2017/04/05

MARTXOAK 30ko IRTEERA

Goizean autobusa hartzera joan behar genuen, baina autobusari etortzea ahaztu zitzaion. Beraz, denbora pixkatxo bat itxaron behar izan genuen. Geroago autobusa hartu eta Leitzara abiatu ginen, han antzerki, bertso eta olerkiak egin ondoren beraiek jolasak prestatu zizkiguten. Jolasen ondoren bazkaldu egin genuen eta Aresora abiatu ginen. Han tirolinan ibili eta izozkia jan genuen. Antzerki, olerki eta bertsoak  egin ondoren pixka bat dantzatu eta Berastegira itzuli ginen.






                    LEITZA

Antzerkia egitera joan ginen goizean. Leitzako eskolako lagunak sorpresa txiki bat prestatu ziguten, bertsoak, “Breakdance” eta beste gauzatxo batzuk ere bai. Oso gustura ibili ginen beraiekin.

                      ARESO

Arratsaldean antzerkia egin genien Aresoko eskolakoei. Aurretik tirolinan jolasteko tartetxo bat izan genuen.
Eguna oso azkar pasa zitzaigun eta lagun berriak egin genituen.


iruzkinik ez: