Gure BLOK-TAK-aren gaia “
Berastegiko komeria, putzu ta euria!“ izan da.
Lindozulori buruzko gauza asko ikasi ditugu.
Hasteko urtaroen inguruko asmakizunak
egin genituen, taldeka-taldeka asmakizunak erantzun, eta asmakizun bat asmatu
genuen.
Plisti-plasta, plisti-plaust
abestia ere landu genuen. Binaka jarri
eta abestiari buruz galdera batzuk erantzun genituen. Neguan izaten dugun eguraldiari
buruzko galderak izan ziren.
Amaia alkatearentzat galderak
prestatu genituen. Lindozulori buruzko galdera ezberdinak izan ziren. Gutun bat
prestatu eta udaletxera eraman genuen elkarrizketa eguna eta ordua zehaztuz.
Amaia alkatea eskolara etorri zen
eta galdera batzuk egin genizkion. Galderei erantzuna eman, informazioa bildu
eta paperean idatzi genuen.
Berastegiko mapa erabiliaz Lindozulo
non zegoen kokatu genuen. Berastegiko erdigunetik Lindozulora zenbateko distantzia
dagoen ere kalkulatu genuen. Erregela hartu eta eskala erabiliaz kalkulatu
genuen.
Lindozulo beteta ez zegoenez, ez
ginen bertara joan. Honen ordez, bi bideo ikusi genituen eta laborategian harri
mota ezberdinak behatzeko aukera izan genuen. Ondoren, marrazki artistiko bat
egin genuen. Marrazkian Lindozulo gainetik eta azpitik nolakoa den islatzen
saiatu ginen.
Lindozuloko maketa egin genuen. Etxetik
material ezberdinak ekarri genituen: hostoak, goroldioa, harriak, makilak, irina,
belarra … eta poliki-poliki maketari forma ematen joan ginen. Hasieran taldetxotan
jarri ginen eta talde bakoitzak maketaren zati bat egiteko ardura hartu genuen.
Pixkanaka maketa denon artean osatu genuen.
Bukatzeko, gelaz-gela maketa ikusi eta egindako lana kontatzera gonbidatu genituen.
Bukatzeko, gelaz-gela maketa ikusi eta egindako lana kontatzera gonbidatu genituen.