ANTTON KAZABON AMIGORENA

Otsaileko arratsalde batean Antton Kazabon eskolara bisitan etorri zen eta 1., 2., eta 3. mailako neska-mutilak berarekin izan ginen.
Idazlea ezagutzeaz gain berak antolatutako jolasak egin genituen. Jolas guztiak ipuin eta literatura inguruan ziren: asmakizunak, irakurketa laburrak, ahokorapiloak...
Eta ongi pasatzeaz aparte sariak ere jaso genituen.

Oso arratsalde dibertigarria pasa genuen berarekin eta gainera jarraian irakur dezakezuen galdetegia egin genion.
- Zenbat liburu idatzi dituzu orain arte?
Orain arte 84 liburu egin ditut.
- Noiz hasi zinen idazten?
Gutxi gorabehera 33 urterekin hasi nintzen.
- Zergatik idazten dituzu haurrentzako liburuak?
Helduentzat liburuak idaztea aspergarria delako.
- Zergatik “Niko eta Zaldiko”, “Momolo” eta beste hainbat ipuinetan olerkiak idazten dituzu?
kolore pixka bat emateko, hau da, irakurketa atseginagoa egiteko.
- Zure libururen artean zein da arrakasta handiena izan duena?
Arrakastatsuena, irakurriena "Momolo" izan da.
- Zer da idazteaz gehien atsegin duzuna?
Ipuinak,bertsoak eta poemak asmatzea.
- Zein da zure libururik gustukoena?
"Tigreen hizkera"
- Zer da gehien gustatzen zaizu liburuak idazteaz aparte?
Familiarelin egotea, pilota partiduak ikustea, sagardotegietara joatea...
Bisita benetan atsegina, baietz lagunak?
Bisita benetan atsegina, baietz lagunak?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina