2018/11/16

3.1 GURE TXOKO KUTTUNA

Txanelako 1. gaian, gure herria landu dugu eta jarraian, egindako lan guztiak ikusiko dituzue.

1. Euskal Herriko mapa – Herrialdeak eta hiriburuak
Hasieran, eskolan, joku batzuen bidez ikasi genituen eta gero, etxean ere errepasatzeko aukera izan genuen. Ondoren, orri batean herrialdeak eta hiriburuak idatzi genituen eta bukatzeko, txanelako koadernoan pegatu genuen.

     2. Berastegiko kokapena



     Honen inguruan, Berastegiko Udaleko web orritik informazioa jaso genuen. Berastegi, Tolosa-Leitza errepideko azken herri gipuzkoarra da, Donostia-tik 37 km-tara. Mila biztanle inguru ditu, bere hirigunearen eta Eldua auzoaren artean banatuta. Urto mendateko zelaigunean kokatuta dago, San Lorentzo, Ipuliño eta Gaztelumendi mendiz inguratuta. Gu Euskal Herrian dagoen, Gipuzkoako probintzian, Berastegi izeneko herri txikian bizi gara, Tolosaldean hain zuzen ere. Euskal Herria Europako kontinentean dago.

    3. Berastegiko planoa
     Berastegiko auzoak ikusi genituen eta bakoitzaren etxea mapan kokatu genuen. Ikurrak ere ikusi genituen eta haien esanahia ulertu genuen. Planoan azaltzen ziren letrak eta zenbakiak zertarako erabiltzen diren ikasi genuen.

    4. Berastegiko auzoak 
     Berastegi hamabi auzoz osatuta dago: Aintzerga, Izotzalde, Aiztunalde, Amerialde, Eguzkialde, Hirigune, Eldua, Ipuliño, Elduainalde, Elizalde, Leitzalde eta Urdinarain.

    5. Eskolako ikasleen bizilekua
     Berastegiko auzoak zeintzuk ziren ikasi eta gero, bururatu zitzaigun gelaz-gela galdetzen joatea. Gelako talde bakoitza gela batera joan zen eta gero, guztien emaitzekin ondoko taula osatu genuen. 

                                         


     Matematikan barra diagramak egiten ikasi genuen eta goiko emaitzak hobeto ulertzeko, barra diagrama egin genuen eta ondoko argazkian ikusten duzuenez, margotu genuen eta ondoren, berriro gelaz-gela emaitzak kontatzera joan ginen.









6. Berastegiko zerbitzuak
     Berastegi nahiz eta herri txikia izan, konturatu gara zerbitzu asko dauzkala. Hemen daukazue osatu dugun zerrenda:
     


7. Txoko txuria
Gelan toki bat daukagu "Txoko Txuria" izena duena eta hor, etxetik ekarritako materiala jartzen dugu. Oraingo honetan, gure herria landu dugu eta argazkietan ikusten duzuen bezala gauza asko ekarri ditugu. Begira zer gauza politak dauzkagun!!!




8. LAPBOOK-a


Landu dugun gaia bukatzeko, bakoitzak LAPBOOK bat egin genuen. Kartulina batean gure gaiari buruz ikasitako guztia jarri genuen: sobreak, argazkiak, apaingarriak, sokak, gometsak,... erabiliz.

Hori gauza pila!! Ematen du ikasturte osoa lan egiten pasa dugula!!!
Espero dugu gustatu izana!!! 
Agur benur eta jan jogurrrr!!!  

4 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Lan politak benetan!!! Segi horrela, etxekoei ere ondo etortze zaigu errepasoa egiteko.

Izaskun erabiltzaileak esan du...

Oso lan politak!!
Segi horrela ondo pasaz gauza pila ikasten.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo super kuadrila!!!
Ze gai interesantea lantzen ari zareten:gure herria!!!bertan dauden gauza pila bat ikasiz lehen ez zenekizkitenak!!
Jarraitu horrela!!!!langillek!!!

munagorri3.maila erabiltzaileak esan du...

Eskerrik asko gure blogean idazteagatik!!! Asko gustatu zaigu idatzi duzuena guk egindako lan guztiari buruz!!!