1. Euskal Herriko mapa – Herrialdeak eta hiriburuak
Hasieran, eskolan, joku batzuen bidez ikasi genituen eta gero, etxean ere errepasatzeko aukera izan genuen. Ondoren, orri batean herrialdeak eta hiriburuak idatzi genituen eta bukatzeko, txanelako koadernoan pegatu genuen.
Honen inguruan, Berastegiko Udaleko web orritik informazioa jaso genuen. Berastegi, Tolosa-Leitza errepideko azken herri gipuzkoarra da, Donostia-tik 37 km-tara. Mila biztanle inguru ditu, bere hirigunearen eta Eldua auzoaren artean banatuta. Urto mendateko zelaigunean kokatuta dago, San Lorentzo, Ipuliño eta Gaztelumendi mendiz inguratuta. Gu Euskal Herrian dagoen, Gipuzkoako probintzian, Berastegi izeneko herri txikian bizi gara, Tolosaldean hain zuzen ere. Euskal Herria Europako kontinentean dago.
3. Berastegiko planoa
Berastegiko auzoak ikusi genituen eta bakoitzaren etxea mapan kokatu genuen. Ikurrak ere ikusi genituen eta haien esanahia ulertu genuen. Planoan azaltzen ziren letrak eta zenbakiak zertarako erabiltzen diren ikasi genuen.
4. Berastegiko auzoak
Berastegi hamabi auzoz osatuta dago: Aintzerga, Izotzalde, Aiztunalde, Amerialde, Eguzkialde, Hirigune, Eldua, Ipuliño, Elduainalde, Elizalde, Leitzalde eta Urdinarain.
5. Eskolako ikasleen bizilekua
Matematikan barra diagramak egiten ikasi genuen eta goiko emaitzak hobeto ulertzeko, barra diagrama egin genuen eta ondoko argazkian ikusten duzuenez, margotu genuen eta ondoren, berriro gelaz-gela emaitzak kontatzera joan ginen.
6. Berastegiko zerbitzuak
Berastegi nahiz eta herri txikia izan, konturatu gara zerbitzu asko dauzkala. Hemen daukazue osatu dugun zerrenda:
6. Berastegiko zerbitzuak
Berastegi nahiz eta herri txikia izan, konturatu gara zerbitzu asko dauzkala. Hemen daukazue osatu dugun zerrenda:
7. Txoko txuria
Gelan toki bat daukagu "Txoko Txuria" izena duena eta hor, etxetik ekarritako materiala jartzen dugu. Oraingo honetan, gure herria landu dugu eta argazkietan ikusten duzuen bezala gauza asko ekarri ditugu. Begira zer gauza politak dauzkagun!!!
8. LAPBOOK-aGelan toki bat daukagu "Txoko Txuria" izena duena eta hor, etxetik ekarritako materiala jartzen dugu. Oraingo honetan, gure herria landu dugu eta argazkietan ikusten duzuen bezala gauza asko ekarri ditugu. Begira zer gauza politak dauzkagun!!!
Landu dugun gaia bukatzeko, bakoitzak LAPBOOK bat egin genuen. Kartulina batean gure gaiari buruz ikasitako guztia jarri genuen: sobreak, argazkiak, apaingarriak, sokak, gometsak,... erabiliz.
Espero dugu gustatu izana!!!
Agur benur eta jan jogurrrr!!!
4 iruzkin:
Lan politak benetan!!! Segi horrela, etxekoei ere ondo etortze zaigu errepasoa egiteko.
Oso lan politak!!
Segi horrela ondo pasaz gauza pila ikasten.
Kaixo super kuadrila!!!
Ze gai interesantea lantzen ari zareten:gure herria!!!bertan dauden gauza pila bat ikasiz lehen ez zenekizkitenak!!
Jarraitu horrela!!!!langillek!!!
Eskerrik asko gure blogean idazteagatik!!! Asko gustatu zaigu idatzi duzuena guk egindako lan guztiari buruz!!!
Argitaratu iruzkina