2020/01/17

LINDOZULOKO KOMERIA

Gai hau ikertu ondoren hau izan da jakin duguna:

Lindozuloko hondoraketa fenomeno naturala da (ez du gizakiak egin), Aintzergan dago, Leitzara doan errepide ondoan.
Horregatik putzu handi bat sortzen da, euri asko eta jarraiean egiten duenean betetzen da bailara berezi hori.
Azpian dagoen harriak ez dio urari azkar pasatzen uzten, buztina eta igeltsoa baitago gehien bat, inguruko menditxoetan aldiz Ofita, Harearria, Kararria eta Arbela.
Hustutzeko egun asko behar dira euririk gabe, kontatu digute.
Esaten da bertako ura eta orokorrean Berastegin biltzen diren erreka eta euri urak Lizartzara joaten direla. Baita ere, irakurri dugu azpian sortu den ur-sarea Elduaingo Urbeltza eta Galitxiren iturrietan ateratzen dela.
Berastegiko mendietatik: Ipuliño, Ulizar, Laarte, Hirumugarrieta... dator hor aurkitzen dugun ura, mendi asko daudelako inguruan.
Eliz atarian sortzen den putzua ez da hain famosoa, beraz ez dauka izen originalik. Berastegiko harana ere hondoraketaren ondorioz sortu zen.
Hemengo ura ere beste urarekin batera Lizartzan edo Elduainen azaltzen ote den entzun dugu, urak bere bidea egiten baitu lur azpitik, harkaitz artean.
Gure herriko zelaieko ura, hustu eta bete egiten da, hori dela eta ez dago arrairik bertan.




iruzkinik ez: