2018/09/20

XAGUXAR BAT AGERTU DA!!!

Gaur goizean gelara sartu garenean, 6. mailako ikasleek, beraien gelan, xaguxar bat zegoela esan digute!!! Eta beraien gelara ikustera, korrika joan gara. Lo zegoela ematen zuen. Batzuei asko gustatu zaigu, beste batzuei beldur pixka bat eman digu eta ez gara gehiegi gerturatu. Hemen daukazue atera diogun argazkia!



Pasa den ikasturtean ere, beste xaguxar baten bisita eduki genuen. Ikusten duzuenez, gure eskola asko gustatzen zaie. Hona hemen argazkia:


iruzkinik ez: