2018/01/11

Berastegi herrian gauza berezia gertatzen da euri asko egiten duenean batbatean. Lurrak eta azpian dauden harriek ezin dute hainbeste ur xurgatu, beraz
euri eta elur ura gainean geratzen da.
Ikasleak marrazki bidez azaldu dute ikusi dutena.

  • Berastegiko putzuak, nere etxea, baserria  marraztu ditut.
  • Elizalde auzoko putzuak marraztu ditut.
  • Berastegi putzuekin, mendiz inguratuta eta bertako etxeak maldan margotu ditut.
  • Hilerria, belazeak, espaloiak, karretera eta putzuak marraztu ditut.
  • Putzuak mendiz inguraturik eta etxeak marraztu ditut.
  • Berastegiko mendiak, Elizaldean putzuak daude.
  • Eguzkialde auzoan dauden etxeak eta mendiak marraztu ditut, baita ere erdiko soroetan putzuak.

iruzkinik ez: