2019/02/07

LAU IZKIN ZIZITRINENGATIK



 Bideoa ikusi aurretik irudi geometriko bat aukeratu eta marraztu egin dugu. Bakoitzak nahi izan duen bezala marrazku du.

Ondoren, “Lau izkin ziztrinengatik“ bideoa ikusi dugu eta gure irudi geometrikoa margotzeaz bukatu dugu.

Bideoa asko gustatu zaigu, ideia ezberdinen inguruan pentsarazi digulako. Guk marraztutako irudi geometrikoek, karratutxoren antzera, zailtasunak izango lituzkete atetxotik pasatzeko. 
Horregatik, iruditzen zaigu bakoitza den bezala onartu behar dela, denok ezberdinak gara eta honek bereziak egiten gaitu. Bideoan atearekin zer gertatzen den ikusita iruditzen zaigu batzuetan ez direla pertsonak aldatu behar, gauzak baizik. 
Beste alde batetik, arazo bat dugunean konponbidea bilatzen saiatzea garrantzitsua dela ikusi dugu. Hala ere, konponbidea bilatzen saiatu arren, batzuetan ez dugula aurkitzen iruditzen zaigu, ziurrenik espero ez genuen konponbidea delako, baina esperientzia hauek arazoei aurre egiteko baliabide berriak ematen dizkigu.