HEMEN IDATZI DUGU IKASTEN JOAN GARENA, ZER EGITEN DUTEN TXINAN...
ONDOREN BERTAKO JANARI BATZUK PRESTATU DITUGU: ARROZA, ALGAK, IZOKINA ETA TXATKA.
2020/02/20
TOPIC ekoekin txontxongiloak
Tolosako Topic-era joan gabe, ordenagailua erabiliz txontxongiloak egin ditugu Berastegin, zaborretan aurkitutako objetuekin: zabor poltsa, jogurt potoa, makiltxoak, gomak....
Ondoren, ipuina asmatu dugu eta beste geletara joan gara erakustera.
Gure artean adosten eta antolatzen ikasi dugu gehien.
Ondoren, ipuina asmatu dugu eta beste geletara joan gara erakustera.
Gure artean adosten eta antolatzen ikasi dugu gehien.
Ipuin kontaketa
Gaur, ostegun gizen goizean, Haur Henkuntzako txikiengana joan gara testu ezberdinak kontatzera: olerki, asmakizun eta ipuin.
Oso ondo pasa dugu eta asko gustatu zaizkigu gelan dituzten txalburuak.
Oso ondo pasa dugu eta asko gustatu zaizkigu gelan dituzten txalburuak.
2020/01/17
LINDOZULOKO KOMERIA
Gai hau ikertu ondoren hau izan da jakin duguna:
Lindozuloko
hondoraketa fenomeno naturala da (ez du gizakiak egin), Aintzergan dago,
Leitzara doan errepide ondoan.
Horregatik
putzu handi bat sortzen da, euri asko eta jarraiean egiten duenean betetzen da
bailara berezi hori.
Azpian dagoen
harriak ez dio urari azkar pasatzen uzten, buztina eta igeltsoa baitago gehien
bat, inguruko menditxoetan aldiz Ofita, Harearria, Kararria eta Arbela.
Hustutzeko
egun asko behar dira euririk gabe, kontatu digute.
Esaten da
bertako ura eta orokorrean Berastegin biltzen diren erreka eta euri urak
Lizartzara joaten direla. Baita ere, irakurri dugu azpian sortu den ur-sarea
Elduaingo Urbeltza eta Galitxiren iturrietan ateratzen dela.
Berastegiko
mendietatik: Ipuliño, Ulizar, Laarte, Hirumugarrieta... dator hor aurkitzen
dugun ura, mendi asko daudelako inguruan.
Eliz atarian
sortzen den putzua ez da hain famosoa, beraz ez dauka izen originalik.
Berastegiko harana ere hondoraketaren ondorioz sortu zen.
Hemengo ura
ere beste urarekin batera Lizartzan edo Elduainen azaltzen ote den entzun dugu,
urak bere bidea egiten baitu lur azpitik, harkaitz artean.
2020/01/10
BLOK TAC
Urtarrilean BLOK TAC egiten hasi gara, gu lantzen ari garan gaia kuriosoa da: BERASTEGIKO KOMERIA, PUTZUA ETA EURIA!!
Hasiera eman diogu asmakizun batzuekin, irakurri nolako polittak egin ditugun:
😉 NEGUAN NAHI DUGU
UDAN BADUGU
ZER NAIZ?
🙈 PLISTI-PLASTA
BLAY-BLAY
EGINGO ZAITUT
ZER NAIZ??
🙉 NEGUAN
BETI JARTZEN DUT
LURRA ZURIA
NOR NAIZ?
🙊 TXURIA NAIZ
BI BOLAZ OSATUA
BOTOIAK, TXAPELA ETA MAKILTXOAK DITUT
NOR NAIZ?
Hasiera eman diogu asmakizun batzuekin, irakurri nolako polittak egin ditugun:
😉 NEGUAN NAHI DUGU
UDAN BADUGU
ZER NAIZ?
🙈 PLISTI-PLASTA
BLAY-BLAY
EGINGO ZAITUT
ZER NAIZ??
🙉 NEGUAN
BETI JARTZEN DUT
LURRA ZURIA
NOR NAIZ?
🙊 TXURIA NAIZ
BI BOLAZ OSATUA
BOTOIAK, TXAPELA ETA MAKILTXOAK DITUT
NOR NAIZ?
2019/12/10
Asko ikasi duzu gurekin?
Oso pozik egon gara gure gelan Lorenarekin.
Asko laguntzen zigun, mimoak ematen zigun eta jolastu ere.
Azken egunean bertsoak, marrazkiak eta kantak egin genizkion, agur Lorena eta etorri bixitatzera.
Asko laguntzen zigun, mimoak ematen zigun eta jolastu ere.
Azken egunean bertsoak, marrazkiak eta kantak egin genizkion, agur Lorena eta etorri bixitatzera.
ORKESTAREKIN ITSASOAN
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)






