2018/09/24

URTORA JOAN GARA!!!


Ostiralean, Urtora joan ginen. Anek bidean gindoazela, kondairak kontatu zizkigun: zerra nola sortu zen, erromatarrak pasa al ziren eta haritzaren istorioa. Bi ordu t´erdi behar izan genituen Urtora iristeko. Ondoren, parkean jolastu eta bazkaldu genuen. Gero, errekako ura aztertu genuen eta karramarroak aurkitu genituen!! Autobusean bueltatu ginen.







2018/09/20

XAGUXAR BAT AGERTU DA!!!

Gaur goizean gelara sartu garenean, 6. mailako ikasleek, beraien gelan, xaguxar bat zegoela esan digute!!! Eta beraien gelara ikustera, korrika joan gara. Lo zegoela ematen zuen. Batzuei asko gustatu zaigu, beste batzuei beldur pixka bat eman digu eta ez gara gehiegi gerturatu. Hemen daukazue atera diogun argazkia!



Pasa den ikasturtean ere, beste xaguxar baten bisita eduki genuen. Ikusten duzuenez, gure eskola asko gustatzen zaie. Hona hemen argazkia:


2018/09/10

2018-2019 IKASTURTEKO 3. MAILAKO IKASLEAK


Kaixo,
Gu 3. mailakoak gara, 14 neska eta 4 mutil. Gure izenak: Oihane, Nahia A., Amane, Elene, Nahia M., Henar, Maren, Maialen, Maitane, Naia S., Uxue, Lorea, Irene, Oihan, Urko, Jon, Joanes eta Ana. Oso pozik hasi gara ikasturte berrian. Blog hau erabiliko dugu, aurten ikasten ditugun gauzak  zintzilikatzeko. Agur ta muxu handi bat.