2019/01/18

GABONETAKO JAIALDIA "ELURRAREN BILA"



Abenduaren 21ean Gabonetako jaialdia izan zen. Jaialdian Magia egin genuen: "Magia-potagia, magia-potagia estenatokian, ea magia trukoak badakizkizuen".



 Ura desagertarazi, elurra egin, ura ukondotik atera, liburuko marrazkiak berreskuratu, untxi beltza untxi zuria bilakatu, lore sorta atera, platanoa hiru zatitan zatitu... magia truko pila bat egin genituen. Ppixka bat urduri, baina oso gogotsu! Jendeak oso gustora ikusi zuen magia.


Geroago beste antzerki eta dantza politak ikusi ondoren hamaiketako goxo-goxoa jan genuen. Olentzero eta Mari Domingi etorri zirenean, aurretik entsaiatu genituen abestiak abestu genizkien.


Opariak banatu aurretik dantzatzen aritu ginen: euskaraldiaren abestia, olentzero rockero, ole olentzero.... Ondoren Olentzero eta Mari Domingik opariak banatu zizkiguten. Jarraian, beste gelakoen opari banaketa ikustera joan ginen.


ABRAKADABRA, ABRAKADABRA....
 AGERTU DAITEZELA GURE OPARIEN ARGAZKIAK...






Etxera joan aurretik Magia saioan sortutako elurra banatu genuen gelakoen artean. Hainbeste opari, poztasun eta emozio gainean genuela, batzuk gelara bueltatu behar izan genuen ahaztutako txamarraren bila.

POZ-POZIK JOAN GINEN OPORRETARA!!

2019/01/17

LIBURUEN MUNDU MAGIKOA.


Liburu pila bat irakurtzen zituen mutil bat zegoen. Haize bolada handi baten ondorioz, mundu berri batera iritsi zen. Bertan, kolore eta liburuetako hizki guztiak desagertu zirela konturatu zen.  Mundu berri honetan, liburuekin hegan zebilen neskato batekin topo egin zuen.  Mundu berrian liburuz betetako etxe bat aurkitu zuen. Zer gertatuko da bertan?



Asko gustatu zaigu laburmetraia. Gure ustez, irakurketa magikoa izan daiteke, beste mundu batera eraman gaitzakeelako. Abentura asko bizi ditzakegu liburuak irakurtzen. Liburuek ideia ezberdinak ematen dizkigute aspertuta gaudenean gauza ezberdinak egiteko. Irakurriaz oso ondo pasatzeko aukera izaten dugu.



2018/12/14

EUSKARAREN EGUNA



Abenduaren 3an euskararen eguna ospatu genuen.
Egun hau iritsi aurretik  Euskaraldiaren inguruan hainbat gauza ikusi eta ikasi genituen.


  • Eukaraldiaren bertsoa:
             "Ahoa bizi eta belarriak adi,
               egunero euskaraz nahi badugu ari
               zabaldu genitzake aukera ugari
               erronkatxo bat jarriz... ai ai ai aiiiii
              gure buruari!!"

Tolosako eta Euskal Herriko hamaikakoaren bideoan aurpegi ezagun batzuk ikusi genituen.

 Hau da euskaraldiaren astean dantzatu genuen abestia:

https://www.youtube.com/watch?v=ePwMcKoEU5w&start_radio=1&list=RDePwMcKoEU5w



Euskaraldia bertan da!!





2018/11/16

3.1 GURE TXOKO KUTTUNA

Txanelako 1. gaian, gure herria landu dugu eta jarraian, egindako lan guztiak ikusiko dituzue.

1. Euskal Herriko mapa – Herrialdeak eta hiriburuak
Hasieran, eskolan, joku batzuen bidez ikasi genituen eta gero, etxean ere errepasatzeko aukera izan genuen. Ondoren, orri batean herrialdeak eta hiriburuak idatzi genituen eta bukatzeko, txanelako koadernoan pegatu genuen.

     2. Berastegiko kokapena



     Honen inguruan, Berastegiko Udaleko web orritik informazioa jaso genuen. Berastegi, Tolosa-Leitza errepideko azken herri gipuzkoarra da, Donostia-tik 37 km-tara. Mila biztanle inguru ditu, bere hirigunearen eta Eldua auzoaren artean banatuta. Urto mendateko zelaigunean kokatuta dago, San Lorentzo, Ipuliño eta Gaztelumendi mendiz inguratuta. Gu Euskal Herrian dagoen, Gipuzkoako probintzian, Berastegi izeneko herri txikian bizi gara, Tolosaldean hain zuzen ere. Euskal Herria Europako kontinentean dago.

