2021/12/23
2021/12/22
“Hodeiek ez dute mugarik”
Azaroan, Tolosaldea
Sahararekin elkarteko kideek “Hodeiek ez dute mugarik” ekimena martxan jarri
zuten. Eskolan, hodeiak mezu batez osatuta, egin genituen. Saharar errefuxiatu kanpamentuak bisitatu eta Tolosaldeako herritarren mezuak eraman zituzten. Eta bidali diguten argazkian gure eskolako hodeiak ikus ditzakezue. Hori poza!!!
2021/12/20
BERASTEGI KANTUAN - URTARO ZURIKO EMAKUMEA - Ene kantak
Urtaro zuriko emakumea
eskarmentuko artzain andrea.
Euskaldun guztiok dugu begiko
maiteko dugu beti-betiko!
maiteko
dugu beti-betiko!
Mari Mari Domingi goxoena,
Mari Mari Domingi ausartena,
Mari Mari Domingi eztiena,
Mari
Mari Domingi azkarrena.
Beldur uxalari gau ilunetan
ondoan
dela dirudi benetan.
Urtaro berde, urdin ta marroian
Mari
Domingi nahi dut ondoan!
Mari
Domingi badut ondoan!
Mari Mari Domingi goxoena ,
Mari Mari Domingi ausartena,
Mari Mari Domingi eztiena,
Mari
Mari Domingi azkarrena.
Urtaro
zuriko emakumea
eskarmentuko artzain andrea.
Euskaldun guztiok dugu begiko
maiteko
dugu beti-betiko!
maiteko
dugu beti-betiko!
2021/12/13
BERASTEGI KANTUAN - Bihotzetik Garunera, Garunetik Bihotzera - ENE KANTAK
Hementxe dugu burua,
bere
barruan garuna
pentsatzeko, barre egiteko,
erabakitzeko balio duena.
Pentsatzean, barre egitean,
edo ikastean…
Hementxe dugu burua,
bere barruan garuna
pentsatzeko, barre egiteko,
erabakitzeko balio duena.
Pentsatzean, barre egitean,
edo ikasteaaaaaaan... laguntzen duena.
Hemen ditugu saihetsak,
bere barruan bihotza
pentsatzeko, barre egiteko,
imajinatzeko balio duena.
Pentsatzean, barre egitean,
edo maitatzeaaaaan… laguntzen duena.
Garuna eta bihotza,
aspaldiko lagunak
ongi zaindu, eta entzun, bestela… ai ai ai
ongi zaindu, eta entzun, bestelaaaaa….
Hementxe dugu garuna,
hementxe dugu bihotza,
elkarrekin lan eginez gero
garden agertuko zara ispiluan,
elkarrekin lan eginez gero
garden agertukooooo... zara ispiluan.
2021/12/09
EUSKARAREN EGUNA
Abenduaren 3an, ostirala, Euskararen Eguna ospatu genuen. Haur Hezkuntzan, talde guztiak batera dantzatu zuten eta Lehen Hezkuntzan, 1. mailatik 5. mailara talde bakoitzak dantza bat prestatu zuen eta 6. mailakoak bertsoak asmatu zituzten.
Oso egun polita izan zen, ederki pasa genuen Euskararen Egunean!!!
BERASTEGI KANTUAN - ORAIN BAT GARA (IBIL BEDI)
Behatzak hotz,
leihoa bero.
Gaur inoiz ez da gero.
Bi gara: zutabe bat, bi erro.
Lau begi, lau esku, bi lepo.
Bihar kantatu ezin,
gaur kantuan nauzu: zara, naiz, gara.
Gainetik soilik izarak.
Gaur kantuan nauzu: orain bat gara.(bis)
Giltzapean bildu
duzu ahotsa.
Inork ez gaitu ezagutzen.
Negua da eta ez du hotzik egiten.
Leiho ireki bat zalantza guztiak argitzen.
Bihar kantatu ezin,
gaur kantuan nauzu: zara, naiz, gara.
Gainetik soilik izarak.
Gaur kantuan nauzu: orain bat gara.(bis)