2021/09/21
2021/09/20
BERASTEGI KANTUAN - BERRI TXARRAK "IRAILA"
Iraila izango zen
Hitzak urtaro batetik bestera.
Bidaltzen genituen
Izen gabeko txorien antzera.
Zerua ilun,
soineko beltz,
zu hain eder,
nik zerotik hasi nahi nuen!
Iraila izango zen,
munduaren nekea hostoetan.
Maite izan genituen
gauzek zentzua galdu zutenean.
Zerua ilun,
soineko beltz,
zu hain Eder
….
Hain Eder!
Zerua ilun, zorua orbel, zu hain eder...
Nola igarri orduan…
Iragan hau guztia,
betiko izango genuela aurretik.
2021/09/14
BERASTEGI KANTUAN - AMAK "Gona Gorria"
Udako ilunabarra,
lausorik gabeko gaua,
haizeak dantzaraziaz
soinean daukadan hura.
Udako ilunabarra
eta dantzarako grinaz,
aske sentiarazten nauen
oihal zati arinaz.
Gona gorri, gorri-gorria,
zazpi jostunek josia
gorri-gorri, gona gorria
sexu guztiek jantzia.
Inork iraindu gabe
jantzi nahi nuke
inor iraindu gabe
libre aske
Aske!
Gona gorri, gorri-gorria,
aurre iritzirik gabia,
gorri-gorri, gona gorria
sexu guztiek jantzia.
Inork iraindu gabe
jantzi nahi nuke
inor iraindu gabe
libre aske
Aske!
2021/09/13
2021-22 IKASTURTEKO 3. MAILAKO IKASLEAK
2021/06/22
TXORIMALOA adostu dugu!
Gelako azken talde lana izan dugu: periodista paperean sartu eta eskolako lan guztien informazioa jaso, idatzi eta erakusketarako baimenak eta gonbidapenak idatzi ditugu. Baita bidali, eta noski, erantzunak pozik jaso ere.
Azkenik, urtero bezala txorimaloa egin dugu.
2021/06/07
Bostgarren Ipuin kontaketa
Gaur astelehena, ekainak 7, "V. Eguzkirik gabeko eguna" ipuinaren azken irakurketa izan dugu.
Kattalinek, Elenek, Izarok eta Elenak eraman gaituzte beraien fantasiazko mundura. Lan polita egin
duzue, ZORIONAK!



