TXINATAR MASKARAK
maskarak txinatar kulturan antzinatik erabiltzen dira eta bertako ospakizunetan objektu garrantzitsuenetakoak dira.Nagusiki bi unetan erabiltzen dira: urte berria ospatzeko eta Beijingeko opera antzezteko.
Beijingeko operako maskarak: operako aktoreek eta abeslariek janzten dituzte.Maskara hauek, material ezberdinen gainean margotuak dira, edota aktoren eta abeslarien aurpegietan zuzenean. Antzeztuko diren pertsonaien ezaugarriak irudikatzeko erabiltzen dira.
Urte Berria ospatzeko maskarak: gai ezberdinez eginak dira, besteak beste: altzairua, egurra,ohialak, larruak,papera...Nahi den forma emanez egiten dira eta nahi den kolorez margotzen dira.Gehien erabiltzen den kolorea gorria izaten da, kolore hau oparotasuna eta zoriontasunari lotuta dagoelako. Gehien irudikatzen diren irudiak,beriz, lehoiak eta herensugeak bezalako animaliak izaten dira, azken hau zorionaren sinboloa baita.
Hauek dira Plastikan egindako txinatar maskarak. Gustatzen?
1 iruzkin:
A ze politak diren zuen txinatar maskarak! Gu orain txontxongiloak egiten ari gara. Egunen batean ikustera gonbidatuko zaituztegu. Segi horrelako lanak egiten! Interesgarriak dira eta!!!
Argitaratu iruzkina