2013/11/28

EGIPTOKO GOZOKIAK

Gaur goizean  Naiarak ezuzteko ederra eman digu. Etxean egindako Egiptoko gozokiak ekarri ditu.



Itxura ederra dute, ezta?



nahi al dituzue gozokiak egin?
                                                                             OSAGAIAK

DATILAK.
 -200g datila katilu bat bete.
-Koilarakadatxo bat kanela.
-Katilu erdi intxaur  azala kenduta.
-Ezti bero pixka bat
-Almendra xehatua  katilu bat.
-Sesamoa.






NOLA EGIN


1.-Xehatu datilak uretan, orea egin arte (iragailuarekin egin daiteke)
2.-Nahastu oreari sesamoa, kanela eta intxaur zatiak.
3.-Egin bolatxoak orearekin, eta sartu eztitan.
4.-Azkenik, pasatu bolatxoak almendra xehatuan.
               



Hemen duzue ideia ederra Gabonetako gozokiak prestatzeko. ON EGIN!!!!

2013/11/20

ZATOZ GUREKIN EGIPTORA



Ikusi Berastegitik Egiptora egin beharreko bidaia imaginarioa mapa handiago batean



Berastegitik Egiptora bidaia kotxez egitera goaz. Honetarako, BA AL DAKIZU


  • 4.356km,  hau da 4.356.000 m  egin behar ditugula.

  • Mediterraneo itsasoa  Ferryz zeharkatu beharko dugula.

  • 6 herrialdetan  zehar gidatu  beharko dugula: Euskal Herria, Espainia, Algeria, Tunisia, Libia eta Egipto.

  • Hizkuntza mordoa jakin behar ditugula: Euskara, Gaztelera ,Arabiera, Bereberra, Frantsesa eta Egiptoko Arabiera(“Masri” hizkuntza)

Prest  al zaudete  gurekin etortzeko?

2013/11/19

TXOKO TXURIA

 



Gure 2.gaia Egiptori buruz doa. Horregatik, nork bere etxean Egiptori buruz zeuzkan gauzak ekarri ditu. Hara egindako bidaien argazkiak, dokumental eta bideoak, Egiptori buruzko informazio-liburuak, lanparak, papiroak, koilareak, Egiptoko laud bat, txilaba bat eta askoz gauza gehiago. Interesgarria ezta?









2013/11/12

IKASLEAK IPUIN KONTALARI.

Duela gutxi, eskolako ikasleok ipuin kontalari gisa aritu gara. Guri 5. Mailakoek kontatu dizkigute haiek aukeratutako ipuinak. Luze samarrak ziren, baina, hala ere oso gustura entzun genituen.












Guk, berriz, 1. mailakoei gure ipuinak kontatu genizkien. Ez pentsa lan erraza izan  zenik, guk geure ipuinak sortu genituelako haiei kontatzeko.
Lehenbizi,   idatzi eta zuzendu genituen. Ondoren,ordenagailuz txukun idatzi eta marrazkiak marraztu genituen. Azkenik, irakurketa entsaiatu ondoren 1.mailakoei kontatu genizkien.

Gutariko batzuk urduri aritu ginen, baina 1.mailakoei ipuinak asko gustatu zitzaizkien.   













 


















2013/10/16

ONGI ETORRI UDAZKENA


Ongi etorri Muñagorri eskolako blogera.
Udazkenaren etorrera ospatzeko olerki hauek ikasi ditugu.Zuen gustokoak izatea espero dugu.