2017/11/07

GAZTELUko mendi irteera



Kaixo lagunok!! Aste honetan, aurreko Irailean egindako mendi irteeraren inguruko idatzi batzuk dituzue hemen. 

GAZTELU 
Gaztelura joan ginen, bidean  astoaren arrastoak ikusi genituen. Bidean hamaiketakoa egin genuen hamaiketakoa eta gero ontto klase batzuk bilatu genituen.
Gaztelu herria txikia zen eta autobusean buelta egin genuen.
Antton.

GAZTELUN
Irailaren 29an Gaztelura joan ginen eguna pasatzera Berastegitik oinez joan ginen. Bidean gaztainak, onddoak eta udazkeneko beste hainbat fruitu, bidean harriaren jolasa egiten joan ginen batzuk. Gero Gaztelura iritsitakoan jolastu egin genuen gero bazkaldu egin genuen eta berriro jolastu ginen frontoian, parkean, soka-saltoan, beisbolean eta beste hainbat jokoetan. Gero kantinplorak bete komunera joan eta autobusa etorri bitartean hitz egiten egon ginen jendearekin. Autobusa etorri zenean Naroarekin autobusean sartu, gerrikoa jantzi eta goazen Berastegira... eta ezin naiz ahaztu Tolosako kruzean (stop) ikurra marrazten ari ziren eta galtzontziloak ikusi genizkion eta gero Berastegira bueltatu ginen eta arratsaldean (esgintzea) egin genuen.
EDERKI PASA ZENUEN!!!




Maialen


GAZTELU


Irailaren 29an joan ginen Gaztelura. Oinez paseo bat eginez, eta bidean onttoak eta perretxikuak bildu genituen. Aldapa gora nekatu nintzen, baina aldapa bukatu eta hamaiketakoa egin genuen. Gaztelura iritsita pelotan eta futbolean ibili ginen, gero bazkaldu, eta berriz pelotan eta futbolean ibili ginen. Ondoren, autobusa hartu eta Berastegira bueltatu ginen. Iritsi ginenean, parkera joan nintzen, gero, futbol partidua egin genuen. Geroago etxera joan nintzen.

Aitor 

GAZTELUN

Lehenengo eskolatik atera ginen eta nere izeba ikusi nuen bidean.
Kiwiaren arbola ikusi genuen, bizkar guztia bustita nuen hamaiketakoa egin genuenean, gose nintzen.
Oso ondo pasa nuen bidean, aldapa gora zegoen baina gero behera, hala ere oso ondo pasa nuen.
Iritsitakoan jolastu eta jan egin genuen.
Jan eta gerosoka saltoan ibili ginen, gero anderenotan jolastu ginen.
Autobusean etorri ginen.
Iritsi ginenean etxera joan ginen.

Naroa


GAZTELU
Irailaren 29an Gaztelura joan ginen. Eskolako gimnasio aldetik abiatu ginen Arbide aldera, aldapan gora abiatu ginenean nekatzen hasia nintzen eta kantatzen hasi ginen. Gero Antton, Oihan, Martin eta Hodeiek perretxikuak bildu zituzten eta guk bitartean, hamaiketakoa egin genuen, oso goxoa zegoen hamaiketakoa. Bidean jarraitu genuen, denak aurrean zeuden eta gu atzean, Gaztelurako bidean, bi txakur zeuden eta beldurtu egin ginen Laida, Garazi eta ni. Jabeek txintxoak zirela esaten ziguten. Gaztelura iritsi ginenean frontoian jolastu ginen, oso ondo pasa nuen. Gero bazkaldu egin genuen, eta gero beisbolean jolastu ginen eta ederki pasa nuen. Ondoren, autobusa etorri zen eta Berastegira bueltatu ginen.

Aiara


Gaztelu

gaztelura joan baina leHEnago  goizeko bederatzietan beRASTEGIN GINEN.
ARBIDE BORDAKO BIDEAN GEUDEN ETA GERO
gora EGIN GENUEN. ERDIALDEAN BASURDE
OINATZA IKUSI GENUEN. GERO TONTORREAN
GEUDELA HAMAIKETAKOA EGIN GENUEN.
GERO DENA BEheRA EGIN GENUEN.

mikel


GAZTELU
Gaztelura irteera bat egin genuen menditik. Mendian gineudela animaliak eta oinatzak ikusi genituen, bitartean perretxikuak hartzen joan ginen. Ailegatutakoan jolastu egin ginen, parketik pasata bide bat aurkitu genuen.
Oihan

                                       GAZTELU
        
         Berastegitik abiatu eta Gazteluraino ontto billa joan ginen eta ezagutzen ez nuen ontto mota bat bilatu nuen. Gaztelura iritsi baino lehen, Hodeiek eta Markelek ere ontto bat aurkitu zuten. Gaztelura iristean, onttoagatik burrukan hasi ginen eta irakasle batek onttoa kendu zigun haserrea bukatzeko. Ondoren bazkari goxo goxoa jan genuen.

