzen.
Oso
ondo pasa nuen bidean, aldapa gora zegoen baina gero behera, hala ere oso ondo
pasa nuen.
Iritsitakoan jolastu eta jan
egin genuen.
Jan
eta gerosoka saltoan ibili ginen, gero anderenotan
jolastu ginen.
Autobusean
etorri ginen.
Iritsi
ginenean etxera joan ginen.
Naroa
GAZTELU
Irailaren 29an Gaztelura joan ginen. Eskolako gimnasio
aldetik abiatu ginen Arbide aldera, aldapan gora abiatu ginenean nekatzen hasia
nintzen eta kantatzen hasi ginen. Gero Antton, Oihan, Martin eta Hodeiek
perretxikuak bildu zituzten eta guk bitartean, hamaiketakoa egin genuen, oso
goxoa zegoen hamaiketakoa. Bidean jarraitu genuen, denak aurrean zeuden eta gu
atzean, Gaztelurako bidean, bi txakur zeuden eta beldurtu egin ginen
Laida, Garazi eta ni. Jabeek
txintxoak zirela esaten ziguten. Gaztelura iritsi ginenean frontoian jolastu
ginen, oso ondo pasa nuen. Gero bazkaldu egin genuen, eta gero beisbolean
jolastu ginen eta ederki pasa nuen. Ondoren, autobusa etorri zen eta Berastegira
bueltatu ginen.
Aiara
Gaztelu
gaztelura
joan baina leHEnago goizeko
bederatzietan beRASTEGIN GINEN.
ARBIDE
BORDAKO BIDEAN GEUDEN ETA GERO
gora EGIN GENUEN.
ERDIALDEAN BASURDE
OINATZA
IKUSI GENUEN. GERO TONTORREAN
GEUDELA
HAMAIKETAKOA EGIN GENUEN.
GERO
DENA BEheRA EGIN GENUEN.
mikel
GAZTELU
Gaztelura
irteera bat egin genuen menditik. Mendian gineudela animaliak eta oinatzak ikusi
genituen, bitartean perretxikuak hartzen joan ginen. Ailegatutakoan jolastu egin ginen, parketik pasata bide bat aurkitu genuen.
Oihan
GAZTELU
Berastegitik abiatu eta Gazteluraino ontto billa joan ginen
eta ezagutzen ez nuen ontto mota bat bilatu nuen. Gaztelura iritsi baino lehen,
Hodeiek eta Markelek ere ontto bat aurkitu zuten. Gaztelura iristean,
onttoagatik burrukan hasi ginen eta irakasle batek onttoa kendu zigun haserrea
bukatzeko. Ondoren bazkari goxo goxoa jan genuen.
Enaitz
2017/11/03
2017/10/31
1.go EGUNA
2017ko irailaren 11
Kaixo Lagunok:
Berandu baina ailegatu dira lehen egunari buruz idatzitakoak. Argazki batzuk ere badaude ideia bat egiteko. Disfrutatu!!!
Berandu baina ailegatu dira lehen egunari buruz idatzitakoak. Argazki batzuk ere badaude ideia bat egiteko. Disfrutatu!!!
Aiara naiz. Eskolako lehen egunean andereño berria ezagutu nuen, Saioa. Joals asko egin genituen, adibidez: zirkuitua, zaku lasterketa eta... Oso ondo pasa nuen. Gero hamaiketakoa egin genuen urdaiazpiko bokata os ona zegoen beste urteetan baino hobea. Jolasen aurretik krosa egin genuen ederki pasa nuen eta gero bazkaltzera joan ginen.
Kaixo,
Ane naiz. Krosean parte hartu nuen eta niri zirkuitua gustatu zitzaidan. Goilara ahoan eraman genuen arrautza gainean zegoela. Krosa bukatu zenean, andereñoek bokadiloa ekarri zituzten.
Kaixo,
Lehen egunean gauza asko egin genituen. Adibidez: zaku lasterketak, krosa, zirkuitoa, pinpon pilota goilara baten eramaten eta abar. Eta azkena, onena, hamaiketakoa egin genuen, oso goxoa zegoen, beste urtetakoa baino goxoagoa zegoen.
Maialen eta Auritz
Aitor eta Antton gara.
Aurreneko egunean jolasak jarri zituzten. Lehenengo krosa egin genuen eta oso ongi pasa genuen eta gero jolasak egin genituen. Lehenengo zaku lasterketa egin genuen eta hurrengoa pinpon pilota ahoan eraman eta gero txapak eta harriarekin jolasak, hurrengoa jolas librea izan zen.
Kaixo,
Gu Ekain eta Naroa gara. Ostegunean krosa egin genuen, gero jolasak egin genituen. Ondoren frontoian eseri eta bokadiloa jan genuen. Jolastu egin ginen ordu batak arte. Eta oso ondo pasa genuen!!!
Kaixo lagunak, eskolan aurreneko egunean oso ondo pasa genuen eta jolas asko egin genituen eta bokadilo goxoa zegoen.
Maddi eta Urtzi
Kaixo,
Ni Lorditz naiz eta egun hauetan kirol asko egin det.
Kaixo lagunak,
Ni Mikel Garmendia Aurkia naiz eta Landetan egon naiz Europako duna handienaren ondoan. Gero Torreviejan egon nintzen eta aprobetxatuz Zaragozan geratu ginen. Hurrengo egunean atrakzio parkean ibiltzeko. Azkeneko bi egunak, Cuzcurrita del Rio Tironen pasa genituen.
Oropesara joan nintzen eta igerilekuan ibili nintzen. Gero, hondartzan ibili nintzen. Plaian aspertu egin nintzen, ez aspertzeko, mugikorrarekin ibiliko nintzateke.
Oporretatik berandu etorri nintzen eta oporretan Galiziara joan nintzen. Han hondartzan egoten nintzen eta Portugalera joan ginen eta afaldu genuen. Hotelera ailegatu eta telebista iksui nuen. Hurrengo goizean gosaldu eta bueltatu egin ginen.

Enaitz Zubillaga

Oihan Lobo
2017/10/02
gu gara
Hemen gaude 3.eta 4. mailakoak ikasturtean zehar elkarri hainbat ikasi eta erakusteko.
Gu, gu gara eta gure denbora eta erritmoa daukagu.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)