2014/04/03

ASMATZAILE TXINATARRAK

Txinatar kultura asmakizunetan oparoa da, bertan asmatu zituzten adibidez: portzelana, iparrorratza, orgatila, inprenta edota bolbora. Honetaz gehiago jakin nahi baduzu hurrengo bideoak ikusi beharko dituzu, hori bai, bata bestearen jarraian ikus itzazu.
Ea zure gustukoak diren! Asteburu ona izan!!


 





2014/03/20

HOROSKOPO TXINATARREN JATORRIA

"Txina" gaiari heldu diogu aste honetan eta gauza askoren artean horoskopoari buruz irakurtzen aritu gara ikasgelan.Txinatar horoskopoak 12 animaliaz osaturik dago: oilarra, txakurra, txerria, arratoia, idia, tigrea, untxia, herensugea, sugea, zaldia, ahuntza eta tximua.
2014. urtean ZALDIAren urtea izango da.
Baina... zergatik agertzen dira animalia hauek eta ez beste batzuk? Erantzuna jakin nahi baduzue ikusi jarraian prestatu dizuedan bideoa.



La Leyenda del Horóscopo Chino, Leo from Leo Leero Leero on Vimeo.

Espero dut  gustatu izana eta asteburu on pasa!

2014/03/12

GURE GORPUTZA ZAIN DEZAGUN!


GURE GORPUTZA ZAIN DEZAGUN! from munagorri

Bigarren hiruilabete honetan, Txanela proiektuan giza-gorputza eta zentzumenei buruz ikasitakoarekin lan hau prestatu dugu eskolako txikiei azaltzeko.Espero dugu zuen interesekoa izatea.

2014/02/25

ANTTON KAZABON ESKOLAN


ANTTON KAZABON AMIGORENA


Oiartzunen jaio zen 1954an. Lanbidez irakaslea da. Oiartzungo bertso eskolaren sortzaile eta irakasle izandakoa da, baita Gipuzkoako Ikastolen Elkartean hiru urtez lanean aritua ere. Bertso paper edo bertso jarri askoren egile. Haur literaturako liburuak idazten ditu, batez ere. Horien artean: Momolo (2000, Elkar), Olatuak loretan (2008, Elkar) eta Parke bakartia (2013, Elkar).

Otsaileko arratsalde batean Antton Kazabon eskolara bisitan etorri zen eta 1., 2., eta 3. mailako neska-mutilak berarekin izan ginen.



Idazlea ezagutzeaz gain berak antolatutako jolasak egin genituen. Jolas guztiak ipuin eta literatura inguruan ziren:  asmakizunak, irakurketa laburrak, ahokorapiloak...



Eta ongi pasatzeaz aparte sariak ere jaso genituen.

Oso arratsalde dibertigarria pasa genuen berarekin eta gainera jarraian irakur dezakezuen galdetegia egin genion.


  1. Zenbat liburu idatzi dituzu orain arte?
          Orain  arte  84  liburu  egin  ditut.

  1. Noiz hasi zinen idazten?
         Gutxi  gorabehera  33 urterekin hasi nintzen.

  1. Zergatik idazten dituzu haurrentzako liburuak?
          Helduentzat  liburuak  idaztea  aspergarria  delako.

  1. Zergatik “Niko eta Zaldiko”, “Momolo” eta beste hainbat ipuinetan olerkiak idazten dituzu?
   kolore pixka bat emateko, hau da, irakurketa atseginagoa egiteko.

  1. Zure libururen artean zein da arrakasta handiena izan duena?
          Arrakastatsuena, irakurriena "Momolo" izan da.

  1. Zer da idazteaz gehien atsegin duzuna?
          Ipuinak,bertsoak eta poemak asmatzea.

  1. Zein da zure libururik gustukoena?
          "Tigreen hizkera"

  1. Zer da gehien gustatzen zaizu liburuak idazteaz aparte?
          Familiarelin egotea, pilota partiduak ikustea, sagardotegietara joatea... 

Bisita benetan atsegina, baietz lagunak?

2014/02/10

EL SECUESTRO DE LA BIBLIOTECARIA




El cuento que leímos el trimestre pasado se titula "El secuestro de la bibliotecaria". A turnos, cada semana, un alumno se llevaba el libro para ensayarlo y la semana siguiente leérselo a toda la 
clase.






Titulo: "El secuestro de la bibliotecaria"

Escritor: Margaret  Mahy

Ilustrador: Queentin  Blake

Editorial: Alfaguara










Unos bandidos secuestran a la bibliotecaria del pueblo.Pero cuando enferman de sarampión la bibliotecaria les ayuda a pasar el rato leyendoles historias.
Recomendamos su lectura porque es un libro muy divertido y emocionante. Además, es fácil de leer y su letra es grande. 
¿Os atreveis con él?

2014/02/05

ITSASOA ETXE BARRUAN


Lehenengo trimestrean irakurri genuen liburuak "Itsasoa etxe barruan" izena du. Astez aste ikasle batek etxera eramaten zuen entsaiatzeko, eta bueltan ikasle guztien aurrean irakurtzen zuen. 






Izenburua:Itsasoa etxe barruan

Idazlea:Arkaitz Canos

Ilustratzailea:Mikel Valverde

Argitaletxea:Elkar

Bilduma:Batela







Jorge izeneko mutiko bati itsasoa asko gustatzen zitzaion. Sukaldea urdiña zenez itsasoa zela uste zuen,eta horregatik, paretetan arrainak marrazten zituen.

Gomendatzen dugu,dibertigarria eta irakurtzeko erraza izan delako.








2014/01/20

GELAKO LIBURUTEGIA

Hau  da  gure  gelako  liburutegia.  Gabonetan  bakoitzak  Olentzeroari  liburu  bat  ekartzeko  eskatu  zion.
Hamabost  egun  horietan  nork  berea  irakurri  zuen  eta  laburpen  tentagarria  egin  zuen.  Oporretatik  bueltan,  gelara  ekarri  ditugu  elkarri  trukatzeko.  Oraingoz  ederki  ari  gara,  Astelehenero  liburutegi  saioan  trukatzen  ditugu  eta  astebeteko epea  dugu  irakurtzeko.