Lindozuloko
hondoraketa fenomeno naturala da (ez du gizakiak egin), Aintzergan dago,
Leitzara doan errepide ondoan.
Horregatik
putzu handi bat sortzen da, euri asko eta jarraiean egiten duenean betetzen da
bailara berezi hori.
Azpian dagoen
harriak ez dio urari azkar pasatzen uzten, buztina eta igeltsoa baitago gehien
bat, inguruko menditxoetan aldiz Ofita, Harearria, Kararria eta Arbela.
Hustutzeko
egun asko behar dira euririk gabe, kontatu digute.
Esaten da
bertako ura eta orokorrean Berastegin biltzen diren erreka eta euri urak
Lizartzara joaten direla. Baita ere, irakurri dugu azpian sortu den ur-sarea
Elduaingo Urbeltza eta Galitxiren iturrietan ateratzen dela.
Berastegiko
mendietatik: Ipuliño, Ulizar, Laarte, Hirumugarrieta... dator hor aurkitzen
dugun ura, mendi asko daudelako inguruan.
Eliz atarian
sortzen den putzua ez da hain famosoa, beraz ez dauka izen originalik.
Berastegiko harana ere hondoraketaren ondorioz sortu zen.
Hemengo ura
ere beste urarekin batera Lizartzan edo Elduainen azaltzen ote den entzun dugu,
urak bere bidea egiten baitu lur azpitik, harkaitz artean.