Enaitz


2017/11/03

Kaixo! 

Ikasturte hasieran, agendan edo etxeko liburuan jartzeko orri markatzaile bat egin genuen. Oso erraza izan zen egitea eta politak geratu zitzaizkigun!!!

Ondo segi!






2017/10/31

1.go EGUNA

2017ko irailaren 11

Kaixo Lagunok: 

Berandu baina ailegatu dira lehen egunari buruz idatzitakoak. Argazki batzuk ere badaude ideia bat egiteko. Disfrutatu!!!

Aiara naiz. Eskolako lehen egunean andereño berria ezagutu nuen, Saioa. Joals asko egin genituen, adibidez: zirkuitua, zaku lasterketa eta... Oso ondo pasa nuen. Gero hamaiketakoa egin genuen urdaiazpiko bokata os ona zegoen beste urteetan baino hobea. Jolasen aurretik krosa egin genuen ederki pasa nuen eta gero bazkaltzera joan ginen.


Kaixo,

Ane naiz. Krosean parte hartu nuen eta niri zirkuitua gustatu zitzaidan. Goilara ahoan eraman genuen arrautza gainean zegoela. Krosa bukatu zenean, andereñoek bokadiloa ekarri zituzten.


Kaixo, 

Lehen egunean gauza asko egin genituen. Adibidez: zaku lasterketak, krosa, zirkuitoa, pinpon pilota goilara baten eramaten eta abar. Eta azkena, onena, hamaiketakoa egin genuen, oso goxoa zegoen, beste urtetakoa baino goxoagoa zegoen. 

Maialen eta Auritz

Aitor eta Antton gara.
Aurreneko egunean jolasak jarri zituzten. Lehenengo krosa egin genuen eta oso ongi pasa genuen eta gero jolasak egin genituen. Lehenengo zaku lasterketa egin genuen eta hurrengoa pinpon pilota ahoan eraman eta gero txapak eta harriarekin jolasak, hurrengoa jolas librea izan zen. 

Kaixo,

Gu Ekain eta Naroa gara. Ostegunean krosa egin genuen, gero jolasak egin genituen. Ondoren frontoian eseri eta bokadiloa jan genuen. Jolastu egin ginen ordu batak arte. Eta oso ondo pasa genuen!!!

Kaixo lagunak, eskolan aurreneko egunean oso ondo pasa genuen eta jolas asko egin genituen eta bokadilo goxoa zegoen. 

Maddi eta Urtzi

Kaixo, 
Ni Lorditz naiz eta egun hauetan kirol asko egin det. 

Kaixo lagunak, 
Ni Mikel Garmendia Aurkia naiz eta Landetan egon naiz Europako duna handienaren ondoan. Gero Torreviejan egon nintzen eta aprobetxatuz Zaragozan geratu ginen. Hurrengo egunean atrakzio parkean ibiltzeko. Azkeneko bi egunak, Cuzcurrita del Rio Tironen pasa genituen. 


Oropesara joan nintzen eta igerilekuan ibili nintzen. Gero, hondartzan ibili nintzen. Plaian aspertu egin nintzen, ez aspertzeko, mugikorrarekin ibiliko nintzateke. 


Enaitz Zubillaga


Oporretatik berandu etorri nintzen eta oporretan Galiziara joan nintzen. Han hondartzan egoten nintzen eta Portugalera joan ginen eta afaldu genuen. Hotelera ailegatu eta telebista iksui nuen. Hurrengo goizean gosaldu eta bueltatu egin ginen. 
Oihan Lobo










2017/10/02

gu gara


Hemen gaude 3.eta 4. mailakoak ikasturtean zehar elkarri hainbat ikasi eta erakusteko.
Gu, gu gara eta gure denbora eta erritmoa daukagu.

2017/05/29


AINARA ESKOLAN


   Maiatzaren9an Ainara etorri zen bere oraingo lanbide azaltzera. Berak arraindegian egiten du lan, Berdela moztu  zigun denen aurrean:  


















  Oso polita izan zen,guk jaten ditugun arrainak zer zuten barruan        jakitea.



MILA ESKER AINARA!!!


























                              JOSE LUIS AGIRREZABALA                                  ESKOLAN   


           Egun batean Jose Luis etorri zen  eta hauxe kontatu zigun
           
                               TXANOGORRITXU IPUINA

                                 (OTSOAREN BERSIOA)
        
                       Ipuin hontan Txanogorritxok loreak hartzen zituen
          eta otsoak 
beti basoko natura zaintzen zuen
     

                       



                      ESKERRIK ASKO