Duela gutxi, eskolako ikasleok ipuin kontalari gisa aritu gara. Guri 5. Mailakoek kontatu dizkigute haiek aukeratutako ipuinak. Luze samarrak ziren, baina, hala ere oso gustura entzun genituen.
Guk, berriz, 1. mailakoei gure ipuinak kontatu genizkien. Ez pentsa lan erraza izan zenik, guk geure ipuinak sortu genituelako haiei kontatzeko.
Lehenbizi, idatzi eta zuzendu genituen. Ondoren,ordenagailuz txukun idatzi eta marrazkiak marraztu genituen. Azkenik, irakurketa entsaiatu ondoren 1.mailakoei kontatu genizkien.
Gutariko batzuk urduri aritu ginen, baina 1.mailakoei ipuinak asko gustatu zitzaizkien.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina