2018/10/11

EMOZIOAK LANTZEN

HASIERAN DENAK BOROBILEAN ESERI GINEN. ANAK ESAN ZIGUN EMOZIO DESBERDINAK GURE AURPEGIAREKIN EGITEKO. 



ONDOREN, ASTEAN ZEHAR SENTITU GENITUEN EMOZIOAK PAPER BATEAN IDATZI GENITUEN.





HURRENGO ASTEAN, PAPEREAN IDATZITAKO EMOZIOAK ARBELEAN SAILKATU GENITUEN.
SEI ZUTABE EGIN GENITUEN, 
BAKOITZEAN EMOZIO MOTA JARRIZ: TRISTURA, POZA, HASERREA, HARRIDURA, BELDURRA ETA LOTSA.


BUKATZEKO, EMOZIOEI BURUZ HITZ EGIN GENUEN ETA ZER SENTITZEN DUGUN EDO ZER GERTATZEN ZAIGUN BELDURA, POZA,... SENTITZEN DUGUNEAN. 


2018/10/01

LIBURUEN ALTXORRA


Pasa den asteazkenean, beste urteetan bezala, Imanol gure eskolara etorri zen. Aurten kutxa berria ekarri du, 132 liburuekin!!! Ipuinak erakutsi zizkigun, irakurri ere bai, ipuin berriak aurkeztu zizkigun eta abestu egin genuen. Liburuen Altxorra lau aste edukiko dugu gure eskolan eta ondoren, Berrobiko eskolara eramango du.
Gehien gustatu zitzaizkigun liburuak hauek izan ziren:
- Zortzi kolore
- Betaurrekoak hozkailuan
- Euskal Herritako ipuinak
- Boligrafoa
- Bidaia
- Piztia txikiak
- Ixon
- Ilartxo
- Bi sagu poltsikoan
- Sorgina kirris karras
- Sagarraren misterioa
- Arraroa
- Irakur iezadazu ipuin bat!
- Antton eta piraña
- Gomazko Tarzan
- Txopo



2018/09/24

URTORA JOAN GARA!!!


Ostiralean, Urtora joan ginen. Anek bidean gindoazela, kondairak kontatu zizkigun: zerra nola sortu zen, erromatarrak pasa al ziren eta haritzaren istorioa. Bi ordu t´erdi behar izan genituen Urtora iristeko. Ondoren, parkean jolastu eta bazkaldu genuen. Gero, errekako ura aztertu genuen eta karramarroak aurkitu genituen!! Autobusean bueltatu ginen.







2018/09/20

XAGUXAR BAT AGERTU DA!!!

Gaur goizean gelara sartu garenean, 6. mailako ikasleek, beraien gelan, xaguxar bat zegoela esan digute!!! Eta beraien gelara ikustera, korrika joan gara. Lo zegoela ematen zuen. Batzuei asko gustatu zaigu, beste batzuei beldur pixka bat eman digu eta ez gara gehiegi gerturatu. Hemen daukazue atera diogun argazkia!



Pasa den ikasturtean ere, beste xaguxar baten bisita eduki genuen. Ikusten duzuenez, gure eskola asko gustatzen zaie. Hona hemen argazkia:


2018/09/10

2018-2019 IKASTURTEKO 3. MAILAKO IKASLEAK


Kaixo,
Gu 3. mailakoak gara, 14 neska eta 4 mutil. Gure izenak: Oihane, Nahia A., Amane, Elene, Nahia M., Henar, Maren, Maialen, Maitane, Naia S., Uxue, Lorea, Irene, Oihan, Urko, Jon, Joanes eta Ana. Oso pozik hasi gara ikasturte berrian. Blog hau erabiliko dugu, aurten ikasten ditugun gauzak  zintzilikatzeko. Agur ta muxu handi bat.

2018/06/06

TXERRIAREN BIZITZA

Amparo, Anttonen ama etorri zen txerriaren bizitzako bitxikeriak kontatzea:
-Txerria 114egun egoten da txerrikumea jaio aurretik, hau da 3 hilabete, 3 aste eta 3 egun.
- Txerriaren zati guztia aprobetxatzen dira: belarriak, hankak, mingaina, odola, organoak, tripak, hesteak...
- Leitzen egiten dute birikekin txistorra, “Beastein” galdu da ohitura hori.
- Odolkiari ere arroza botatzen diote.
- Heste lodia erabiltzen da odolkiak egiteko.
Guri probatzeko ekarri zigun: “birike txistorra”, odolkia eta txistorra.
Hamaiketako ederra egin genuen, eskerrik asko.

Amparo, gelan dena azaltzen
Odolkiak eta txistorra


NORVEGIAko ohiturak

Susi eta Txepe etorri ziren, Aiararen aitona eta amona, Norbegiako hainbat ohitura kontatzea:

-Norvegiatik etorri zirela (bere aitona barne) Tolosan oraingo eroski handia dagoen lekuan zegoen lantegira, non bertan arrainak harrapatzeko amuak eta iltzeak perrak lotzeko egiten zituzten, MUSTAD izena zuen lantegiak.
Susi rislapper egiten

Beraiek ekarri zituzten bere herrian elurretan erabiltzen zituzten tresna berezi batzuk , ESKIAK.
Ondoan, erakutsi zizkiguten omenez, eskiak arrakasta izan du Tolosaldean, Norvegiarren parkea dago.
Hori dela eta lehenengo eski txapelketa Berastegin egin zen San Anton aldeko aldapetan.
Beste postre goxo bat ekarri ziguten, lurralde horretakoa, "rislapper" izenekoa: arroz esnea bezala baina pasteltxoan. Oso goxoa zegoen.

Gela guztiak egurrezko eskiekin