2017/10/31

1.go EGUNA

2017ko irailaren 11

Kaixo Lagunok: 

Berandu baina ailegatu dira lehen egunari buruz idatzitakoak. Argazki batzuk ere badaude ideia bat egiteko. Disfrutatu!!!

Aiara naiz. Eskolako lehen egunean andereño berria ezagutu nuen, Saioa. Joals asko egin genituen, adibidez: zirkuitua, zaku lasterketa eta... Oso ondo pasa nuen. Gero hamaiketakoa egin genuen urdaiazpiko bokata os ona zegoen beste urteetan baino hobea. Jolasen aurretik krosa egin genuen ederki pasa nuen eta gero bazkaltzera joan ginen.


Kaixo,

Ane naiz. Krosean parte hartu nuen eta niri zirkuitua gustatu zitzaidan. Goilara ahoan eraman genuen arrautza gainean zegoela. Krosa bukatu zenean, andereñoek bokadiloa ekarri zituzten.


Kaixo, 

Lehen egunean gauza asko egin genituen. Adibidez: zaku lasterketak, krosa, zirkuitoa, pinpon pilota goilara baten eramaten eta abar. Eta azkena, onena, hamaiketakoa egin genuen, oso goxoa zegoen, beste urtetakoa baino goxoagoa zegoen. 

Maialen eta Auritz

Aitor eta Antton gara.
Aurreneko egunean jolasak jarri zituzten. Lehenengo krosa egin genuen eta oso ongi pasa genuen eta gero jolasak egin genituen. Lehenengo zaku lasterketa egin genuen eta hurrengoa pinpon pilota ahoan eraman eta gero txapak eta harriarekin jolasak, hurrengoa jolas librea izan zen. 

Kaixo,

Gu Ekain eta Naroa gara. Ostegunean krosa egin genuen, gero jolasak egin genituen. Ondoren frontoian eseri eta bokadiloa jan genuen. Jolastu egin ginen ordu batak arte. Eta oso ondo pasa genuen!!!

Kaixo lagunak, eskolan aurreneko egunean oso ondo pasa genuen eta jolas asko egin genituen eta bokadilo goxoa zegoen. 

Maddi eta Urtzi

Kaixo, 
Ni Lorditz naiz eta egun hauetan kirol asko egin det. 

Kaixo lagunak, 
Ni Mikel Garmendia Aurkia naiz eta Landetan egon naiz Europako duna handienaren ondoan. Gero Torreviejan egon nintzen eta aprobetxatuz Zaragozan geratu ginen. Hurrengo egunean atrakzio parkean ibiltzeko. Azkeneko bi egunak, Cuzcurrita del Rio Tironen pasa genituen. 


Oropesara joan nintzen eta igerilekuan ibili nintzen. Gero, hondartzan ibili nintzen. Plaian aspertu egin nintzen, ez aspertzeko, mugikorrarekin ibiliko nintzateke. 


Enaitz Zubillaga


Oporretatik berandu etorri nintzen eta oporretan Galiziara joan nintzen. Han hondartzan egoten nintzen eta Portugalera joan ginen eta afaldu genuen. Hotelera ailegatu eta telebista iksui nuen. Hurrengo goizean gosaldu eta bueltatu egin ginen. 
Oihan Lobo