    3. Berastegiko planoa
     Berastegiko auzoak ikusi genituen eta bakoitzaren etxea mapan kokatu genuen. Ikurrak ere ikusi genituen eta haien esanahia ulertu genuen. Planoan azaltzen ziren letrak eta zenbakiak zertarako erabiltzen diren ikasi genuen.

    4. Berastegiko auzoak 
     Berastegi hamabi auzoz osatuta dago: Aintzerga, Izotzalde, Aiztunalde, Amerialde, Eguzkialde, Hirigune, Eldua, Ipuliño, Elduainalde, Elizalde, Leitzalde eta Urdinarain.

    5. Eskolako ikasleen bizilekua
     Berastegiko auzoak zeintzuk ziren ikasi eta gero, bururatu zitzaigun gelaz-gela galdetzen joatea. Gelako talde bakoitza gela batera joan zen eta gero, guztien emaitzekin ondoko taula osatu genuen. 

                                         


     Matematikan barra diagramak egiten ikasi genuen eta goiko emaitzak hobeto ulertzeko, barra diagrama egin genuen eta ondoko argazkian ikusten duzuenez, margotu genuen eta ondoren, berriro gelaz-gela emaitzak kontatzera joan ginen.









6. Berastegiko zerbitzuak
     Berastegi nahiz eta herri txikia izan, konturatu gara zerbitzu asko dauzkala. Hemen daukazue osatu dugun zerrenda:
     


7. Txoko txuria
Gelan toki bat daukagu "Txoko Txuria" izena duena eta hor, etxetik ekarritako materiala jartzen dugu. Oraingo honetan, gure herria landu dugu eta argazkietan ikusten duzuen bezala gauza asko ekarri ditugu. Begira zer gauza politak dauzkagun!!!




8. LAPBOOK-a


Landu dugun gaia bukatzeko, bakoitzak LAPBOOK bat egin genuen. Kartulina batean gure gaiari buruz ikasitako guztia jarri genuen: sobreak, argazkiak, apaingarriak, sokak, gometsak,... erabiliz.

Hori gauza pila!! Ematen du ikasturte osoa lan egiten pasa dugula!!!
Espero dugu gustatu izana!!! 
Agur benur eta jan jogurrrr!!!  

2018/11/15

Bizitza erraza


Gaur IJAn bideo bat ikusi dugu "The easy life". Neska batek etxeko lanak egin behar zituen eta egun batean, etxeko lanak egiten, lo geratu zen. Esnatu zenean, bere egurrezko panpintxoak bere etxeko lan guztiak egin zizkiola konturatu zen. Hasieran, susto ederra hartu zuten neskak eta panpintxoak. Neskak panpintxoari bere etxeko lan guztiak egiten uzten zizkion eta bitartean, berak, bideojokuetan jolasten zuen. Egunak pasa ahala, panpintxoa gero eta handiagoa egiten zen eta azkenean, eskolara neskaren ordez joan zen. Momentu horretan, neska txikiagoa egiten hasi zen, egurrezko panpintxo batean bihurtu arte.
Gelan bideo motz honetaz hitz egin dugu eta bakoitzak bere etxeko lanak egin behar dituela gehiago jakin ahal izateko, ikasi dugu.

2018/11/08

Pobreziaren kontrako nazioarteko eguna (urriak 17)


Bi egunetan probeziari buruz hitz egin dugu IJAko saioan. Internet eta egunkaria irakurrita, ikasi dugu, pixka bat jaitsi dela baina hala ere, oraindik pobrezia dagoela. Gaur filme motz bat ikusi dugu "Mi amigo Nietzsche"  izenburua daukana. Portugesez da baino esaten zuena gutxi gorabehera ulertu dugu. Lucas protagonista da, bere familia pobrea da. Ez daki ia irakurtzen eta nota txar asko jasotzen ditu. Bere irakaslea gehiago irakurtzen aholkatzen dio. Egun batean, bere lagunekin zabortegi batera joan zen eta han liburu bat aurkitu zuen eta ondo irakurtzen ez zekienez, bota egin zuen baina kaleko gizon batek irakurtzeko esan zion eta ulertzen ez zituen hitzak jendeari galdetzeko. Eta horrela, poliki-poliki hobeto irakurtzen hasi zen eta nota hobeagoak lortu zituen. Eskolan eta etxean harrituta gelditu ziren!!!